Erabilerraztasuna
Erabilerraztasuna: Technosite 2.0 Ziurtagiria - WAI/WCAG (AA maila)
IBERDROLAREN WEBGUNEKO BEZEROEN ATALAK ERABILERRAZTASUNEKO TECHNOSITE 2.0 A BIKOITZA ZIURTAGIRIA JASO DU. ZIURTAPEN HORI NAZIOARTEKO ERABILERRAZTASUNEKO ARAUETAN DAGO OINARRITUTA, ETA EURACERT ZIGILUAREN ERABILERRAZTASUN MONITORIZAZIOKO EREDUA BETETZEN DU, EUROPAR BATASUNAREN BABESAREKIN EUROACCESSIBILITY NAZIOARTEKO PARTZUERGOAK SORTUA. ZIURTAGIRI HORI, WEBGUNEETAKO EDUKIEN ERABILERRAZTASUNARI BURUZKO ESPAINIAKO UNE 139803:2012 ARAUAREKIN ERE BATERAGARRIA DA.
Gizartean fama ona lortzeko politikaren barruan hartutako konpromisoei jarraituz, Iberdrolak Iberdrolako Bezeroei eskainitako webgunea guztien eskura jarri nahi du, haien adina edo ezintasuna izatea edo gailu-mota ezberdinekin webgunera sartzen diren ala ez kontuan izan gabe.
Hori dela eta, Iberdrolaren Bezeroen Gunea (www.iberdrola.es) 2.9 Web Edukien Erabilerraztasun Jarraibideen (WCAG) A eta AA mailako erabilerraztasun irizpideak jarraituz egin da. Jarraibide horiek W3C Gomendioak jarraitzen dituzte (World Wide Web Partzuergokoak) eta ISO/IEC 40500 edo UNE 139803:2012 arauen oinarria osatzen dute.
Technositek, Teknologian eta ezgaitasunetan espezializatutako ONCE Fundazioaren enpresak, Technosite 2.0 A bikoitza ziurtapena eman dio Iberdrolaren Bezeroen Guneari (www.iberdrola.es) 2014/03/07an egindako Erabilerraztasun Ikuskaritza burutu ondoren, WCAG 2.0-ren AA Adostasun Mailari dagozkion irizpide eta betekizun guztiekin bat datorrela egiaztatuta.
Technosite A Bikoitza Euracert zigiluak zehaztutako erabilerraztasun jarraituaren jarraipena egiteko eredua jarraitzen du, egun WCAG 2.0 ziurtapenari egokitutako bertsioa ari da lantzen. Erabilerraztasun ziurtapen hori webguneen erabilerraztasunean adituak diren europar erakundeen elkarlanaren ondorioa da, eta Europar Batasunaren babesa du: Technosite, Fundosa Taldekoa (Espainia), BrailleNet Elkartea (Frantzia) eta ONA (Belgika). Egun, Euracert 2.0 zigiluaren bertsio berria ari dira garatzen, eta nazioarteko bi bazkide berri barneratu ditu: AbilityNet (Erresuma Batua) eta Idea Futura (Italia).