Ireki menu bakoitza, azalpena ikusteko
-
Goiko aldeko ezkerreko izkina: faktura igortzen duen Iberdrola Taldeko sozietatearen izena.
Goiko aldeko eskuineko izkina: faktura motaren erreferentzia (elektrizitatea, gasa…).
FAKTURAREN DATUAK
Fakturaren aldia: faktura honetako argi-kontsumoa egin den epealdiari dagokion hasierako eta amaierako data.
Hasiera data: egun honetan egindako kontsumoa ez dago sartuta faktura honetan, dagoeneko aurrekoan sartu zelako.
Amaiera data: egun honetan egindako kontsumoa sartuta dago fakturan.Aurreikusitako zordunketa data / kobratzeko azken eguna: zure kontratua helbideratuta badago edo Kuota Finkoa aktibatu baduzu, zure banku-kontuan zordunketa/kobratzea egiten den eguna da.
Helbideratuta ez badago, ordainketa egiteko azken eguna da, itundutako banku erakundeetan, gure webgunean edo telefonoz.
Irakurketa errealean oinarritutako faktura: kontsumoa zure kontagailuan irakurri da.
Irakurketa zenbatetsian oinarritutako faktura: kontsumoa ezin izan da zure kontagailuan irakurri, sareko komunikazio arazoak edo kontagailuaren unean uneko arazoak direla medio; ondorioz, zure barrutian argia banatzen duen enpresak aurreko kontsumoak oinarri hartuta zenbatetsi du irakurketa.
Irakurketarik gabeko faktura: kontsumoa ezin izan da kontagailuan irakurri eta ez da zenbatetsi. Aldi horretako kontsumoa hurrengo fakturetan sartuko da.
Kontratuaren erreferentzia: zure kontratua identifikatzen duen zenbakia, gurekin edozein gestio egiteko balio dizuna.
Garrantzitsua da komunikatuak jasotzeko eman diguzun posta-helbidea zuzen dagoen egiaztatzea. Batzuetan ez dator bat hornidura-puntuaren helbidearekin.
Energia: energiarekin zerikusia duten kontzeptu guztiak jasotzen ditu (potentzia, kontsumoa, zergak eta abar). Atzealdean xehetasun guztiak aurkituko dituzu.
Zerbitzuak eta beste kontzeptu batzuk: zure fakturan dauden eta energiarekin zerikusirik ez duten kontzeptu guztiak jasotzen ditu (neurgailuen alokairua, kontratatutako beste produktu edo zerbitzu batzuk?). Atzealdean xehetasun guztiak aurkituko dituzu.
Argi kontsumoak azken 14 hilabeteetan izan duen bilakaera (kWh) erakusten du grafikoak. Horrela, azken aldiko kontsumoa aurreko urteko aldi berekoarekin aldera dezakezu. Marra beltzak zure kontratuaren batez besteko kontsumoa adierazten du. Kontsumoa zenbatetsia denean, dagokion grafikoko barra marrekin agertuko da.
Fakturazio aldi batzuetan egun kopurua desberdina denez, faktura honetako eguneko batez besteko kontsumoa eta azken 14 hilabeteetako eguneko batez besteko kontsumoa ematen dizkizugu, hobeto konparatu ahal izateko.
-
Hemen dituzu energiaren laburpena, kontratatutako zerbitzuak eta horiei dagokien BEZa.
“Kontsumoaren bilakaera” ikus dezakezu eskuinean agertzen den grafikoan. Bertan, azken 14 hilabeteetako elektrizitate-kontsumoa dago xehatuta, kWh-tan. Hartara, zure kontsumoaren bilakaera ikusteaz gain, aurreko urteko aldi berean izan zenuen kontsumoarekin aldera dezakezu. Nabarmendutako marra horizontalak zure kontratuaren batez besteko kontsumoa adierazten du. Kontsumoa balioetsia denean, dagokion grafikoaren barra marrekin agertuko da.
