Eskuratu prezio merkeagoak zure gas-fakturan. Urtean 50.000 kWh baino gutxiago kontsumitzen baduzu, hauxe da zure plana.

Zein abantaila ditu zuretzat Etxeko Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea?

Gas-hornidurak ez du iraupen-konpromisorik

Une oro erabaki ahal izan dezazun zein gas-eskaintza egokitzen den ondoena zure eta zure etxearen beharretara.

Faktura Elektronikoa

Gure planetako edozein kontratatzean, automatikoki gozatu ahal izango duzu faktura elektronikoaren abantailez: kontsulta ezazu zure online faktura azkar; ekologikoa da, eta doakoa.

Prezio egonkorrek ematen duten lasaitasuna

Izan ere, gure eskaintzak ez daude lotuta Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioak ezarritako prezio aldakorreko mekanismoekin.

Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea eta Termostato Adimenduna doan

Kontrata ezazu gas-instalazio seguruagoa Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea honekin, 30 hilabeteko iraupen-konpromisoarekin. Gainera, berogailua edonon zaudela ere piztu eta itzaltzeko, bai eta tenperatura kontrolatzeko ere, gailua doan eskuratuko duzu: termostatotik, mugikorretik, tabletatik edo ordenagailutik. Instalazioa barne dakar, aplikaziotik kontrolatzen baduzu.

1. Etxeko Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea baldintza partikularrak

Etxeko Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea barruan sartzen da honako hauen kontratazioa:

  • Etxeko Gas Plana
  • Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea
  • Termostato Adimenduna

% 100eko deskontua Termostato Adimendunean, Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea gutxienez 30 hilabetez edukiz gero, zerbitzua kontratatzen denetik zenbatzen hasita.

Bezeroak epe hori bukatu baino lehen baja ematen badio Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea, bezeroak IBERDROLARI ordaindu beharko dio aplikatutako deskontuari dagokion zati proportzionala, 30 hilabete horiek betetzeko falta denaren arabera. Gehieneko zenbatekoa prezio osoa izango da (zeharkako zergak barne). Zenbateko hori modu independentean fakturatuko da, zerbitzuari baja eman ondoren.

% 100eko deskontua Termostato Adimendunaren instalazioan, Iberdrolaren aplikazioan alta emanez gero lehen fakturatik 30 eguneko epean, gailua kontratatu zenetik aurrera zenbatzen hasita. Enpresa instalatzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da gailuaren instalazioa eta Iberdrolaren aplikazioko alta koordinatzeko.

Aldi horretan ez bada aplikazioan alta eman, instalazioaren deskontuaren zenbatekoa itzuli beharko du bezeroak (zeharkako zergak barne). Hori modu independentean fakturatuko da, epe hori bukatu ondoren.

2. Etxeko Gas Planaren baldintza partikularrak

KONTRATAZIOAREN BALDINTZAK

Eskaintza hau 2019ko iraila 25era arte egongo da indarrean

IBERDROLA CLIENTES SAUko kontratazioak, presio baxuko gasaren hornidura-puntuetarako, urteko 50.000 kWh-eko edo gutxiagoko kontsumo batekin.

Eskaintza hau gehienez ere hiru hornidura-puntu dituzten kontsumitzaileentzat da. Eskaintza hau ezin zaie aplikatu Administrazio Publiko eta Erakunde Ofizialei.

Prezio horiei zeharkako zergak  (1) eta Jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren abenduaren 27ko 25/2012 Legean ezarritako gas naturalaren zerga gehituko zaizkie.

(1) Autonomia-erkidego bakoitzeko araubide ekonomiko fiskala aplikatuko da (zerga-tasak Gobernuak onartzen dituen aldaketen mende egongo dira, eta gaur egun honako hauek dira: BEZa % 21ekoa da Penintsulan eta Balearretan;. IGIC zerga, Kanarietan, % 3koa da energiari dagokionez eta % 7 gainerako kontzeptuetarako; eta IPSI zerga, Ceuta eta Melillan, % 1ekoa da).

