icono coronavirus COVID-19 birusaren ondorioz hartutako salbuespenezko neurriak direla eta, atzeratu egin da ekipoaren instalazioa. Aipatutako instalazioa egitea posible denean zurekin harremanetan jarriko gara.

Aukeratu 8 Ordu Plana paketeari esker etekin handiagoa aterako diozu zure planari, eta kontsumo-monitore bat jasoko duzu opari, energia zertan erabiltzen duzun jakiteko.

Zer abantaila ditu Aukeratu 8 Ordu Planak Paketea zuretzat?

Eskaintzan sartzen den aldia

Une oro erabakitzen dituzun 8 orduak egun bakoitzerako.

Etxeko babes elektrikoa eta doako kontsumoaren monitorea

Laguntza izango duzu instalazio elektrikoaren eta sukaldeko etxetresna elektrikoetan matxurak konpontzeko, 24 hilabeteko iraunkortasun-konpromisoarekin. Gainera, zure etxetresna elektrikoen kontsumoa zein den esango dizun gailu bat eramango duzu, doan (instalazioa barne, gure app-etik kontrolatzen baduzu).

Faktura Elektronikoa

Gure planetako edozein kontratatzean, automatikoki baliatu ahal izango dituzu Faktura Elektronikoaren abantailak: online kontsulta; azkarra, ekologikoa eta doakoa.

Baduzu autogestionatutako kontagailu adimendunik?

Urrunetik datuak bidaltzeko gai diren kontangailua duten bezeroentzako eskaintza da plan hau. Egiaztatzeko, deitu zure argindar konpainiara, edo, gure bezeroa bazara deitu 900242424 telefonora.

Energia % 100 berdea

Goza ezazu energia % 100 berriztagarri ziurtatuaz. Horrela, CO2 gutxiago igorriko duzu, eta ingurumena zaindu.

*Penintsula eta Balearetarako kalkulatutako zergadun prezioa. Barne hartzen ditu: Argindarraren gaineko zerga berezia (% 5,11269632) eta BEZ (% 21).  Kanarietan BEZ-aren ordez IGIC (% 7) aplikatuko da eta Ceuta eta Melillan IPSI (% 1) aplikatuko da. 

AUKERATU 8 ORDU PLANA PAKETEA BALDINTZA PARTIKULARRAK

Aukeratu 8 Ordu Plana packaren barruan sartzen da honako hauen kontratazioa:

  • Aukeratu 8 Ordu Plana
  • Etxeko Babes Elektrikoaren zerbitzua
  • Kontsumo-monitorea

% 100eko deskontua kontsumo-monitorean, Etxebizitzako Elektrizitate Babesa edo Etxebizitzako Plus Elektrizitate Babesa mantentze-zerbitzua izanez gero 24 hilabetez, kontratazio-egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Bezeroak epe hori bukatu baino lehen baja ematen badio Etxebizitzako Elektrizitate Babesa edo Etxebizitzako Plus Elektrizitate Babesa zerbitzuari, bezeroak IBERDROLARI ordaindu beharko dio aplikatutako deskontuari dagokion zati proportzionala, 24 hilabete horiek betetzeko falta denaren arabera. Gehieneko zenbatekoa prezio osoa izango da (zeharkako zergak barne).

Zenbateko hori modu independentean fakturatuko da, zerbitzuari baja eman ondoren.% 100eko deskontua kontsumo-monitorearen instalazioan, Iberdrolaren aplikazioan alta emanez gero, lehen fakturatik 30 eguneko epean, gailua kontratatu zenetik aurrera zenbatzen hasita. Enpresa instalatzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da gailuaren instalazioa eta Iberdrolaren aplikazioko alta koordinatzeko.

Aldi horretan ez bada aplikazioan alta eman, aplikatu den instalazioaren deskontuaren zenbatekoa itzuli beharko du bezeroak (zeharkako zergak barne). Hori modu independentean fakturatuko da, epe hori bukatu ondoren.

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Eskaintza hau 2020ko apirilaren 15era arte egongo da indarrean

ARGINDAR-HORNIKUNTZAREN PREZIOA

Potentziaren prezioa (promoziokoa eta promoziotik kanpokoa) finko mantenduko da 60 hilabetean.

Kontratuaren iraunaldian, Administrazioak onar dezakeen goranzko edo beheranzko aldaketa oro egingo da tarifa eta sarbide-sarietan, kanonetan eta araututako balioetan, 1164/2001 Errege Dekretua eta IET / 2735 / 2015 Agindua oinarri hartuta.

Kontratuaren prezioen gainean erregulatutako kontzeptuen aldaketak aplikatu ahal izateko, hornikuntza-sariaren sarbide-tarifari dagokion REEren indarreko hasierako profila erabiliko da; kontzeptuen aldaketak profil horri aplikatuko zaizkio kontratuaren prezioaren aldietan.

8 Ordu Aukeratu Plana 2.0DHA eta 2.1DHA sarbide-tarifa duten hornikuntzetarako baino ezingo da kontratatu. Bezeroak ez badu sarbide-tarifa hori, kontratazioaren unean enpresa banatzaileari eskatuko zaio tarifa aldatzeko. Horrek 9,04 €-ko kostua izango du (zergarik gabe), enpresa hornitzailearen lotura-eskubideen kontzeptuan. Iberdrola Clientesek zenbateko baliokidea emango dio bezeroari, hobari gisa. Kudeaketa hori gauzatu ahal izateko, baliteke kontratatutako potentzia aldatu behar izatea eta horren ondorioz zure banatzaileak kostu gehiago aplikatzea.

Iberdrola Clientesek zenbateko baliokidearekin konpentsatuko du kostu hori. Era berean, zerbitzua kontratatu ahal izateko, ezinbestekoa da kontagailu adimenduna edukitzea Sisteman integratuta eta telekudeatuta. Bezeroak ez badu kontagailu hori, automatikoki aktibatuko da Gaueko Plana.

Unean-unean ez bada banatzailearengandik aldi jakin baterako orduen karga-kurba jasotzen, Espainiako Sare Elektrikoak argitaratutako batez besteko profilean oinarrituta egingo da faktura.