Horrez gain, fakturatutako aldian eta azken 14 hilabeteetan izan duzun eguneko batez besteko kontsumoari buruzko datuak (eurotan) ere ematen dizkizugu, baita azken urtean pilatutako kontsumoa ere (kWh).
-
Zure faktura ulertzen laguntzen dizugu: zure fakturazioari buruzko informazio garrantzitsua biltzen du; esaterako, Kuota Finkodunefaktura bada, Kuota Finkoa zerbitzua kontratatuta duzula eta zertan datzan gogoraraziko dizugu. Horrez gain, atal honetan zure fakturari eragiten dioten gertakari esanguratsuen berri emango dizugu (adibidez, energiaren edo zerbitzuen prezioak aldatzea).
Kalitate-zigiluak:
• AENOR: Iberdrolaren kalitatearen kudeaketa-sistemaren ziurtapen-zigilua, irabazi-asmorik gabeko Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartearen (AENOR) bitartez lortutakoa. Ziurtapen honek Iberdrolak erabilitako Kalitate Sistema UNE-EN ISO 9001 ARAUAn ezarritako betekizunekin bat datorrela ziurtatzen du.
• KONTSUMO-ARBITRAJEA: IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAU eta IBERDROLA CLIENTES SAU Kontsumo Arbitraje Sistemari atxiki zaizkio, gatazkak ebazteko. Hori dela eta, Iberdrolari erreklamazio bat jarri eta 30 eguneko epean behar bezalako erantzunik jaso ez baduzu, dagokion Arbitraje Batzordera jotzeko modua izango duzu, Iberdrola arbitraje horren menpe jarri den kasuetarako, erreklamatutako gaia enpresa merkaturatzailearen erantzukizuna bada. Informazio gehiagorako Erreklamazioak atalera jo dezakezu..
• PEFC: horren bidez ziurtatzen da fakturak egiteko erabiltzen den papera era jasangarrian kudeatutako basoetatik eta kontrolatutako iturrietatik datorrela.
Ireki menu bakoitza, azalpena ikusteko
-
Kontagailu-zenbakia: zure kontagailua identifikatzen duen zenbaki bakarra. Kontagailu bakoitzak kode ezberdina du.
Enpresa banatzailea: Iberdrola Clientes-ekin kontratatu duzun elektrizitatea zure auzoko enpresa banatzailearen sarearen bidez garraiatzen da, hornidura puntura iritsi arte. Enpresa horrek instalazioak ondo daudela bermatzen du, hornidura puntuak sarera lotzen ditu, kontagailuak instalatu eta irakurketak hartzen ditu.
Sarbide-kontratuaren zenbakia: zure kontratua enpresa banatzailearekin lotzen duen identifikazio zenbaki bakarra da, enpresa horrekin zuzenean gestioren bat egin behar baduzu.
Hornidura-puntuaren identifikazioa (CUPS): Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala, zure hornidura puntua enpresa banatzailearen edo merkaturatzailearen aurrean identifikatzen duen zenbakia. Horniduraren NANaren antzekoa da.
Potentzia: une jakin batean erabil daitekeen gehieneko energia kantitatea da, aldi berean zenbat etxetresna elektriko erabil ditzakezun baldintzatzen duena. Kilowattetan (kW) adierazten da, eta ordu tarte bakoitzean izango duen balioa kontratatzeko unean ezartzen da. Zure kontratuak maximetrorik ez badu eta gehieneko kapazitate hori gainditzen baduzu, hornidura eten egingo da berehala. Zure kontratuak maximetroa badu, hornidura ez da etengo, baina, gehieneko kapazitatea gainditzeagatik, soberakina fakturatuko dizugu, kontratuan jasota dagoen moduan.
