• Edukira joan
  • Etxebizitza
  • Negozioetako
  • Jabeen Erkidegoak
  • Bezero Handiak
  • Smart Cities
  • Konpromisoa
    • Castellano
    • Euskara
    • Català
    • English
Bezeroen eremua
Logotipoa Iberdrola
Hogares
  • Etxebizitza
  • Negozioetako
  • Jabeen Erkidegoak
  • Bezero Handiak
  • Smart Cities
  • Konpromisoa
    • Castellano
    • Euskara
    • Català
    • English
Bezeroen eremua

¡Nuevo Buscador Inteligente Activado!

Nuestro buscador aprende y mejora continuamente para ofrecerte resultados más precisos y relevantes.

Beta
Buscar

Con nuestro Buscador, encontrarás lo que buscas. Gracias a su mejora continua, te ofrecemos los resultados más precisos y relevantes

Sarbide eta erabilerarako legezko baldintzak

Informazio juridikoa

Nor gara

IBERDROLA CLIENTES SAUk (aurrerantzean IBERDROLA) Bilboko Euskadi Plazako 5. zenbakian (48009, Bizkaia) du egoitza soziala, eta Madrilgo Tomás Redondo kaleko 1. zenbakian (28033, Madril), berriz, egoitza fiskala.

Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke 900 225 235, deituta edo clientes@tuiberdrola.es helbide elektronikora idatzita.

Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, A-95758389 IFKrekin: 5448. liburukia, 19. orria, BI-63981 orrialdea, 1. inskripzioa. Halaber, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko energia elektrikoaren eta gas naturalaren merkaturatzaileen zerrendan dago inskribatuta.

Jokabide-kodeak

Autocontrol (Merkataritza Komunikazioa Autorregulatzeko Elkartea) elkarteko kide da IBERDROLA, eta aipatu elkarte horrek onartutako Publizitateko Jokabide Kodeari eta Merkataritza Elektronikoaren eta Publizitate Interaktiboaren Kode Etikoari atxikita dago. Kode horiek edonoren eskura daude bere webgunean, www.autocontrol.es helbidean.

Era berean, Korporazio Gobernuaren eta Kode Etikoaren barneko arauen menpe daude IBERDROLA eta haren langileak. Arau horiek guztiak eta eurak betetzeari buruzko informazio guztia erabiltzaileen eskura daude, www.iberdrola.es webgunean.

Sarbidea eta erabiltzaileak

ERABILTZAILE izaera esleitzen zaio www.iberdrola.es webgunera sartzen den orori. ERABILTZAILEak, halaber, ERABILERA-BALDINTZA guztiak eta baldintzarik gabe onartzen dituela adierazten du espresuki. Eta, horrek ez die kalterik eragingo, ERABILTZAILEak eskainitako ondasunen bat edo zerbitzuren bat kontratatuz gero, hari aplika dakizkiokeen baldintza partikularrei.

Atariak eskainitako zerbitzua doakoa da. Horrekin guztiarekin ere, IBERDROLAk eskubidea gordetzen du zenbait zerbitzutara sarbidea baldintzatzeko. Aipatu zerbitzuetara sartzeko, ERABILTZAILEak, aldez aurretik, izena eman beharko du. Horretarako, ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena eman nahi duenaren eskura dauden Erabiltzaile gisa izena emateko formularioa bete beharko da.

ERABILTZAILEak ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena eman behar duenean edo zerbitzu jakin batera sartzeko datu pertsonalak eman behar dituenean, izaera pertsonaleko datuen Segurtasunari eta Babesari buruzko kapituluan ezarritako moduan jaso eta tratatutako dira ERABILTZAILEek emandako datu pertsonalak.

Aldaketak

Webgunearen zerbitzua hobetze aldera, IBERDROLAk eskubidea gordetzen du webgunearen aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta edukiak aldatzeko, zabaltzeko edo behin-behinean eteteko. Edonoiz, aldebakarretik eta ERABILTZAILEari aldez aurretik jakinarazi gabe egin dezake hori guztia.

Halaber, eskubidea gordetzen du erabilera-baldintza hauek edonoiz aldatzeko. Baita www.iberdrola.es webguneko beste edozein baldintza partikular ere.

Erabilerraztasuna

IBERDROLAk lehentasuna eman dio gure Konpainiaren webguneko orrialdeetan nabigatzeko inolako sarbide-zailtasunik ez izateari, pertsonen minusbaliotasuna, adina edo erabilitako teknologia edozein izanik ere.