Energia fakturatzeko, promozioko eta promoziotik kanpoko prezioa dagokion aldian egindako kontsumoarekin biderkatuko da. Aldi bakoitzari (promoziokoari eta promoziotik kanpokoari) honako ordu-tarte hauek aplikatu ahal zaizkio:

Aukeratu 8 Ordu Planaren Tarifa:
- Promoziotik kanpokoa: promozioko ordu-tartetik kanpoko orduetan eginiko kontsumoa.
- Promoziokoa: aukeratutako 8 orduetan eginiko kontsumoa.

Fakturatu beharreko potentzia kalkulatzeko, eguneko potentzia kopurua eta fakturan dagokion potentzia biderkatuko dira, eta emaitza fakturazio-epearen egun kopuruarekin biderkatuko da. Eguneko potentzia kopurua kalkulatzeko, urteko potentzia urteko egun kopuruarekin zatitu behar da.

Energia erreaktiboa fakturatzeko, hala badagokio, Administrazioak onartutako energia erreaktiboko kopurua hartuko da kontuan, indarreko legeari jarraikiz. Gehigarri honi argindarraren gaineko zerga ezarriko zaio.

Kontratatutako plana ez bada zure beharretara behar bezala egokitzen, beste Plan batera aldatu zaitezke nahi duzunean.

Plana kontratatzeko, aktibatuta izan behar da Faktura Elektronikorako harpidetza kontratuaren indarraldi osoan. Horrez gain, gogorarazten dizugu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) Jatorriaren Berme ziurtagiriarekin kontratatu duzula energia. Horrek esan nahi du energia % 100 berriztagarriak diren eta CO2 igorpenak saihesten dituzten energia-iturri zertifikatuetatik datorrela soilik.

KONTAGAILUA ALOKATZEAREN PREZIOA

Argindarraren kontagailua alokatzearen hileroko prezioa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak dagokion sarbide-tarifarentzat ezartzen duena izango da. Enpresa banatzaileak kobratuko du BEZa (*) barne eta Bezeroari igortzen zaizkion faktura guztietan jasota utziko da. Bezeroak une oro kontsultatu ahal izango ditu indarrean dauden prezioak ;www.iberdrola.es webgunean.

KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratu honen iraupena 12 hilabetekoa izango da hornikuntza hasten den egunetik aurrera.

Hornikuntzaren hasierako data kontratu hau onartzearen ostekoa izango da eta honako hauek baldintzatuko dute: Enpresa Banatzailearekin sarbide-kontratua sinatu izana, energiaren eskuragarritasuna, bai eta instalazioen gaineko ekintzak ere, halakorik behar balitz. Horiek guztiak ahalbidetuta, hornikuntzaren aurreneko eguna lehen fakturan adierazitako irakurketa epearen lehen eguna izango da.

Kontratua urtetik urtera luzatu ahal izango da Baldintza Orokorretan jasotakoari jarraikiz.

(*) Zerga-tasa une bakoitzean aplikagarria dena izango da, eta fakturan zehaztu eta xehatuko da. BEZa ez da aplikatuko Kanarietan, Ceutan eta Melillan, hango zerga-araubide berezia dela-eta honako hauek aplikatzen baitira, hurrenez hurren: IGIC zerga (Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra) eta IPSI zerga (Produktuen, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga).

ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE BABESA ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

Zerbitzuan honako zerbitzu bereizi hauek sartzen dira:

  1. Etxetresna elektrikoen babesa 10
  2. Larrialdi elektrikoak

Gainera, ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE BABESA zerbitzuan Brikolaje Elektrikoko Zerbitzua sartzen da doan.

1. Etxetresna elektrikoen babesa 10

Teknikari kualifikatu bat bezeroaren etxera joango da eta jarraian adierazitako etxetresna elektrikoen matxura mekanikoak, elektronikoak eta/edo barneko matxura elektrikoak konponduko ditu, baldin eta etxetresna horiek Kontratutako Horniduraren Helbideari dagokion hornidura-puntuan (etxea) badaude.

Zerbitzuan sartzen diren etxetresna elektrikoak:

  • Hozkailua
  • Garbigailua
  • Sukalde elektrikoa
  • Labea (ez da sartzen mikrouhin-labea, ekipamendu bereizia bada)
  • Kanpaia
  • Ontzi-garbigailua
  • Lehorgailua
  • Izozkailua
  • Termo edo galdara elektrikoak
  • Telebista

Etxetresna elektrikoak ezin badira konpondu arrazoizko zioren batengatik, adibidez ordezko piezarik ez dagoelako, Bezeroak ordezkapen-ordainketa jasotzeko eskubidea izango du egin ezin izan den konponketagatik, urteko kontratu-aldi berean eginiko konponketen kostua kenduta, jarraian ezartzen diren zenbatekoen arabera:

Sukaldeko etxetresna elektrikoak 10 urte baino gehiago baditu edo telebistak 5 urte baino gehiago baditu, ezin izango du Ordezkapen Ordainketa jaso.

Kostuaren Urteko Muga: 10 urte edo gutxiago dituzten sukaldeko etxetresna elektrikoen edo 5 urte edo gutxiago dituzten telebisten kasuan, konponketa zerbitzuan sartuko da, kostu gehigarririk gabe, baldin eta ez bada etxetresna elektriko bakoitzeko Kostuaren Urteko Muga gainditzen. Etxetresna elektriko bakoitzeko Kostuaren Urteko Muga 300 €-koa da, aplika daitezkeen zerga guztiak barne.

10 urte baino gehiago dituzten sukaldeko etxetresna elektrikoen edo 5 urte baino gehiago dituzten telebisten kasuan, konponketan sartuko dira joan-etorria eta lanaren lehen 3 orduak. Bezeroak ordaindu beharko ditu piezak.