Sarera sartzeko bidesaria (ATR): energia elektrikoa sortzen duten enpresek banatzailearen sarea erabiltzeari dagokio. Aplikatu beharreko prezioak Ministroaren Aginduak ezartzen ditu. Atal honetan zure hornidura puntuari dagokion bidesaria adierazten dugu. Sarera sartzeko bidesaria kontratatuta daukazun potentziaren arabera alda daiteke.
Sarera sartzeko bidesarien prezioak atal honetan aipatzen dugu BOEren zein zenbakitan dauden jasota indarrean dauden bidesarien zenbatekoak.
Sarera sartzeko bidesaria (ATR): zure hornidura-puntuari sarera sartzeko dagokion bidesaria.
Kontratuak egun honetara arte iraungo du: zure kontratuaren mugaeguna da. Kontrakoa adierazten ez baduzu, zure kontratua automatikoki luzatuko da. Prezioen aldaketarik egonez gero (orain daukazun eskaintza indarrean ez badago), gutxienez 15 egun baino lehenago jakinaraziko dizugu.
-
ENERGIA
Energia atalean honako hauek ager daitezke:
Fakturatutako potentzia: zure horniduran kontratatuta dituzun kilowattak (kW) erabilgarri izateagatik ordaintzen duzun zenbatekoa, kontsumorik ez badago ere. Kontratatutako potentzia eta fakturazio aldiko egun-kopurua eta potentzia-terminoaren prezioa biderkatuz kalkulatzen da.
Fakturatutako energia: fakturazio aldi horretan egindako elektrizitate kontsumoa da, eta orduko kilowattetan (kWh) neurtzen da. Aukeratutako tarifaren arabera, aldi osorako prezio bakarra izan dezakezu edo prezio desberdinak, punta/haranaren arabera edo sustapenean sartutako/ez sartutako orduetan. ?Kontsumoak? atalean azaltzen dizugu nola kalkulatu den.
Energia erreaktiboa: energia erreaktiboa kontratu mota zehatz batzuetan bakarrik fakturatzen da, gailu elektriko batzuek funtzionatzen dutenean sortzen delako, hain zuzen, harilak erabiltzen dituzten gailuek, hala nola industria makinek, igogailuek, ponpek, fluoreszenteek? Orduko kilovolt-ampere erreaktibotan neurtzen da (kVArh), eta honako kasu hauetan bakarrik sartzen da fakturan:
2.0A eta 2.1A tarifak: energia erreaktiboak energia aktiboaren kontsumoaren % 50 gainditzen duenean.
3.0A, 3.1A eta 6.x tarifak: energia erreaktiboak energia aktiboaren % 33 gainditzen duenean. Ez da haraneko aldian aplikatzen (3.X tarifako P3 eta P6 6.X tarifan).Elektrizitatearen gaineko zerga elektrizitatearen gaineko zerga berezia da. Zerga Bereziei buruzko 38/1992 Legearen arabera, honela kalkulatzen da: Zerga elektrikoa = % 5,1127 * (Fakturatutako kontsumoaren zenbatekoa + Fakturatutako potentziaren zenbatekoa).
Beste zerbitzu batzuk: Larrialdi Elektrikoen Zerbitzua eta beherapenak, halakorik aplikatzea badagokio.
ENERGIAREN, ZERBITZUEN ETA BESTE KONTZEPTU BATZUEN GUZTIZKOA
Batzuetan, fakturazioan, kontzeptu bati buruz lerro bat baino gehiago ager daiteke. Bi arrazoirengatik gerta daiteke hori:
• Fakturazio-aldi berean aplikatu beharreko prezioetan aldaketaren bat gertatzen bada.
• Ordu tarte ezberdinak kontratatu direnean.Atal honetan egon daitezkeen kontzeptuak:
Irakurketa mota desberdinak egon daitezke:
Neurgailuen alokairua: neurgailua edo kontagailua energiaren kontsumoa neurtzeko gailua da. Gehienetan, auzoan elektrizitatea banatzen duen enpresa da jabea, eta bezeroek alokairu erregimenean daukate; hori dela eta, kontzeptu hori hilabete guztietan fakturatuko da, fakturazio aldiko egun-kopurua eta kontagailua alokatzeko prezioa biderkatuz, kontagailua bezeroarena denean izan ezik, halakoetan ez baita fakturatuko. Legeak ezartzen du bere prezioa.