Energia fakturatzeko, kopuru aldakorra denboraldian eginiko kontsumoarekin biderkatuko da, eta horri kopuru finkoaren eta fakturari dagokion denboraldiko hilabeteen arteko biderkadura gehituko zaio.

Adierazitako gasaren prezioak honako hauen araberakoak izango dira: Faktura Elektronikoaren aktibazioa eta Nire Bezero Gunearen bitartez egiten den kontratazioaren kudeaketa. Kontratu hau indarrean dagoen bitartean bezeroak baja eman nahi badu Faktura Elektronikoaren zerbitzuan, zerbitzuaren baja ematen den egunetik hasita ezarriko zaizkion baldintza ekonomikoen berri emango zaio bezeroari.

KONTAGAILUAREN ALOKAIRUAREN PREZIOA

Gasaren kontagailua alokatzeko hileroko prezioa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak dagokion emariarentzat ezartzen duena izango da. Enpresa banatzaileak kobratuko du, bertan sartuta ez dauden zeharkako zergak barne (1), eta bezeroari igortzen zaizkion faktura guztietan jasota utziko da. Bezeroak une oro kontsultatu ahal izango ditu indarreko prezioak www.iberdrola.es webgunean.

KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratu honen iraupena 12 hilabetekoa izango da, hornikuntza hasten den egunetik aurrera zenbatuta.

Banatzailearekin sarbide-kontratua egin bada eta, hala dagokionean, instalazioetan egin beharreko jarduketa amaituta badago, hasiera-data ezarritako irakurketa-epearen lehen eguna izango da, lehen fakturan azalduko den legez.

Kontratua urtetik urtera luzatu ahal izango da Baldintza Orokorretan jasotakoari jarraikiz.

GASAREN MANTENTZE-ZERBITZUAREN PAKETEA

Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea prezioa 8,95 €/hilekoa da bakarrik (BEZa aparte).

Zerbitzuaren Baldintzak

BALDINTZA OROKORRAK

Kontratatutako prezioak kontratuaren indarraldiaren urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratuko dira KPIren (2) aldakuntzaren arabera.

(2) KPI: Estatistikako Institutu Nazionalak argitara emandako Kontsumoko Prezioen Indize Orokorraren aldaketa ezarri aurreko urtearen azarotik azarora bitarteko epeari dagokion balio erreal metatua.

Kontratuaren iraunaldian, Administrazioak onar dezakeen goranzko edo beheranzko aldaketa oro egingo da sarbide-tarifa eta -sarietan, kanonetan eta araututako balioetan,  Xedapen Orokorrean kontsulta daitekeen indarreko legeria oinarri hartuta.

Kontratazio-baldintza orokorrak

3. Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea baldintza partikularrak

Banakako instalazioaren eta gas-aparatuen urteroko diagnosi- eta mantentze-ikuskatze programatua, berokuntza-zirkuitu hidraulikoa barne, baita matxuren eta akatsen konponketa ere. Ez da eskulan-kosturik kobratuko, ezta materialik ere, gehienez 50 eurora arte (bezero bakoitzeko muga urtebetean bi matxurakoa da).

GASAREN MANTENTZE-ZERBITZUAREN PAKETEA urte osoko iraupena du eta automatikoki luza daiteke elkarren segidako urtebeteko epealditan, BEZEROAK epealdi bakoitza amaitu baino hamabost (15) egun lehenago aurkakorik adierazi ezean. Era berean, kontratu honi aplikatzen zaizkion eskaintza-aldaketek ez dute eraginik izango urtebeteko epealdi osoetan, zerbitzua kontratatu zenetik aurrera zenbatzen hasita, baldin eta epealdi horretan zerbitzua eten ez bada.

