Philips-eko Smart Iberdrola Argiztatzea diseinatuta dago, zure etxeko argiztatzea kontrola dezakezu, nahi duzun bezala, aukeratzen duzun gailutik.

Kontrola itzazu intentsitatea, funtzionamenduko ordutegia eta piztea edo itzaltzea gure Iberdrola Bezero App-etik.

Hura kontratatzean, eraman itzazu gainera kolore ezberdinetako 3 bonbilla eta Hub bat, zure gailu elektronikoak haien artean konektatzeko.

Zer eskaintzen dugu?

Zure etxean Philips-eko Smart Argiztatzea prezio onenera izatearen abantailak guztiak. Gure aukerak honako hauek dira:

Kolore Smart Argiztatzea: € 129,95 (BEZa barne) ;

Horrez gain, gure berme osoa ematen dizugu, Iberdrolako bezeroa zarelako soilik.

Baliatu punta-punta teknologia eta diseinuaz, eta aurreztu zure fakturan

* Prezioa zergak barne. Barne hartzen ditu: Zeharkako zergak: BEZ-a (% 21) penintsula eta Balearretan. Kanarietan IGIC (% 7) aplikatzen da eta Ceuta eta Melillan IPSI (% 4) aplikatzen da.

Abantailak

Kontrola

Non ere zauden kontrola ezazu zure etxeko argiteria eta presentziaren alegia egin ezazu, etxetik bazoaz.

Konforta

Molda itzazu argitasuna eta kolorea eguneko une bakoitzean

Aurreztea

Goza ezazu punta-puntako argiteriaz, teknologia eraginkorrenaren bitartez.

Galderak Orokorrak

Produktua erosten dudanetik, zenbat denbora igarotzen da bidalketa jaso arte?

Eskaeraren norakoaren arabera, entrega-epea 4 lanegunetik 8ra bitartekoa izango da.

Zein da zerbitzuaren kostua?

Ez dago zerbitzuaren kosturik, bakarrik produktu beraren erosketa. Produktuaren zerbitzu guztiak doakoak dira.

Lanpara adimendunetan sartzen direnez gain, lanpara mota gehiago al dago?

Bai, Philips Hue-k hainbat bonbilla mota ditu, zorro ezberdinekin (GU10 edo E27), akabera eta formatu ezberdinekin (adibidez, sabaiko edo mahaiko lanparak) eta kontrol eta kudeaketako aukera gehiago eskaintzen dituztenak, edozein kolore edo argiztatze bero edo argiagoa aukeratzea ahalbidetzen dituztenak ere. Katalogo osoari buruzko informazio gehiago Philips Hue-ren webgunean (www.meethue.com) ikus dezakezu.

Lanpara gehiago konektatu ahal ditut bridge-ra?

Bai, 50 lanpara arte konekta ditzakezu bridge berera.

Eta lanparez gain, beste ekipamendu motaren bat konekta dezaket?

Philips Hue-ren produktuen barruan itzaltzeko/pizteko edo eszena gogokoena aukeratzeko haririk gabeko aginteak eta mugimendu-sentsoreak ere daude. Horiek guztiak bridge-ra konekta daitezke (12 osagarri arte), modu horretan zure etxeko Phillips Hue-ren ekosistemara konektatuta dituzun ekipamendu guztiak kontrolatu ahal izateko.

Kontrol domotikoko zein sistemekin da bateragarria Philips Hue?

Philips Hue lanparak Apple Homekit-ekin kontrola ditzakezu, bai eta ekosistema domotikoko gehiengoko sistemekin ere. Hurrengo astetan Iberdrolako Bezeroen App-arekin ere egin ahal izango duzu.

Zer hartzen du barne?

Kaxak hasierako Hue White and Color Kit-a hartzen du barne: LED E27 9,5W 16 milioi koloreko 3 bonbilla, bridge 1 (bezeroaren bideratzailea bonbillekin konektatzen du), ethernet kable 1.