Ordezkapen Ordainketa, egin ezin izan den konponketagatik: Kausa justifikatu bat dela-eta matxura ezin bada konpondu, Ordezkapen Ordainketa ekipamenduaren antzinatasunaren arabera egingo da, jarraian adierazten den moduan:

Sukaldeko etxetresna elektrikoak

  • 300 € urteko, 5 urtetik beherako antzinatasuna duten etxetresna elektrikoetarako.
  • 250 € urteko, 5 urteko edo hortik gorako eta 7 urtetik beherako antzinatasuna duten etxetresna elektrikoetarako. 200 € urteko, 7 urteko edo hortik gorako eta 9 urtetik beherako antzinatasuna duten etxetresna elektrikoetarako.
  • 150 € urteko, 9 urte edo hortik gorako eta 11 urtetik beherako antzinatasuna duten etxetresna elektrikoetarako.
  • 0 € urteko, 11 urtetik gorako antzinatasuna duten etxetresna elektrikoetarako.

Telebista

  • 300 € urteko, 3 urtetik beherako antzinatasuna duten telebistarako.
  • 200 € urteko, 3 urteko edo hortik gorako eta 4 urtetik beherako antzinatasuna duten telebistarako.
  • 100 € urteko, 4 urteko edo hortik gorako eta 6 urtetik beherako antzinatasuna duten telebistarako.
  • 0 € urteko, 6 urtetik gorako antzinatasuna duten telebistarako.

2. Larrialdi elektrikoak

Zerbitzu honen bitartez, abisu eman eta hiru (3) orduren buruan, enpresak bezeroari arreta emango dio Hornikuntza Helbidea atalean agertzen den bezeroaren helbidean gertatutako elektrizitate-larrialdiengatik, alegia bai etxe osoan bai bezeroaren lokalean (edo bertako gelaren batean) elektrizitaterik gabe geratzeagatik. Egin beharreko zaharberritze-lanen Kostuaren Urteko Muga 550 €-koa izango da. Lanek muga hori gainditzen badute, bezeroak ordaindu beharko dio gainerako kostu hori baimendutako instalatzaileari, aldez aurretik aurrekontua jaso eta onartu ondoren.

3. Brikolaje Elektrikoko Zerbitzua

Zerbitzu honen barnean, teknikari gaitu bat Hornikuntzaren Helbidea atalean agertzen den bezeroaren helbidera joango da urtero doan, Baldintza Berezietan jasotzen diren zerbitzuak emateko.

Sartuta daude joan-etorrien gastuak eta gehienez 3 orduko eskulana. Kostu gehigarriak, halakorik balego, bezeroari fakturatuko zaizkio, aurrekontua aurkeztu eta bezeroak onartu ondoren.

Prezioa: prezioa 7,20* eurokoa da hilabete bakoitzeko.

* Prezioa zergak barne. Barne hartzen ditu:Zeharkako zergak: BEZ-a (% 21) penintsula eta Balearretan. Kanarietan IGIC (% 7) aplikatzen da eta Ceuta eta Melillan IPSI (% 4) aplikatzen da.

Prezioa, Urteko Mugak eta Ordezkapen Ordainketa kontratua indarrean dagoen urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratuko dira, KPIaren aldakuntzaren arabera. Erreferentziako KPI hori Estatistikako Institutu Nazionalak argitara emandako Kontsumoko Prezioen Indize Orokorraren aldaketa ezarri aurreko urtearen azarotik azarora bitarteko epeari dagokion balio erreal metatua izango da.

Zerbitzuaren iraupena: ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE BABESA zerbitzuaren iraupena Baldintza Berezietan ezarritakoa izango da.

Gabezia-epea: Hogeita hamar (30) eguneko gabezia-epea ezarri da, kontratua indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita, eta aldi horretan ezingo da zerbitzua erabili; hori Baldintza Berezietan zehazten da.

BALDINTZA BEREZIAK

ETXEBIZITZARAKO BABES ELEKTRIKOA:

XEDEA

Baldintza Berezi hauen xedea da IBERDROLA CLIENTES SAUk (aurrerantzean, IBERDROLA) Baldintza Partikularretan adierazten den ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzuko zerbitzu bereiziak ematea. Hona hemen zerbitzu honen irismena:

Etxetresna Elektrikoen Babesa 10

Zerbitzu honen bitartez, teknikari kualifikatu batek etxean konponduko ditu kontratuan jasotzen den horniduraren helbideko bizilekuan dauden eta Baldintza Partikularretan jasotzen diren etxetresna elektrikoen barneko matxura mekanikoak, elektronikoak eta/edo elektrikoak.

Etxetresna elektrikoen antzinatasuna

Zerbitzuan sartzen diren etxetresnen antzinatasuna zehazteko, erosketa-eguna hartuko da kontuan, eta bezeroak erosketaren tiketaren edo fakturaren bitartez justifikatu beharko du.

Irismena

1.1.2.1 10 urteko edo hortik beherako antzinatasuna duten sukaldeko etxetresna elektrikoak edo 5 urteko edo hortik beherako antzinatasuna duten telebistak: zerbitzuan sartzen dira matxurak konpontzeko egin behar diren joan-etorrien, mantentze-lanen, piezen eta zergen gastuak. Kostu horien guztien baturari Konponketa Kostua esango zaio hemendik aurrera. Teknikariak, bisita egin ondoren, Konponketa Kostuaren xehetasunak emango dizkio bezeroari.

Ez da konponketa-lanen urteko mugarik egongo. Baldintza Partikularretan ezartzen den moduan, Kostuaren Urteko Muga bat ezarri da etxetresna elektriko bakoitzeko.

Bisitaren ondoren bezeroari ematen zaion Konponketa Kostuak etxetresna elektriko bakoitzeko Kostuaren Urteko Muga gainditzen badu, 1.5. klausulan ezarritakoaren arabera jokatuko da.

1.1.2.2 10 urtetik gorako antzinatasuna duten sukaldeko etxetresna elektrikoak edo 5 urtetik gorako antzinatasuna duten telebistak: zerbitzuan sartzen dira joan-etorriak eta mantentze-lanaren lehen 3 orduak. Bezeroak ordaindu beharko du piezen kostua.