BEZEROAK erabakita GASAREN MANTENTZE-ZERBITZUAREN PAKETEA behar baino lehenago bertan behera uzteak indarrean den eta ordaindu gabe dagoen urtebeteko epealdi osorako ezarritako prezioa ordaintzeko betebeharra ekarriko dio. IBERDROLArekin hitzartutako kontratua bertan behera uzteak ez du halabeharrez ekarriko GASAREN MANTENTZE-ZERBITZUAREN PAKETEA baja hartzea, BEZEROAk berariaz eskatzen ez badu.

4. Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketea baldintza espezifikoak

1.- XEDEA
Baldintza Espezifiko hauen xedea da IBERDROLA CLIENTES SAUk (aurrerantzean, IBERDROLA) Baldintza Partikularretan aipatutakogas naturalaren instalazioen mantentze-zerbitzu gehigarria ematea. Zerbitzuak hau barne hartuko du:

1.1. GASAREN MANTENTZE-ZERBITZUAREN PAKETEA
BEZEROAren gas naturalaren instalazio eta aparatuen mantentze-lanetarako zerbitzua da. Zerbitzuak hau barne hartzen du:

1.1.1. Diagnostikoa egiteko urteroko bisita:
Programatutako urteroko azterketan sartzen da hauen diagnostikoa eta mantentzea:

  • a) Banakako gas-instalazio hartzailea; lan hauek egingo dira: estankotasuna probatu, presioak egiaztatu, lokalaren aireztapena berrikusi, ainguraketak, beste hodiekiko distantzia, kolpeak, konexio malguak eta ageriko tutuen akatsak bilatu.
  • b) 70 kW baino gutxiagoko potentzia duten gas-aparatuak: ur-berogailuak, galdarak eta egosketarako etxetresnak, gas bidezko bitrozeramika-sukaldeak izan ezik; lan hauek egingo dira, aparatu-motaren arabera: martxan jarri ongi funtzionatzen duela ziurtatzeko, estankotasuna egiaztatu, errekuntzako produktuen analisia egin eta aireko CO maila neurtu.
  • c) Berokuntzarako zirkuitu hidraulikoa: ageriko zirkuitua berrikusi, eta estankotasuna, giltzak, purgagailuak eta balbulak egiaztatu eta berogailuak purgatu, beharrezkoa bada.

1.1.2. Akatsen edo matxuren konponketa:
Diagnostikoa egiteko bisitan (edo BEZEROAk abisatuta) akatsik edo matxurarik aurkitzen bada 1.1.1 puntuan aipatutako elementuetako batean, berehala zuzendu edo konponduko da. Eskulana ez da kobratuko lehen 3 orduetan, eta baremoan zehaztutako lanetan erabili beharreko materialak doan emango dira, baldintza partikularretan ezarritako gehieneko mugara iritsi arte.

Zerbitzuaren estalduran bi konponketa baino ez dira sartzen indarrean dagoen urtebeteko epealdi bakoitzean. Behin konponketak eginda BEZEROAk beste konponketa bat eskatzen badu, jakinaraziko zaio GASAREN MANTENTZE-ZERBITZUAREN PAKETEA ez duela hori estaltzen eta osorik kobratuko zaiola, ematen zaion aurrekontuaren arabera, eskulanean edo materialetan inolako deskonturik izateko eskubiderik gabe. Joan-etorria doakoa izango da kasu guztietan.

