Urtean 50.000 kWh baino gehiago kontsumitzen badituzu, hauxe da zure plana.

Kontsumo hori etxebizitza handi eta ekipamendu asko dituztenetan egin ohi da.

Zer abantaila ditu zuretzat Etxeko Gas Planak Plus?

Bertan gelditzeko konpromisorik ez

Horrela, une oro aukeratu ahal izango duzu zure eta zure etxearen beharretara ondoen egokitzen den eskaintza.

Faktura elektronikoa

Gure planetako edozein kontratatzean, Faktura Elektronikoaren abantailez gozatu ahal izango duzu automatikoki: online kontsulta azkarra, ekologikoa eta doakoa.

Prezio egonkorrek ematen duten lasaitasuna

Izan ere, gure eskaintzak ez daude lotuta Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioak ezarritako prezio aldakorreko mekanismoekin.

KONTRATAZIOAREN BALDINTZAK

Eskaintza hau 2019ko urtarrila 15era arte egongo da indarrean

IBERDROLA CLIENTES SAUko kontratazioak, presio baxuko gasaren hornidura-puntuetarako, urteko 50.000 kWh-eko edo gutxiagoko kontsumo batekin.

Eskaintza hau gehienez ere hiru hornidura-puntu dituzten kontsumitzaileentzat da. Eskaintza hau ezin zaie aplikatu Administrazio Publiko eta Erakunde Ofizialei.

Prezio horiei zeharkako zergak (1) eta Jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 25/2012 Legean ezarritako gas naturalaren zerga gehituko zaizkie.

(1) Autonomia-erkidego bakoitzeko araubide ekonomiko fiskala aplikatuko da (zerga-tasak Gobernuak onartzen dituen aldaketen mende egongo dira, eta gaur egun honako hauek dira: BEZa % 21ekoa da Penintsulan eta Balearretan;. IGIC zerga, Kanarietan, % 3koa da energiari dagokionez eta % 7 gainerako kontzeptuetarako; eta IPSI zerga, Ceuta eta Melillan, % 1ekoa da).

Energia fakturatzeko, kopuru aldakorra denboraldian eginiko kontsumoarekin biderkatuko da, eta horri kopuru finkoaren eta fakturari dagokion denboraldiko hilabeteen arteko biderkadura gehituko zaio.

Adierazitako gasaren prezioak honako hauen araberakoak izango dira: Faktura Elektronikoaren aktibazioa eta Nire Bezero Gunearen bitartez egiten den kontratazioaren kudeaketa. Kontratu hau indarrean dagoen bitartean bezeroak baja eman nahi badu Faktura Elektronikoaren zerbitzuan, zerbitzuaren baja ematen den egunetik hasita ezarriko zaizkion baldintza ekonomikoen berri emango zaio bezeroari.

KONTAGAILUA ALOKATZEKO PREZIOA

Gasaren kontagailua alokatzeko hileroko prezioa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak dagokion emariarentzat ezartzen duena izango da. Enpresa banatzaileak kobratuko du, bertan sartuta ez dauden zeharkako zergak barne (1), eta bezeroari igortzen zaizkion faktura guztietan jasota utziko da. Bezeroak une oro kontsultatu ahal izango ditu indarrena dauden prezioak www.iberdrola.es webgunean.

KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratu honen iraupena 12 hilabetekoa izango da, hornikuntza hasten den egunetik aurrera zenbatuta.

Banatzailearekin sarbide-kontratua egin bada eta, hala dagokionean, instalazioetan egin beharreko jarduketa amaituta badago, hasiera-data ezarritako irakurketa-epearen lehen eguna izango da, lehen fakturan azalduko den legez.

Kontratua urtetik urtera luzatu ahal izango da Baldintza Orokorretan jasotakoari jarraikiz.

BALDINTZA OROKORRAK

Kontratatutako prezioak kontratuaren indarraldiaren urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratuko dira KPIren (2) aldakuntzaren arabera.

(2) KPI: Estatistikako Institutu Nazionalak argitara emandako Kontsumoko Prezioen Indize Orokorraren aldaketa ezarri aurreko urtearen azarotik azarora bitarteko epeari dagokion balio erreal metatua.

Kontratuaren iraunaldian, Administrazioak onar dezakeen goranzko edo beheranzko aldaketa oro egingo da sarbide-tarifa eta -sarietan, kanonetan eta araututako balioetan, Xedapen Orokorrean kontsulta daitekeen indarreko legeria oinarri hartuta.

Kontratazio-baldintza orokorrak