Bezeroak ordaindu beharko ditu piezen kostua eta 3 ordutik aurrerako mantentze-lanak. Fakturatu aurretik, Bezeroari aurrekontua aurkeztuko zaio, eta hark aurrekontua onartu beharko du.

1.1.2.3 Honako matxura hauen kasuan, IBERDROLAK zerbitzuan joan-etorriak eta mantentze-lanaren lehen 3 orduak sartuko dira; gainerako kostuak bezeroak ordaindu beharko ditu:

  • Korrosioa edo oxidazioa, hala aparatuaren erabilera normalak edo higadurak nola aproposak ez diren ingurumen- edo klima-egoerek, hondarrak, hautsak, hezetasunak edo gazitasunak eragindakoa.
  • Software-eguneraketak.
  • Aparatua oker edo arauei jarraitu gabe instalatzeagatik, aireztapen desegokiagatik, aldaketa desegokiengatik edo jatorrizkoak ez diren aldaketarako piezak erabiltzeagatik sortutako matxurak.
  • Aparatua IBERDROLAK baimendu gabeko teknikari batek konpondu, aldatu edo desinstalatzearen ondorioz gertatutako kalteak edo matxurak.
  • Aparatuan instalatutako software edo firmwareak eragindako matxurak.

Bezeroak ordaindu beharko ditu piezen kostua eta 3 ordutik aurrerako mantentze-lanak. Fakturatu aurretik, Bezeroari aurrekontua aurkeztuko zaio, eta hark aurrekontua onartu beharko du.

Matxura artatzea

Matxura bi (2) laneguneko epean artatuko da gehienez ere, larunbatak, igandeak eta jaiegunak salbuetsita, jakinarazpena egiten denetik aurrera, halabeharrez ez bada.

Matxura artatzeko epea betetzat joko da teknikaria ezarritako epean bezeroarekin harremanetan jarri bada eta gutxienez hitzordu bat eskaini badio arestian aipatutako gehieneko epearen barruan. Bezeroak bisita beste une batean egiteko eskatzen badu, epea ez da urratutzat joko.

Estalduratik kanpo

Zerbitzutik kanpo daude honako hauek:

  • Merkataritza- eta industria-instalazioetako zerbitzuak eta, oro har, etxerako soilik erabiltzen ez diren etxetresna elektrikoak.
  • Zerbitzuan berariaz sartzen ez diren etxetresna elektrikoak.
  • Bermealdian dauden etxetresna elektrikoak.
  • Urrutiko kontrolak, sarbideko edo hustubideko gomak, buxadurak, junturak edo burletak, periferikoak edo aparatuaren kanpoko beste elementu batzuk.
  • Zerbitzuari lotutako energia-hornikuntzaren puntuari dagokion etxean egon ohi ez diren eta ohiko erabilerarako instalatuta ez dauden etxetresna elektrikoak.
  • Esmalteak, pintaketak, nikeleztaketak, kromoztaketak eta aparatuaren barne-funtzionamenduari eragiten ez dioten piezak eta osagarri estetikoak edo bestelako piezak.
  • Korrosioa edo oxidazioa, hala aparatuaren erabilera normalak edo higadurak nola aproposak ez diren ingurumen- edo klima-egoerek, hondarrak, hautsak, hezetasunak edo gazitasunak eragindakoa.
  • Aparatua oker erabiltzearen edo kanpoko ekintzaren baten ondorioz sortutako matxurak.
  • Aparatuan nahita sortutako kalteak.
  • Istripu batek edo kanpoko zerbaitek aparatuan eragindako kalte edo kolpeak.
  • Aparatuan gertatzen diren kalteak, betiere ez baditu funtzionamenduaren barne-matxura batek eragin.
  • Aparatua mantentzeko edo kontserbatzeko operazioak; besteak beste, koipeztaketa, doikuntzak edo garbiketak eta aldizkako berrikuspenak.
  • Fabrikatzaileak kontsumigarritzat jotzen duen edozein pieza; esate baterako, lanparak, bateriak, poltsak, etab.
  • Aparatuak erabilgarritasuna galdu duelako erreklamazioak, ezin bada konpondu kausa justifikatu batengatik.
  • Honako hauek zuzenean edo zeharka eragindako matxurak: suteak; ezohiko edo hondamendizko fenomeno naturalak (uholdeak, ekaitzak, urakanak, seismoak, erupzio bolkanikoak, etab.); terrorismoak, matxinadek, iskanbilek edo legezko edo legez kanpoko manifestazioek eragindako gertaerak; erreakzio edo erradiazio nuklearra; gatazka armatua; bake-garaietako indar armatuen jarduketak eta administrazio-arduradunak hondamenditzat edo zoritxartzat jotako gertaerak.
  • Aparatuan amiantoa dagoelako gertatutako edozein matxura edo kalte.
  • Elikagaiak hondatzea, edo aparatuenak ez diren elementuetan sortutako edozein kalte eta, oro har, edozein motatako erantzukizun zibilak.
  • Matxuratutako aparatuak emandako zerbitzua beste baliabide alternatibo batekin ordezkatzeagatik bezeroak eta/edo beste edozein pertsonak lortu gabeko irabaziak edo sortutako gastu-konpentsazioak.

Ordezkapen-ordainketa, egin ezin izan den konponketagatik

Kausa justifikatu bat dela-eta matxura ezin izan bada konpondu (esate baterako, ordezko piezak falta direlako), bezeroak eskubidea izango du egin ezin izan den konponketaren ordezkapen-ordainketa jasotzeko. Ordainketa horren zenbatekoa etxetresna elektrikoaren antzinatasunaren araberakoa izango da, Baldintza Partikularretan adierazten den moduan. Ordezkapen-ordainketaren zenbatekoari kendu egingo zaio urteko epealdi horretan eginiko konponketen kostua, halakorik egin bada. Ordezkapen-ordainketa behin baino ezingo da egin kontratua indarrean dagoen urteko epealdian eta aparatu bakoitzeko. Horretarako, IBERDROLAK aparatuari buruzko datuak (marka, modeloa, serie-zk.) jasoko ditu arreta ematen duenean.