1.2. Estalduratik kanpo
GASAREN MANTENTZE ZERBITZUtik kanpo geratuko dira:

  • Iberdrola enpresakoak ez direnek egindako ikuskatzeak, laguntzak edo konponketak, eta horiek eragin dezaketen kalte oro.
  • Elektrizitate- edo gas-enpresa banatzaileen elementu propioetako matxurak, konponketa haien ardura baldin bada.
  • Iberdrolak edo Iberdrolak akreditatutako teknikariek eman ez dituzten elementuen instalazioa.
  • 1.1.1 puntuan zehaztu gabe dauden gas-aparatuetatik kanpoko termostatoak, kontrol-sistemak edo beste elementu batzuk.
  • Akats edo matxuren zuzenketa, baldin eta gas-instalazio akastun batek eragindakoak badira, edo gas-instalazioan eta/ edo.
  • Aparatuetan egindako aldaketa edo nabarmentzeko moduko eraldaketen ondoriozkoak badira, betiere aldaketa horiek ez baditu IBERDROLAk egin.
  • BEZEROAk 1.1.1. atalean aipaturiko instalazioak axolagabeki, behar ez bezala edo asmo txarrez erabiltzeagatik sortutako akats edo matxuren konponketa.
  • Altzariren bat bertan jarrita egoteagatik, lokalaren egituragatik edo beste gauza batzuek oztopatzeagatik ikusi edo eskuratu ezin diren instalazioaren elementu, aparatu eta/edo atalak. Hemen sartuko dira etxebizitzatik edo lokaletik kanpo instalatutako ekipamenduak, haien kokapena dela-eta deskribatutako probak egiteko unean eskuraezin geratu direnak eta behar bezalako hartuneak ez dituztenak.
  • Kontratu honetan aipatzen diren elementuen ordezkapena edo hobekuntza, baita ezarri beharreko araudian egindako aldaketek eragindakoak badira ere.
  • 70 kW edo gehiagoko potentzia duten gas-aparatuak dituzten instalazioak, gas bidezko bitrozeramika-sukaldeak edo/eta ur-berogailuak, galdarak edo egosteko etxetresnak ez diren aparatuak, baita merkataritza edo industriarako erabiltzen direnak ere.
  • Ez da 10 urte baino gehiagoko gas-aparatuen konponketa bermatzen, ezta erkidegoko instalazio baten parte diren berokuntza-instalazio hidraulikoena ere.
  • Ez dira sartzen kontratuak estalitako elementuek zein haien funtzionamendu okerrak eragindako kalteak; pertsonengan eragindako kalteak eta kalte materialak, behar bezala ez erabiltzeagatik edo ongi ez mantentzeagatik sortu badira; hirugarrenei eragindako kalteak, baita instalazioaren edozein atal izozteak, suteek, uholdeek edo bestelako hondamendiek sortutakoak ere.
  • IBERDROLA ez da izango greba, matxinada, muturreko fenomeno meteorologiko eta halako ezinbesteko kasuetan gerta litezkeen atzerapenen edo gabealdien erantzule.

5. Termostato Adimendunaren baldintza partikularrak

Termostato Adimenduna

Termostato Adimenduna gailuaren prezioa: 147,93 €, BEZik gabe
Termostato Adimenduna Smart Home Iberdrola familiako produktua da, eta berokuntza-sistema mugikorretik, tabletatik edo ordenagailutik kudeatzeko aukera ematen du. Hemen ikus daitezke produktuaren zehaztapenak eta funtzionaltasunak: https://www.iberdrola.es/servicios/equipos/termostato-inteligente

Instalazioa:
Instalazioaren prezioa: 45 €, BEZik gabe

Instalaziotik kanpo daude hura gauzatzeko erosi behar diren materialak edo etxebizitzan egin behar diren obrak. Halakorik egin behar izanez gero, enpresa instalatzaileak zuzenean eta bereiz fakturatuko dizkio bezeroari; aurretik, bezeroak aurrekontua onetsi beharko du. 

Instalazioa egiteko ohiko epea 5 egun baliodunekoa da, bezeroak gailua jasotzen duen unetik aurrera zenbatzen hasita, instalazioaren kokapenaren arabera. Hori dela eta, atzerapenik izatekotan, jakinarazi guri, mesedez, enpresa instalatzailearekin harremanetan jar gaitezen eta egoera ahalik eta azkarrena konpon dezagun.

