-
- Etxebizitza
- Smart Home
- Smart Laguntzailea

Kontratatu eta lortu 4 hilabetez doan zerbitzutik.
Smart Laguntzailea
Orain zure kontsumoa kontrolatu ahal izango duzu baita aurreztu ere gure aplikazioan eskuragarri dagoen zerbitzu berri honi esker.
Zergatik da niretzat?
Laguntzaile honen bidez zure kontsumoa banakatuta eta aurrezki-jakinarazpen pertsonalizatuak eskaini ahal izango dizkizugulako, 1,20€/hil.*, inolako instalazio gehigarririk gabe.
Kontsumo banakatuta
Jakin ezazu zenbat kontsumitu duten zure etxetresna elektrikoek denbora zehatz batean eta inolako instalazio gehigarririk gabe.
Jakinarazpen pertsonalizatuak
Zure kontsumoaren eboluzioari buruz jakinaraziko dizugu eta, gainera, aholkuak emango dizkizugu, zer egin erabakitzen laguntzeko, eta fakturan aurreztea lortzeko.
Historikoak
Jarrai ezazu urteko kontsumoen eboluzio xehatua bai eurotan bai kWh-tan.

Etxetresna elektrikoen konponketak
Gozatu sukaldeko etxetresna elektrikoen matxurak konpontzeko zerbitzuaz.
*Zergak barne hartzen dituen prezioa, 15 kW-tik beherako potentzietarako eskuragarri. Zeharkako zergak barne: BEZa (% 21) penintsulan eta Balearretan. Kanarietan IGIC-a (% 7) aplikatzen da, eta Ceuta eta Melillan IPSI-a (% 4). *Lehenengo 4 hilabeteak doan.
KontratatuKontrolatu zure Smart Laguntzailea gure aplikazioaren bidez




Sarbidea
Atzitu zerbitzua "Smart Zerbitzuak" beheko karruselean dagoen "Smart Laguntzailea" fitxatik.
Gailuak
Kontsumoari buruzko informazioa atzi dezakezu, etxetresna elektriko eta kategorien arabera banakatuta.
Historikoak
Zure kontsumo egutegia ikus dezakezu bai eurotan bai kWh-tan.
Jakinarazpenak
Zure profilarekin bat datozen jakinarazpen pertsonalizatuak jasoko dituzu.
Galderaren bat al duzu?
Hemen aurkituko dituzu zalantza ohikoenetako batzuk, baita lagungarri izan daitezkeen dagozkien erantzunak ere.
Kontsumoen historikoak: kontsumoaren eboluzio xehatua eurotan eta kWh-tan.
Txostenak: hileko gastuaren eta kontsumoaren laburpena aplikazioan eta webgunean.
Jakinarazpen pertsonalizatuak.
- Beti piztuta: gailu eta etxetresna guztiak standby moduan.
- Sukaldean: sukaldeko plaka, frijigailua, irakinontzia, mikrouhin-labea, grilla, labea eta xigorgailua.
- Aire girogailua: aire girogailuaren unitatea, haizagailua.
- Ibilgailu elektrikoa: ibilgailu elektrikoa.
- Berokuntza: berokuntza zentrala, galdara mistoa, galdara elektrikoa.
- Entretenimendua: audio-ekipoa, ordenagailua, kontsola, telebistako deskodegailua, telefonoa, telebista, wifi-bideratzailea.
- Garbigailua eta ontzi-garbigailua: garbigailua, ontzi-garbigailua eta lehorgailua.
- Argiztapena: lanpara fluoreszente konpaktua, deskarga-lanpara, LED-ak, fluoreszenteak, bonbillak.
- Beste etxetresna elektriko batzuk: alarma, kargagailua, ile-lehorgailua, lisaburdina, ke-detektagailua, xurgagailua.
- Hozkailua/Izozkailua: hozkailua, izozkailua, ardoa hoztekoa.
- Berokuntza: murgiltze-berogailua, dutxa, ur beroaren ponpa, ur beroa.
Guztirako kontsumoarekiko kontsumo bakoitza kalkulatzeko, Smart laguntzaileak estatistika, erabiltzaileen kontsumo-kurba eta bezeroak sartutako etxebizitza-profila konbinatzen dituen algoritmo matematikoa erabiltzen du.
Jarraian, kontsumo hori optimizatzeko eta etxebizitzako gailuen bizitza luzatzeko aholku batzuk emango ditugu:
- Gailuak erostean, aztertu standby egoerako kontsumoa. Fabrikatzaileek informazio hori ematen diote kontsumitzaileari. Beraz, egoneko kontsumoa ere aintzat har dezakegu zein gailu erosi erabakitzeko unean.
- Etengailua duten erregleta erabil dezakezu, bertara konektatutako gailu edo kargagailuak itzaltzeko.
- Tenporizadoreak erabil ditzakezu kontsumoa optimizatzeko, gailuak une jakin batzuetan deskonekta daitezen, erabili behar ez dituzunean, edo etxera iristean pitz daitezen, eta ez duzu beti piztuta izan behar.
- Standby modua ezabatzen duten erregleta bereziak erabili.
Iberdrola Clientes Bezeroentzako arreta-telefonoan.
Iberdrola Clientes aplikazioan.
Kontsumoei buruzko informazioa: Kontsumo handiei buruzko abisuak astean behin, hilean behin (hala badagokio), hileko kontsumoari buruzko txostena, kuota finkoaren desbideratzeari buruzko abisua (hala badagokio).
Zure ohituretara hoberen egokitzen diren Iberdrolaren Smart Konponbideei buruzko gomendioak .
Iberdrolaren Smart Laguntzaile zerbitzuaren kontratatzeko ezinbestekoa da Iberdrolarekin lotutako elektrizitate-kontratu metagarri bat izatea, bai eta urrunetik kudeatzeko Sisteman behar bezala integratutako kontagailu adimentsua izatea eta 15 kW baino gutxiagoko kontratatutako potentzia izatea ere. Iberdrolaren Smart Laguntzaile zerbitzuaren kontratua indarrean dagoen bitartean kontratuko baldintza horietakoren bat betetzen ez bada, Iberdrolaren Smart Laguntzaile zerbitzuaren kontratua bukatuko da.
Iberdrolaren Smart Laguntzaile zerbitzua automatikoki berrituko da urtez urte, alderdietako edozeinek aurkakorik jakinarazi ezean; jakinarazpen hori kontratua amaitu baino hamabost egun lehenago egin beharko da, gutxienez.
Zeharkako zergak: BEZa (% 21) penintsula eta Balearretan. Kanarietan IGIC-a (% 7) aplikatzen da, eta Ceuta eta Melillan IPSI-a (% 4).
Ez dago inolako irauteko konpromisorik.
Teknikariaren konponketa-denbora zerbitzuak estalitako 2 ordukoa baino luzeagoa bada eta/edo etxetresna elektrikoa konpontzeko piezaren bat aldatu behar bada.
Azken fakturatik deskontatuko dira lekualdaketaren kostua eta teknikariaren eskulanaren lehen bi orduak.
Deitu iezadazue
Kontratatu nahi al duzu?
Deitu doan 900 11 00 11
edo utzi zure telefonoa eta deituko dizugu
Zure eskaera jaso dugu eta berehala deituko dizugu. Eskerrik asko