Helburu hori dela eta, W3C (World Wide Web) partzuergoak zehaztutako 2.0 Web Edukiarentzako Erabilerraztasun Jarraibideak betetzean oinarritu da IBERDROLAren webgunearen garapena. Halaxe ziurtatu du Technosite enpresak, ONCE fundazioaren enpresak. www.iberdrola.es, atariaren erabilerraztasun-irizpideei buruz informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, atariko Erabilerraztasuna atalean kontsulta dezakezu.

Edukia

IBERDROLAk bermatzen du www.iberdrola.es webgunean eskainitako eduki eta zerbitzu guztiek betetzen dituztela honako printzipio hauek: pertsonaren duintasun-printzipioa; arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik, nazionalitatearengatik, minusbaliotasunagatik edo beste edozein egoera pertsonalagatik edo sozialagatik ez diskriminatzearen printzipioa eta gazteak eta haurrak babesteko printzipioa.

Erabilera-baldintzak

ERABILTZAILEak hitzematen du www.iberdrola.es helbidean eskainitako edukiak eta zerbitzuak ondo erabiliko dituela eta ez dituela legez kontrako jarduerak egiteko edo ordena publikoaren, defentsa nazionalaren edo osasun publikoaren kontrako jarduerak egiteko erabiliko. Edukiak eta zerbitzuak erabiltzean, aurreko paragrafoan adierazitako printzipioak errespetatu behar ditu ERABILTZAILEak.

ERABILTZAILEak espresuki baimena du webguneko edozein informazio ikusteko eta beren sistema informatikoetan erreprodukzio pribatuak egiteko. Betiere, aipatu eduki horiek berak bakarrik erabiltzen baditu eta ez badie, ondoren, hirugarrenei ematen.

Inprimakia bete ondoren, erantzun-aldi estimatua 48 ordukoa izango da.

Jabetza intelektuala eta industriala

IBERDROLA da honako hauen titularra: www.iberdrola.es web-orrialdeetako edukien jabetza intelektualaren eta industrialaren baimenena, webgunearen diseinu grafikoarena eta kode informatikoena, merkataritza-izenena, marka eta zeinu bereizgarriena. Baldin eta horiek beste titular bat dutela zehazten ez bada.

Titularrek espresuki hala baimendu ez badute, Legeak babestutako jabetza intelektualaren eta industrialaren baimenak haustea dakar eduki horiek erreproduzitzeak, banatzeak, merkaturatzeak edo aldatzeak.

ERABILTZAILEak baimen horiek hautsiz gero, IBERDROLAk dagozkion ekintza administratibo, zibil edo penal guztiak erabil ditzake.

Bermeak eta erantzukizunak baztertzea

ERABILTZAILEaren erantzukizuna da, soil-soilik, www.iberdrola.es webguneko orrialdeetara sartzea eta eurak erabiltzea.

IBERDROLA ez da erantzule egiten berak egin gabeko eta hirugarren baten informazio-iturrietatik ateratako informazio edo edukien zehaztasunaz, egiazkotasunaz eta jadanekotasunaz. Horri dagokionez, IBERDROLAk honako hauen aurrean soilik erantzungo du: IBERDROLAren berezko zerbitzuen aurrean; zerbitzu horietatik zuzenean sortutakoen aurrean eta IBERDROLAren Copyrightarekin, IBERDROLAren marka edo jabetzea intelektual edo industrial gisa identifikatutako edukien aurrean.

IBERDROLAk ez du bermatzen eta ez da erantzule egiten egoera hauen ondorioz sortutako edonolako kalte-galeragatik:
1. www.iberdrola.es helbidearen funtzionamendua eteteagatik eta webguneak gaizki funtzionatzeagatik. ERABILTZAILEak nahi eta espero dituen emaitzak eskuratzeko, www.iberdrola.es helbidean eskaintzen diren zerbitzuen eta edukien erabilgarritasun, egokitasun eta baliozkotasun ezagatik. ERABILTZAILEaren ordenagailuan birusak edo programak izateagatik edo, www.iberdrola.es helbidearen bidez, hirugarrenek eskainitako zerbitzuetan birusak egoteagatik. ERABILTZAILEek webgunean zein sarbide- eta erabilera-mota, baldintza, ezaugarri dituzten eta hango informazioen eta zerbitzuen berri baimendu gabeko hirugarrenek jakiteagatik. Arduragabekeriagatik, negozioaren galtzeagatik, arrazoia galtzeagatik, onurak galtzeagatik, datuak galtzeagatik sortutako zuzeneko edo bigarren mailako kalteengatik edo kalte bereziengatik edo webgunera sartzeagatik edo hura erabiltzeagatik sortutako kalteengatik edo antzeko kalteengatik.