6.Smart Home zerbitzuaren baldintza partikularrak

SALMENTA-BALDINTZA OROKORRAK. IBERDROLA SMART HOME

1. Helburua
Hona hemen baldintza hauen helburua:

(a) kontsumitzaileei IBERDROLA Smart Home produktuen salmenta-baldintzen berri ematea. Zehaztapenak eta zerbitzuak IBERDROLAren webgunean edo produktuen hornitzaileen webgunean zehaztuko dira.

(b) IBERDROLAK bezeroari egiten dion produktu-salmentan aldeek dituzten eskubideak eta betebeharrak zehaztea.

2. Geografia-eremua
IBERDROLA Smart Home produktuak Espainiako lurralde osoan saltzen dira.

3. Zerbitzua erabiltzeko baldintzak
Produktuen, mugikorretako aplikazioen eta web-tresnen onlineko ezaugarriak erabiltzeko, online erregistratu beharra dago eta produktuen hornitzaileen webgunean dauden Zerbitzu Baldintza batzuk onartu. Zerbitzu horiek erabiltzeko, baldintza horiek irakurri eta onartu dituzula aitortu beharko duzu.

Era berean, zerbitzu horiek emateko produktuak erregistratzen dituzten datuak IBERDROLAri bidaliko zaizkio (zuzenean edo produktuen hornitzaileen bitartez). IBERDROLAk datu horiek erabili aurretik, zertarako erabiliko dituen jakinarazi beharko zaizu eta zuk onartu.

4. Fakturazioa eta ordainketa
Produktuen prezioaren fakturazioa zure hurrengo energia-fakturarekin batera egingo da, eta haren ordainketa-egunean ordainduko da. Geroago egiten bada ordainketa osoa edo ordainketaren zati bat, urteko berandutze-interes bat sortuko da, legezko interesaren berdina gehi ehuneko bi puntu, ordaintzeko aurreikusitako egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Aurrekoa gorabehera, ordainketa egiten ez bada, eta 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzekin bat etorriz, IBERDROLAK gertatutakoaren berri eman ahalko die diruzko betebeharrak betetzeari buruzko informazio-zerbitzuei, BEZEROAri ordaintzeko eskatu ondoren.

5. Produktuen ezagutza eta bateragarritasuna
Baldintza hauek onartuz gero, aitortu eta onartu egiten duzu produktuak eta haien zehaztapenak ezagutzen dituzula. Eskaera bat egin aurretik, zure erantzukizuna da eskatutako produktuak erabiliko dituzun ekipoekin eta instalazioekin bateragarriak direla egiaztatzea.

6. Eskaerak etxera eramatea
Eskaerak etxera eramateko aukera hautatzen baduzu, produktuak erosketa-prozesuan eman zenuen helbidean entregatuko zaizkizu. IBERDROLAk ez ditu aginduak baldintza honetan aipatzen den lurraldetik kanpo banatzen.

Anomaliaren bat dela-eta zalantzarik baduzu, garraiolariaren prozedurei jarraitu behar diezu (bereziki, edozein kalte, erreklamazio eta erreserbak jakinarazi), eta salgaia onartzeari uko egin. Garraiolariari berehala esan behar diozu produktua ez dagoela egoera onean, eta IBERDROLAri eskaeran hautemandako irregulartasun horien berri eman.

7. Etxera eramateko eskaeren entrega-epeak
Produktuak etxera eramateko modalitatean erosi badituzu, entrega-epea 4-8 egun baliodunekoa izan ohi da, eskaera egin den lekuaren arabera.

Zure ardura da IBERDROLAri posta elektroniko bidez jakinaraztea hasiera bateko entrega-eguna igaro dela eta produktua ez dela iritsi. Jakinaraziz gero, garraio-enpresari buruzko ikerketa bat egin ahal izango dugu. Ikerketak 21 egun baliodun ere iraun dezake. Denboraldi horretan, produktuak aurkitzen badira, berehala bidaliko dira aginduan adierazitako lekura.