Ordezkapen-ordainketa 10 urteko edo hortik behako antzinatasuna duten sukaldeko etxetresna elektrikoetara eta 5 urteko edo hortik beherako telebistetara mugatzen da

Larrialdi elektrikoak

Zerbitzu honek barne hartzen du bezeroari laguntza ematea, abisua jaso eta 3 orduren buruan, haren etxebizitzan edo lokalean gertatutako larrialdi elektrikoengatik, alegia etxe osoan nahiz gelaren batean elektrizitaterik gabe geratzeagatik.

Irismena

Zerbitzu honen bitartez, bezeroaren ez beste inoren sare elektrikoan larrialdi elektrikorik bada, IBERDROLAK bere gain hartuko du baimendutako instalatzaile batek egindako konponketaren kostua, Baldintza Partikularretan ezarritako mugaraino. Bezeroaren abisua jaso eta hiru (3) ordu igaro baino lehen esku hartzea bermatzen da.

Ez dago frankiziarik, eta zerbitzu horri lotutako energia-hornikuntzaren kontratua indarrean sartu eta hogeita hamar (30) egun arteko gabealdia ezartzen da.

Larrialditzat hartuko da etxeko sare elektrikoan gertatutako ezusteko eta bat-bateko matxura, etxe osoan zein haren atal batean (garajeko, trastelekuko, etxearen eranskineko, igerilekuko eta kanpoko argiztapena salbu) elektrizitaterik eza eragin badezake.

Erabiltzailearen ez beste inoren sare elektrikoa Behe Tentsioko Araudi Elektroteknikoan (2002ko abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onartua) ezarritakoa da. Bezeroa bizilagunen elkarte batean badago, kanpo utziko da bizilagunen elkartearen jabetzako sarea. Neurgailuak bereizten ditu bizilagunen sareak eta erabiltzailearena, eta elementu hori azken erabiltzailearen sarean sartzen da.

Zerbitzuan sartzen dira joan-etorriak, piezak, mantentze-lanak eta zergak, Baldintza Partikularretan ezarritako Urteko Muga gainditu gabe eta gehieneko esku-hartze kopururik ezarri gabe. Baldin eta entxufeak, etengailuak edo beste gailu batzuk aldatu behar badira matxura konpontzeko, instalatzaileak aukeratzen dituen elementuekin ordezkatuko dira, betiere bezeroak ez baditu aldaketa egiteko beste pieza batzuk ematen bere kontura. Ezin da bermatu konponketan erabilitako piezak etxebizitzaren inguruneko estetikarekin bat etorriko direnik.

Estalduratik kanpo

Zerbitzutik kanpo daude honako hauek:

  • 15 kW-tik gorako potentzia duen hornidura elektrikoa duten etxebizitzak edo lokalak.
  • Hainbat gailu elektronikoren konponketa, hala nola etxetresna elektrikoak, ordenagailuak, airea girotzeko aparatuak, ponpak, berogailuak, motorrak, haizagailuak, sorgailuak, eguzki-panelak, antenak eta etxebizitzaren instalazioetan integratuta edo integratu gabe dagoen beste edozein aparatu elektriko.
  • Argiztapenerako gailuen konponketa edo aldaketa; adibidez, lanparak, bonbillak eta hodi fluoreszenteak.
  • Neurgailuen konponketa, elektrizitatea banatzen duen enpresarenak baldin badira.
  • Erabiltzailearenak soilik diren instalazioetatik kanpo gertatzen diren akats elektrikoak, aurrez aipatutakoaren arabera.
  • Hornidura elektrikoa erabat edo partzialki falta izatearen ondoriozko kalteak.
  • Erabiltzaileak berak, nahita edo ez ikusiarena egiteagatik, eragindako kalteak.
  • Matxurarik aurkitu ez den kasuak.
  • Matxura aurkituta ere larrialditzat jotzeko ezaugarririk ez duten kasuak.
  • Merkataritza- edo industria-instalazioetako zerbitzuak eta, oro har, kontratuan agertzen den etxebizitzari edo egoitzari ez dagozkionak.
  • Bezeroak bere kontura kontratatu eta gauzatu dituen zerbitzuak, aurrez IBERDROLAK baimendu ez baditu.
  • Egin zirenean indarrean zegoen legeria betetzen ez duten instalazioen konponketa.

Brikolaje Elektrikoko Zerbitzua

Irismena

Zerbitzu honen barnean, teknikari gaitu bat bezeroaren etxera joango da urtero, honako zerbitzu hauek emateko:

  • Mekanismo elektrikoak aldatzea (entxufeak, etengailuak eta pultsadoreak).
  • Hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak, lehorgailuak, ontzi-lehorgailuak, labeak, sukalde elektrikoak eta termo edo galdara elektrikoak konektatzea eta martxan jartzea. Hemen sartuko litzateke lehendik dauden ur-hargune eta hustubideetara konektatzea.
  • Ekipamendu teknologiko jakin batzuk konektatzea eta martxan jartzea: telebistak, DVDak, kontsolak eta home cinema ekipamenduak.
  • Sukalde eta komunetako erauzgailuak instalatzea edo aldatzea.
  • Tenporizadoreak eta termostatoak instalatzea.
  • Argi-puntuetan lanparak edo aplikeak instalatzea edo aldatzea.
  • Zerbitzuan sartzen dira joan-etorrien kostuak eta gehienez 3 orduko mantentze-lanak.

Zerbitzu honen bidez, eskaera egin eta gehienez 2 lanegunen buruan emango da arreta (larunbat, igande eta jaiegunak zenbatu gabe), ezinbesteko kasuetan izan ezik. Bi aldeek lanak gauzatzeko ordu bat adostuko dute, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00etara.

Estalduratik kanpo

Zerbitzutik kanpo daude honako hauek:

  • Lanak egiteko erabilitako materialen kostua.
  • Baldintza Partikularretan ezarritako muga gainditzen duten eskulan-orduak.
  • Lehendik zeuden argi-puntu edo instalazioak ez diren beste batzuk, baita horiek instalatzeko jarri behar diren erretenak ere.
  • Lehendik zeuden ur-hargune edo hustubideak ez diren beste batzuk, baita horiek instalatzeko jarri behar diren erretenak ere.
  • Instalazio elektrikoak araudietara edo beharrizan tekniko jakin batzuetara egokitzea.
  • Ekipamendu elektroniko eta informatikoetako softwareak instalatzea edo konpontzea.
  • Aparatuak kentzea eta edonolako hondakinak kudeatzea.