"Cookie"n erabilera

www.iberdrola.es web guneak bere eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditu, bere web guneetatik errazago nabigatu ahal izateko eta ERABILTZAILEEI eskainitako zerbitzuetan eraginkortasun eta pertsonalizazio maila altuagoa lortzeko. Horien erabilerari buruzko informazio gehiago jasotzeko, kontsultatu IBERDROLAren cookie politika atala.

Datu pertsonalen babesa

IBERDROLAk pribatutasun-politika bat du IBERDROLAren webguneetan, aplikazioetan eta beste plataforma digital edo euskarri elektroniko batzuetan egiten den datu pertsonalen tratamenduari buruz informatzeko. Politika hau, eragina izan dezakeen neurrian, IBERDROLAk IBERDROLArekin duten harremanaren arabera prozesatzen dituen sare sozialetako erabiltzaileen datuen tratamenduari ere aplikatzen zaio. Prozesamendu mota honi buruzko informazio gehiago lortzeko, Ikusi Pribatutasun Politika atala.

Ingeles eta euskararako itzulpena

Webgune honetan ingeleseratutako eta euskaratutako informazio eta dokumentazio guztiak informatzeko asmoa besterik ez du. Euskarazko bertsioaren eta gaztelaniazko bertsioaren artean alderik balego, azken hizkuntza horretan adierazitakoa gailenduko da.

Eskumena eta legeria aplikagarria

Espainiako legerian zehaztutakoaren arabera zuzenduko dira Erabilera Baldintza hauek.

Erabilera Baldintza hauek edo webguneko edukia interpretatzeko edo aplikatzeko unean alderik edo eztabaidarik sortuz gero, eskuarki, IBERDROLA eta ERABILTZAILEa ERABILTZAILEaren bizilekuko Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira, izan dezaketen edozein eskumenei uko eginda. ERABILTZAILEak egoitza Espainiatik kanpo izango balu, IBERDROLA eta ERABILTZAILEA Bilboko Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira, izan dezakeen beste edozein eskumenei uko eginda.

Laguntzarik
  • Bezeroaren Zerbitzura
  • 900 225 235
  • 94 646 01 25
  • 91 919 52 73
  • clientes@tuiberdrola.es
  • Whatsapp
Informazio erabilgarria
  • Gure App
  • Zure Faktura
  • Argiaren Alta
  • Gas Kontratuaren Alta
Argia Tasa
  • Online Plana
  • Plan Argiak Alderatzailea
  • Fakturen konparatzailea
  • Precio de la luz hoy
Gas Tasa
  • Etxeko Gas Plana
  • 2ª Etxebizitzako Gas Plana
Mugikortasun Elektrikoa
  • Etxetik Kanpo Kargatzea
Solar
  • Eguzki Plana
  • Eguzki Plaken Simulagailua
  • Eguzki Komunitateak
  • Solar Cloud
  • I + Repair Solar
  • I + Check Solar
  • I + Pack Solar
Interesatua Zaude
  • Argindarrari Buruzko
  • Aholkuak
  • Autokontsumoa
  • Energia Aurreztea
  • Garraio Elektrikoa
  • Iraunkortasuna
  • Iberdrola
  • Bezeroaren Zerbitzura
  • 900 225 235
  • 94 646 01 25
  • 91 919 52 73
  • clientes@tuiberdrola.es
  • Whatsapp
  • Gure App
  • Zure Faktura
  • Argiaren Alta
  • Gas Kontratuaren Alta
  • Online Plana
  • Plan Argiak Alderatzailea
  • Fakturen konparatzailea
  • Precio de la luz hoy
  • Etxeko Gas Plana
  • 2ª Etxebizitzako Gas Plana
  • Etxetik Kanpo Kargatzea
  • Eguzki Plana
  • Eguzki Plaken Simulagailua
  • Eguzki Komunitateak
  • Solar Cloud
  • I + Repair Solar
  • I + Check Solar
  • I + Pack Solar
  • Argindarrari Buruzko
  • Aholkuak
  • Autokontsumoa
  • Energia Aurreztea
  • Garraio Elektrikoa
  • Iraunkortasuna
  • Iberdrola
Descarga la App Iberdrola Clientes
    Web mapa Legezko informazioa et cookie politika Pribatutasun politikarekin Cookie konfigurazioa Informazioaren segurtasuna Erabilerraztasuna Nola izan lankidea Salaketen Kanala Iberdrola.com
© 2025 Iberdrola Clientes S.A.U.