Bestalde, 21 eguneko ikerketa-epea igaro eta ez badira eskatutako produktuak aurkitzen, IBERDROLAk berriro bidali beharko ditu eskatutako produktuak bere kontura.

Eskatutako produktuak ez badaude eskuragarri, ahalik eta azkarrena jakinaraziko zaizu, eta produktuak prest daudenean bidaliko zaizkizu. Egoera hori gertatu eta eskaera ezeztatu nahi baduzu, IBERDROLAK produktuaren zenbateko osoa itzuliko dizu, atzerapenik gabe eta gehienez ere ordaintzen denetik 30 egunera. Produktu bat aldatu nahi izanez gero, kontsumitzaileak ordaindu beharko ditu bidalketa-gastuak.

Kontuan izan, mesedez, entrega-epe hauek gutxi gorabeherakoak direla. Ezingo dituzu kalteak erreklamatu, zenbatekorik atxiki edo agindua ezeztatu entregak denbora gehiago irauten badu. Hala ere, eskatutako produktuak 30 eguneko epean entregatuko dira gehienez ere, agindua erregistratu zen egunetik aurrera zenbatzen hasita. Hala ez bada, eskaera ezeztatu ahal izango duzu. Kasu horretan, ordaindutako zenbatekoak atzerapenik gabe itzuliko zaizkizu, eta ez duzu beste kalte-ordainik izango.

8. Kontratuan atzera egiteko eskubidea
Bezeroak atzera egin utz dezake kontratuan, erabakia justifikatzeko beharrik gabe eta inolako zigorrik jaso gabe, produktua jaso den edo zerbitzua aktibatu den egunetik aurrera zenbatzen hasita hamalau (14) eguneko epean, kontsumitzaile eta erabiltzaile izaera izanez gero. Kontratuan atzera egitea erabakitzen badu, produktua itzultzean ordaindutako prezioa bueltatuko zaio, hurrengo klausulan ezarritako baldintzetan. Hortik kanpo gelditzen dira merkataritza- zein enpresa-jarduera batekin edo jarduera profesional zein lanbide batekin loturiko kontratuak. Kontratuan atzera egiteko, bezeroentzako arreta-telefonora (900 225 235) dei dezakezu edo harremanetarako beste bide bat erabil dezakezu, eta kontratua eten nahi duzula adierazi.

9. Itzulketen politika
Produktu bat itzuli nahi baduzu edo produktuarekin ados ez bazaude, berau aldatzeko edo dirua itzultzeko, honako baldintza hauek guztiak bete behar dituzu:

Prozedura honek 3 pauso ditu:

Pausoa: produktua itzultzeko eskaera
Eskatutako produktua entregatu zen egunetik aurrera zenbatzen hasita 14 egun naturaleko epean erosketa bertan behera utzi eta produktua itzuli ahal izango duzu; hala ere, zeuk ordaindu behar izango dituzu itzulketak eragindako gastuak. 14 eguneko epea igarotzen denean, produktuak akatsen bat duenean edo adierazitako funtzio guztiak betetzen ez dituenean baino ezingo dira itzulketak egin.
Produktua itzultzeko eskatzeko, 900 22 45 22 telefono-zenbakira deitu behar duzu.

Pausoa: produktua itzultzea
Produktua itzultzeko eskatzen baduzu, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, eta bertan adieraziko dizkizugu itzultzeko formularioa eta igorlearen helbidea. IBERDROLAK produktua itzultzeko formularioa bidali eta zazpi egun balioduneko epean itzuli beharko dira produktuak. Epe hori igarotzen bada, IBERDROLAk ez ditu eskatutako produktuak aldatuko eta ez du dirua itzuliko.