Beste zerbitzu batzuk: kontratatu duzun edozein produktu edo zerbitzu ere fakturatuko dugu atal honetan, adibidez Larrialdi Elektrikoen Zerbitzua eta Etxebizitzako Elektrizitate Babes Asegurua edota energiari zuzenean lotuta ez dagoen beste edozein kontzeptu.
Hemen kontagailuan ikusten den irakurketa eta aurreko irakurketa adierazten da, baita noiz egin diren ere. Oraingo irakurketa ken aurrekoa eginez gero, fakturako kontsumoa (kWh) lortzen da. Irakurketa egiteko modua ere adierazten da (erreala edo zenbatetsia).
Aldi bat baino gehiago kontratatu baduzu, aldi bakoitzari dagokion irakurketa erakutsiko dizugu, eta maximetroa baduzu, aldi bakoitzeko gehieneko potentzia erakutsiko dizugu.
Zure fakturaren zati bat bakarrik bideratzen da hornidura elektrikoaren kostuak ordaintzera. Gainerakoa hainbat zerga eta indarrean dagoen araudian jasotako bestelako kostu arautuak ordaintzera zuzentzen da. Grafikoak gastuen banakapena adierazten du. Kontzeptu bakoitza zer den jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
Esparru honetan, atzealdean bezala, informazio baliagarria gehitu ohi dugu, zure fakturaren zenbatekoari buruz edo kontzeptu jakin bati buruz. Beti irakurtzea komeni da. Legeak agintzen du informazio hori fakturan sartzea, bezeroek, nahi izanez gero, Iberdrola Clientes-ek erabilitako teknologien nahasketa eta horren ingurumen inpaktua ezagut ditzaten.
Atal honetan, energia gutxiago erabiltzeko aholku baliagarri batzuk emango dizkizugu, fakturan aurrez dezazun, ingurumena zaintzen duzun bitartean. -
Zure fakturatik indarreko araudiak ezartzen dituen zergak eta gainordainak ordaintzeko eta energia elektrikoa eta banaketa-sareak ekoizteko eta hornitzeko erabiltzen diren euroen kopuruari buruzko informazioa.
-
Erreklamazio bat jartzeko bideei buruzko informazioa.
-
Iberdrolarekin harremanetan jartzeko moduei buruzko informazioa..
Zalantzarik izanez gero, gure bezeroei sortzen zaizkien zalantzak argitzen ditugu:
Honako hauek ere zure interesekoak izan daitezke
-
Faktura elektronikoa
Eman izena!
Abantailak besterik ez! -
Kuota finkoa
Duzun tarifa duzula, beti jakingo duzu zenbat eta noiz ordainduko duzun.
-
Ordainketak Babesteko Asegurua
Zure argindar- eta gas-fakturak ordainduta, gertatzen dena gertatzen dela.
-
Nola ordain ditzaket nire fakturak?
Hautatu zuretzako modurik erosoena eta ahaztu gainerako guztia.
-
Elektrizitate-etiketatua
Ingurumenarekin konprometituak.
-
Faktura elektronikoa
Eman izena!
Abantailak besterik ez! -
Kuota finkoa
Duzun tarifa duzula, beti jakingo duzu zenbat eta noiz ordainduko duzun.
-
Ordainketak Babesteko Asegurua
Zure argindar- eta gas-fakturak ordainduta, gertatzen dena gertatzen dela.
-
Nola ordain ditzaket nire fakturak?
Hautatu zuretzako modurik erosoena eta ahaztu gainerako guztia.
-
Elektrizitate-etiketatua
Ingurumenarekin konprometituak.