Mugak gainditzen dituzten kostuen fakturazioa

Bezeroak zerbitzuaren barruko zerbitzuetakoren bat eskatzeak Baldintza Partikularretan sartzen ez diren kostuak ekar litzake berekin. Zehazki, kasu hauek gerta daitezke:

  • Etxetresna elektriko baten konponketaren kostuak, etxetresna baterako urtebetean egindako konponketei gehitutakoan, etxetresna bakoitzeko Kostuaren Urteko Muga gainditzen du guztiz edo zati batean. Zerbitzuan sartzen ez diren kostu gehigarriak.
  • Premiazko matxura elektriko bat konpontzeko kostuak Urteko Muga gainditzen du.
  • Brikolaje elektrikoaren erabileran zerbitzuak barne hartutakoez bestelako kostuak daude.

Kasu horietan, Bezeroak ordaindu behar du zerbitzuan sartzen ez diren kostu horien zenbatekoa, eta fakturatu egingo zaio, aurrekontua aurkeztu eta Bezeroak onartu ondoren.

Lotutako hornikuntza-puntua

ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzuak energia elektrikoaren hornikuntza-puntu bati lotuta egon beharko du, eta 15 kW edo gutxiagoko potentzia eduki beharko da kontratatuta. Edo, bestela, behe-presioko gas naturalaren hornikuntza-puntu bati egon beharko du lotuta, eta horrek 3.1 edo 3.2 tarifa izan beharko du.

Bezeroak hornikuntza-punturako kontratatutako potentzia elektrikoa areagotzen badu (15 kW-etik gora) edo 3.3 edo gehiagoko gas-tarifa batera igarotzen bada, baja emango zaio zerbitzu honetan.

Bermea

Konponketa-lanek sei (6) hilabeteko bermea izango dute, konponketa amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

ZERBITZUA EMATEKO BALDINTZAK

Kontratua aktibatzea

Hogeita hamar (30) egun naturaleko gabezia-epea ezarri da, kontratua indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasita (kontratu honen 3.1 klausulan dator zehaztuta). Aldi horretan ezin izango dira ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzuan jasotako zerbitzuak erabili.

Zerbitzua eskatzea

Bezeroak ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzuan jasotako edozein zerbitzu eskatu ahal izango du:

  • IBERDROLAREN Laguntza Teknikoko Zerbitzuaren telefono-zenbakira deituz.
  • IBERDROLAREN Aurrez Aurreko Arreta Puntu batera joanez.

Zerbitzua emateko baldintzak

IBERDROLAk baldintza hauetan jasotakoaren arabera emango ditu ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzuan jasotako zerbitzuak:

  • Bezeroak eskatutako jarduketa estalita ez badago (aipatutako salbuespenetako bat delako), egindako gastu oro fakturatuko zaio. Horretarako, dagokion aurrekontua aurkeztuko zaio, onar dezan.
  • IBERDROLA kontratu honen xede diren lanak ongi egitearen erantzule besterik ez da izango. Bereziki, enpresak ez du erantzukizunik edukiko kasu hauetan:
  • Gailuak behar bezala ez erabiltzeagatik edo ongi ez mantentzeagatik pertsonengan eragindako kalteak edo kalte materialak.
  • Edozein gailuri edo haren funtzionamenduari eragindako kalteak, ez badira gailuak berak eragindakoak.
  • Estaldurapeko gailuek hirugarrenei eragindako kalteak.
  • Ezusteko edota ezinbesteko kasuak.
  • IBERDROLA ez da greba, matxinada, muturreko fenomeno meteorologiko eta halako ezinbesteko kasuetan gerta litezkeen atzerapenen edo arazoen erantzule izango.

ZERBITZUAREN INDARRALDIAREN HASIERA, IRAUPENA, BERRITZEA ETA BAJA

Indarrean jartzea

Bezeroak IBERDROLAREKIN duen hornikuntza elektrikoaren edo gas naturalaren kontratua ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzu honi loturiko hornikuntza-puntuari badagokio, kontratu hau elektrizitatearen edo gas naturalaren hornikuntza hasten denean sartuko da indarrean, aldi berean kontratatzen badira. Une horretatik aurrera hasiko da Baldintza Partikularretan ezarritako gabezia-epea.

ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzu hau bezeroak IBERDROLAREKIN hornidura-puntu berarekin lotuta lehendik zuen hornikuntza elektrikoko edo gas naturaleko kontratu baten ondoren kontratatzen bada, hori sinatzen den egunean jarriko da indarrean kontratu hau ere, Baldintza Partikularretan ezarritako gabezia-epea albo batera utzi gabe.

Iraupena

Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, indarrean jartzen denetik hasita.

Berritzea

ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzua automatikoki berrituko da urtez urte, aldeetako edozeinek aurkakorik jakinarazi ezean; jakinarazpen hori kontratua amaitu baino hamabost egun lehenago egin beharko da, gutxienez.

Baja

Zerbitzu honekin lotutako hornikuntza-puntu bererako IBERDROLAREKIN aldi berean kontratatutako elektrizitate-hornikuntzako kontratu bat ebatziz gero, ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzua ebatziko da. Aldiz, ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzua bereiz kontratatu bada, elektrizitate-hornikuntzaren kontratua baliogabetuz gero, ez da baja emango ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzuan, baldin eta bezeroak berariaz eskatzen ez badu.

Zerbitzu honekin lotutako hornikuntza-puntu bererako IBERDROLAREKIN kontratatutako gas-hornikuntzako kontratu bat baliogabetuz gero, ez da baliogabetuko ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzua, baldin eta bezeroak berariaz eskatzen ez badu.

ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA osatzen duten Etxetresna elektrikoen babesa 10, Larrialdi elektriko, Klimatizazio-babes eta Brikolaje Elektrikoko zerbitzuak batera kontratatzeari kalterik egin gabe, bezeroak edonoiz eta libreki atzera egin ahal izango du hauetako zerbitzuren batean edo gehiagotan; kasu horretan, hautatutako zerbitzuak besterik ez dira indarrean egongo. Kasu horretan, mantentzen den zerbitzuaren prezioa aplikatu ahal izango dio IBERDROLAk zerbitzuari, bereiz kontratatu izan balitz bezala, eta bezeroak Brikolaje Elektrikoko zerbitzua jasotzeari utziko dio.

ETXEBIZITZAKO ELEKTRIZITATE-BABESA zerbitzuan edo hura osatzen duten zerbitzuetako edozeinetan baja emateak ez du zigorrik ekarriko.

Baja bezeroak behar bezala frogatuta jakinarazten duen egunean hasiko da.

KONTSUMO-MONITOREA ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

Kontsumo-monitorea

Kontsumo-monitorearen prezioa: prezioa 119,50 € da, BEZ barne.

Penintsula eta Balearretarako kalkulatutako zergadun prezioa. Barne hartzen ditu: BEZ (% 21) Kanarietan BEZ-aren ordez IGIC-a (% 7) aplikatzen da eta Ceuta eta Melillan IPSI-a (% 1) aplikatzen da.

Kontsumo-monitorea Iberdrolaren Smart Home familiako produktua da, eta etxeko kontsumo elektriko osoa neurtzeko balio du, baita etxetresna elektriko nagusien kontsumo banakatua neurtzeko ere. Produktuaren zehaztapenak eta funtzionaltasunak hemen dituzue eskura: https://www.iberdrola.es/servicios/equipos/monitor-consumo.

Instalazioa

Instalazioaren prezioa: prezioa 66,55 € da, BEZ barne

Penintsula eta Balearretarako kalkulatutako zergadun prezioa. Barne hartzen ditu: BEZ (% 21) Kanarietan BEZ-aren ordez IGIC-a (% 7) aplikatzen da eta Ceuta eta Melillan IPSI-a (% 1) aplikatzen da.

Kontsumo-monitorea instalatzeko, etxebizitzako kaxa elektrikoa manipulatu behar da; hori dela eta, teknikari kualifikatu batek instalatu behar du.

Instalaziotik kanpo daude hura gauzatzeko erosi behar diren materialak edo etxebizitzan egin behar diren obrak. Halakorik egin behar izanez gero, enpresa instalatzaileak zuzenean eta bereiz fakturatuko dizkio bezeroari; aurretik, bezeroak aurrekontua onetsi beharko du.

Instalazioa egiteko ohiko epea 5 egun baliodunekoa da, bezeroak gailua jasotzen duen unetik aurrera zenbatzen hasita, instalazioaren kokapenaren arabera. Hori dela eta, atzerapenik izatekotan, jakinarazi guri, mesedez, enpresa instalatzailearekin harremanetan jar gaitezen eta egoera ahalik eta azkarren konpon dezagun.

SALMENTARAKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK. IBERDROLAR SMART HOME

1. Xedea

Hona hemen baldintza hauen xedeak:

(a) Kontsumitzaileei jakinaraztea IBERDROLA Smart Home salmenta-terminoak eta -baldintzak zein diren. Horiei buruzko zehaztapenak eta loturiko zerbitzuen xehetasunak IBERDROLAren webgunean edo produktuen hornitzaileen webgunean ageri dira.

(b) IBERDROLAk bezeroei produktuak saltzeak alderdiei eragiten dizkien eskubideak eta betebeharrak zehaztea.

2. Geografia-esparrua

IBERDROLA Smart Home produktuak Espainiako lurraldean daude salgai.

3. Zerbitzua erabiltzeko baldintzak

Produktuen sareko ezaugarriak, mugikorretarako app-ak eta webguneko tresnak erabiltzeko, ezinbestekoa izango da sarean izena ematea eta produktuen hornitzaileen webgunean ageri diren Zerbitzuen Baldintzak onartzea. Zerbitzuak erabiltzeko, baldintza horiek irakurri eta onartu dituzula adierazi beharko duzu.

Halaber, aipatu zerbitzuak eskaintzeko produktuek erregistratzen dituzten datuak IBERDROLAri bidaliko zaizkio (hala zuzenean nola produktuen hornitzaileen bitartez); IBERDROLAk datu horiek zertarako erabili nahi dituen jakinarazi beharko dizu, eta zuk erabilera hori onartu beharko duzu datuak erabili baino lehen.

4. Fakturazioa eta ordainketa

Produktuen prezioaren fakturazioa zure energia-erabileraren fakturarekin batera egingo da, eta faktura hori ordaintzean ordainduko da.

Bezeroak ordainketa atzeratuz gero, osoa edo zati bat, aldez aurreko errekerimendurik gabe, lege-interesari dagokion urteko atzerapenaren interesa gehi ehuneko bi puntu sortuko ditu, ordainketa egiteko aurreikusitako dataren hurrengo egunetik hasita.

Aurrekoari kalterik egin gabe, ordaindu ez izaneko kasuan, eta 1720/2007 Errege Dekretuan ezartzen diren betekizunekin bat, IBERDROLAk diru-obligazioak betetzeari buruzko informazio-zerbitzuei horren berri eman diezaieke, bezeroari aurretik eskakizuna eginda, 12. baldintzan jasotakoaren arabera.

5. Produktuak ezagutzea eta bateragarritasuna

Baldintza hauek onartzean, adierazten eta onartzen duzu produktuak eta horien zehaztapenak ezagutzen dituzula. Produktu bat eskatu baino lehen, zure erantzukizuna izango da, oso-osorik, eskatu dituzun produktuak eta horiekin erabiliko dituzun ekipoak zein instalazioak bateragarriak direla egiaztatzea.

6. Etxera bidaltzen diren eskaerak entregatzea

Produktuak etxera igortzeko eskatzen baduzu, erosketa-prozesuan zuk emandako helbidean entregatuko ditugu aipatu produktuak. IBERDROLAk ez ditu eskaerak baldintza hauetan aipatutako lurraldetik kanpo banatzen.