Produktuak itzultzeak eragiten dituen kostu eta arrisku guztiak zure kontura ordaindu beharko dituzu. Beharrezkoa da produktuak hartu-agiria duen posta ziurtatuaren bitartez itzultzea, adierazitako helbidera iristen dela ziurtatu ahal izateko. Onartu egiten duzu pakete bat helmugara iristen ez bada eta IBERDROLAk ez badu jaso, ezin duela IBERDROLAk bere ardurapean hartu. Zu zara igorlea; hortaz, zuk baino ezin diozu eskatu garraio-konpainiari ikerketa bat irekitzeko.

Baldintza hauek guztiak bete behar dira IBERDROLAk produktua itzultzea onar dezan:

  • (a) Bidalketan IBERDROLAK bidalitako produktua itzultzeko formularioa sartzea.
  • (b) Produktuak jatorrizko egoeran egon behar du (zigilua, bilgarria, osagarriak, gidaliburuak, etab.).
  • (c) Produktua ez bada behar bezala erabili edo gehiegi erabili bada, hondatuta aurkeztu bada edo, oro har, produktuaren helburuari dagokionez erabilera okerra eman bazaio, kontsumitzaileak ez du produktua itzultzeko eskubiderik izango.
  • (d) Ez da produkturik itzuliko, kalterik jasan badu edo jatorrizko bilgarria hondatu bada. Bereziki, produktuaren bilgarria itzulketa bidaltzean hondatu bada, IBERDROLAk ez du itzultzea onartuko.

Pausoa: dirua itzultzea
Itzulitako produktua jaso ondoren, IBERDROLAk behar bezala jaso dela baieztatuko du, mezu elektroniko bat bidaliz. IBERDROLAk eskubidea izango du baldintza horiek guztiak bete diren fede onez erabakitzeko. Produktua itzultzea eta dirua itzultzea onartzen bada, 30 eguneko epean itzuliko da dirua, gehienez ere, produktua jaso dela egiaztatzen duen agiria bidali ondoren.

10. Erantzukizuna eta berme mugatua
IBERDROLAk eskainitako produktuak bat datoz indarrean dagoen Espainiako legeriarekin. IBERDROLAk ez du erantzukizunik izango kontratua ez bada erabat edo partzialki betetzen edo atzerapenen bat sortzen bada, produktua stock-etik kanpo dagoelako, erabili ezin delako edo arrazoi handiago bat tarteko. Arrazoi horietan sartzen dira, era berean, Interneteko segurtasunean egon daitezkeen akats larriak, akats BALDINTZA PARTIKULARRAK teknikoak, webguneetako zerbitzarietan baimenik gabe sartu izan, edozein motatako grebak eta ekipo informatikoetako edo arreta telefonikoko zerbitzuetako akatsak.

11. Baldintza hauen baliogabetasun partziala
Edozein jurisdikzio-epaimahai eskudunek baldintza hauetako xedapenen bat baliogabetzen badu, edo xedapenen bat baliogabetzat jotzen bada lege edo arau baten ondorioz, xedapen horren baliogabetasunak ez die eragingo gainerako xedapenen balioari; hau da, indarrean jarraituko dute eta eragin osoa izango dute.

12. Aplikatzekoa den legea eta erreklamazioak
Espainiako legeriak zuzentzen ditu Baldintza hauek.

IBERDROLAren salmentak gaur egun Espainian indarrean dagoen urruneko salmentari buruzko arauen mende egongo dira.

Bezeroak egokitzat jotzen dituen erreklamazioak egin ahal izango ditu kontratu honi lotuta, honako helbide honetara idatzita: IBERDROLA CLIENTES, S.A.U., Bezeroaren Bulegoa, 1732 zenbakiko posta-kutxa, 28080 Madril. Edo, bestela, IBERDROLAren edozein kanal erabilita: Bezeroarentzako Arreta Telefonoa (900 225 235), helbide elektronikoa (clientes@iberdrola.es), edo www.iberdrola.com webgunea, baita aurrez aurre ere, edozein Arreta Puntutan.