Aldaketa nagusiak
Araudi berriak dakarren aldaketa nagusienetako bat zera da, 15kW edo gutxiagoko potentzia kontratatuta duten bezero denak 2.0TD izeneko bidesari-tarifa berean sartuko dira. Gainera, ordu-tarte berriak egongo dira energia eta potentziarako.
2.0TD tarifetarako ordu banaketa berria
2.0TD tarifarako ordu-tarteak asteko egunaren, orduaren eta eremu geografikoaren arabera ezarriko dira, eta egutegi bana izango dute potentziak (Punta eta Harana) eta energiak (Punta, Laua eta Harana). Puntako potentziaren ordu-tarteak energiaren Punta eta Laua ordu-tarteak hartzen ditu eta Harana, berriz, bat dator bi terminoetan. Penintsulan* hauxe da egutegia:

Gainera, asteburu eta jaiegun nazionaletako 24 orduak izango dira Harana ordu-tarte bai potentziarako hala energiarako.
*Egutegi hau penintsulan eta uharteetan aplikatuko da. Ceutak eta Melillak euren egutegi propioa izango dute; kontsultatu hemen: [fitxategi deskargagarria]
2.0TD tarifa berria
2.0 eta 2.1 tarifa zuten bezero guztiek, A, DHA edo DHS bertsioa zutela ere, bidesari egitura bera izango dute, 2.0TD izenekoa, eta honako ezaugarri hauek izango ditu:
- 2 potentzia tarte eta horri esker, ordu-tarte bakoitzerako potentzia desberdina kontratatzeko aukera. Ekainaren 1ean orain kontratatuta duzun potentzia mantendu egingo da bi ordu-tarteetan. Hala ere, aukera duzu zure beharretara egokitzen den potentzia kontratatzeko nahi duzun ordu-tartean.
- Energiarako 3 ordu-tarte. Zure erosotasunerako, Iberdrolaren konpromisoa da energiarako gaur egun dituzun ordu-tarteak mantentzea, hala nola, Zure Neurriko Planetako promozionatutako orduak. Baina nahi baduzu, bidesariaren tarifa berriaren 3 energia-aldiak kontratatzeko modalitateak ditugu.
Energiaren eta potentziaren prezioak eguneratu egin behar dira araudi berriak araututako kontzeptuen arabera, eta, horregatik, gorazko nahiz beheranzko aldaketa horiek bezeroari aplikatuko dizkiogu, modu leialean. Aldaketa hauen ondorioz, potentzia-terminoa (finkoa) murriztu egingo da eta energia-terminoak (aldakorra), aldiz, gora egingo du. Azkenerako, gutxi gorabehera, ohiko fakturaren antzerakoa izango da fakturazio berria. Hala ere, gure bezeroek ez dute ezertaz kezkatu behar. Izan ere, aldaketa hauek guztiak automatikoki egingo dira.
Seinale horien bidez, energia-kontsumo arduratsua sustatu nahi da; izan ere, fakturan kontrol handiagoa egongo da, termino aldakorrean eragin ahal izango baita, bai etxetresna elektriko eraginkorragoak erabiliz, bai eguneroko energia-kontsumoa murrizten duten ohiturak indartuz. Gainera, sortzen ari diren teknologiak integratzea onartzen du, hala nola, mugikortasun elektrikoa eta autokontsumoa.
Araudi berriaren aldaketei buruzko informazio gehiago izateko, kontsultatu dokumentu hau: [fitxategi deskargagarria]
Aldaketa nagusiak
15KW baino gehigoko potentziako eta Goi-Tentsioko bezeroentzat aldaketa nagusia tarte eta egutegi guztien berregituraketa da. Egutegi berrietan "sasoi" kontzeptua agertzen da urteko hilabete batzuk batzeko eta, gainera, eremu geografikoaren araberako aldaketak egiten dira. Beste aldaketa nabarmen bat da potentziaren fakturazio berria. Aurrerago duzu honen inguruko azalpena.
3.0TD eta 6.XTD tarifetarako ordu banaketa berria
3.0TD eta 6.XTD tarifa berriek egutegi bera dute eta beste elementu hauen arabera definitzen dira: sasoia (hilabete multzoak), asteko eguna, ordua eta eremu geografikoa. Gainera, energiak eta potentziak ordu-tarte berak izango dituzte. Penintsulan* hauxe da egutegia:
Gainera, asteburu eta jaiegun nazionaletako 24 orduak izango dira Harana ordu-tarte bai potentziarako hala energiarako.
*Egutegi hau penintsulan aplikatuko da. Kanariar Uharteek, Balear irlek, Ceutak eta Melillak euren egutegi propioa izango dute; kontsultatu hemen: [fitxategi deskargagarria]
3.0TD eta 6.XTD tarifa berria
3.0A tarifa zuten bezero guztiek 3.0TD tarifa izango dute eta 3.1A edo 6.XA zutenak, berriz, 6.XTD tarifan bilduko dira, tentsioaren arabera. Bi tarifa berri hauek ezaugarri berak izango dituzte:
- 6 potentzia-tarte eta tarte bakoitzean kontratatutako potentzia bera edo desberdina. Goranzko mailean araua bete beharko da; hots, tarte bakoitzerako kontratatutako potentziak aurreko tartekoaren bera edo goragokoa izan beharko du. Oraingo 3 potentziak 6 potentzia berrietara egokitzeko prozesua 3/2020 Zirkularrean xedatutakoaren arabera egingo da.
- 6 energia-tarte potentziaren kasuan bezala, ordutegi desberdina dute hilabetearen eta astegunaren arabera.
Potentziaren fakturazioari dagokionez, ekainaren 1etik, fakturatu beharreko potentzia beti izango da kontratatutakoa eta ootentzia hori baino handiagoa eskatuz gero bakarrik fakturatuko dira gehiegizko potentzia gisa. Gehiegizko potentzia hauek aparteko termino gisa agertuko dira fakturan: "Gehiegizko Potentzia Terminoa".
Energiaren eta potentziaren prezioak eguneratu egin behar dira araudi berriak araututako kontzeptuen arabera, eta, horregatik, gorazko nahiz beheranzko aldaketa horiek bezeroari aplikatuko dizkiogu, modu leialean. Aldaketa hauen ondorioz, potentzia-terminoa (finkoa) murriztu egingo da eta energia-terminoak (aldakorra), aldiz, gora egingo du. Azkenerako, gutxi gorabehera, ohiko fakturaren antzerakoa izango dafakturazio berria. Hala ere, gure bezeroek ez dute ezertaz kezkatu behar. Izan ere, aldaketa hauek guztiak automatikoki egingo dira.
Seinale horien bidez, energia-kontsumo arduratsua sustatu nahi da; izan ere, fakturan kontrol handiagoa egongo da, termino aldakorrean eragin ahal izango baita, bai negozioen eraginkortasunean hobekuntzak eginez, bai eguneroko energia-kontsumoa murrizten duten ohiturak indartuz. Gainera, sortzen ari diren teknologiak integratzea onartzen du, hala nola, mugikortasun elektrikoa eta autokontsumoa.
Araudi berriaren aldaketei buruzko informazio gehiago izateko, kontsultatu dokumentu hau: [fitxategi deskargagarria]