Arazoren bat egon litekeela uste izatekotan, garraiolariaren prozedurei jarraitu beharko diezu (zehazki, kalteak jakinaraztea, erreklamatzea eta erreserbak egitea), eta salgaia onartzeari uko egin; horrez gain, garraiolariari berehala adierazi beharko diozu produktua ez dagoela baldintza onetan, eta IBERDROLAri jakinarazi beharko dizkiozu eskaerari dagokionez hauteman dituzun gorabeherak.

7. Etxera bidaltzen diren eskaerak entregatzeko epea

Etxera bidaltzen diren eskaeraren bat egin baduzu, eskaera hori entregatzeko ohiko epea 4 eta 8 egun baliodun artekoa da, entregatzeko helbidearen arabera.

Hasieran adierazitako entrega-egunari dagokionez atzerapenik egongo balitz, zure ardura izango da IBERDROLAri horren berri ematea. Horren bitartez, garraio-enpresan zer gertatu den aztertu ahal izango dugu. Ikerketa horrek gehienez ere 21 egun baliodun har ditzake. Epe horretan produktuak aurkitzen baditugu, berehala igorriko ditugu eskaera-aginduan adierazitako helbidera.
Bestalde, 21 eguneko epe hori igaro ondoren ez baditugu eskatutako produktuak aurkitzen, IBERDROLAk berriz bidali beharko ditu galdutako produktuak, eta hura arduratuko da horrek eragindako gastuez.

Eskatutako produktuak eskuragarri ez badaude, ahal bezain laster emango dizugu horren berri, eta produktuak eskuragarri daudenean igorriko dizkizugu. Hori gertatzen bada eta zure eskaera ezeztatu nahi baduzu, IBERDROLAk berehala itzuliko dizu ordaindutako zenbatekoa, gehienez ere ordaindu zenuenetik 30 eguneko epean. Produktua aldatzen baduzu, igortze-gastuak zeuk, kontsumitzaileak, ordaindu beharko dituzu.
Mesedez, kontuan izan entrega-epe horiek gida gisa baino ez dutela balio. Produktuak hemen adierazitako epea igaro ondoren iristen badira, zuk ezin izango dituzu kalte-galerak erreklamatu, zenbatekorik atxiki edo eskaririk bertan behera utzi. Alabaina, galdutako produktuak agindua erregistratu zenetik 30 eguneko epean entregatuko dizkizugu, beranduenez. Hala ez bada, eskaera ezeztatu ahal izango duzu. Kasu horretan, ordaindutako zenbatekoa berehala itzuliko dizugu, baina ez bestelako kalte-ordainik.

8. Utziespen-eskubidea

Kontsumitzaile eta erabiltzaile izaera duen Bezeroak (ez dira barne hartzen merkataritza- zein enpresa-jarduera batekin edo jarduera profesional zein lanbide batekin loturiko kontratuak) bertan behera utz dezake kontratua erabakia justifikatzeko beharrik gabe eta inolako zigorrik jaso gabe, produktua jaso den edo zerbitzua aktibatu den egunetik aurrera zenbatzen hasita hamalau (14) eguneko epean, eta Iberdrolak ordaindutako zenbatekoa itzuliko dio Bezeroari. Horretarako, doako bezeroentzako arreta-telefonoaren bidez jar zaitezke harremanetan (900 22 45 22) edo harremanetarako beste bide bat erabil dezakezu, ; kontratuan atzera egin nahi duzula adieraziz. Atzera egitea egikaritzeak ez du inola ere kosturik ekarriko Bezeroarentzat.

9. Bermea

IBERDROLAk eskainitako produktuak bat datoz Espainiako indarreko legeriarekin. IBERDROLAk ez du bere gain hartzen kontratua guztiz edo zati batean ez betetzearen edo kontratua betetzean egon daitezkeen atzerapenen gaineko erantzukizunik, baldin eta horren arrazoia ezinbesteko gertaera bat bada.

Iberdrolak produktuaren adostasun-ezaren aurrean erantzuten du, baldin eta hura entregatu eta ondorengo bi (2) urteetan zehar adierazten badira. Bezeroak bere adostasun-eza jakinarazi beharko dio Iberdrolari doako 900 22 45 22 telefonoaren bidez, Iberdrolak produktu berri bat eman diezaion eta Bezeroarekin kudea dezan produktu akastunaren itzultzea. Produktuaren itzultzeak ez du inola ere kosturik ekarriko Bezeroarentzat.

10. Baldintza hauek hein batean baliogabetzea

Eskumendun jurisdikzioko auzitegiren batek baldintza hauetan ageri den xedapenen bat baliogabetzen badu, edo lege zein araudi batek baliogabetzat jotzen badu, xedapen hori baliogabetzeak ez dio gainerako xedapenen balioari eragingo, eta indarrean jarraituko dute.

11. Lege aplikagarria eta erreklamazioak

Espainiako legeriak arautzen ditu oso-osorik baldintza hauek.

IBERDROLAren produktuen salmenta gaur egun Espainian indarrean dauden urrutiko salmentari buruzko arauen mendekoa da.

Kontratu honekin lotuta, egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzake bezeroak. Horretarako, erreklamazioa hona bidali beharko du: IBERDROLA CLIENTES SAU, posta-kutxa zk. 61090 - 28080 Madril; bestela, 900 22 45 22 telefono-zenbakira deitu beharko du edo IBERDROLAren beste edozein bide erabil dezake: helbide elektronikoa: clientes@iberdrola.es; www.iberdrola.es/clientes,webgunearen bidez eta aurrez aurre, IBERDROLAren edozein arreta-puntutan.

BALDINTZA BEREZIAK

% 10eko deskontua kontsumoan 12 hilabetez.

60 €-ko beherapena. Argindarraren 15kW-ko “Plan a Tu Medida” delako plan bat online kontratatzen duten bezero berrientzako sustapena. Deskontua Planari alta eman zitzaionetik 90 egunera bidaltzen den lehen fakturan aplikatuko da.