Negua Plana paketeari esker etekin handiagoa aterako diozu zure planari, eta kontsumo-monitore bat jasoko duzu opari, energia zertan erabiltzen duzun jakiteko.

Zer abantaila ditu Neguko Planak Paketea zuretzat?

Zure kontsumoaren % 60, gutxienez, eskaintza honi dagokion aldian kontzentratzen bada, Plan hau egokia da zuretzat

Etxeko babes elektrikoa eta doako kontsumoaren monitorea

Laguntza izango duzu instalazio elektrikoaren eta sukaldeko etxetresna elektrikoetan matxurak konpontzeko, 24 hilabeteko iraunkortasun-konpromisoarekin. Gainera, zure etxetresna elektrikoen kontsumoa zein den esango dizun gailu bat eramango duzu, doan (instalazioa barne, gure app-etik kontrolatzen baduzu).

Faktura Elektronikoa

Gure planetako edozein kontratatzean, automatikoki baliatu ahal izango dituzu Faktura Elektronikoaren abantailak: online kontsulta; azkarra, ekologikoa eta doakoa.

Baduzu autogestionatutako kontagailu adimendunik?

Urrunetik datuak bidaltzeko eta jasotzeko gai diren kontagailua duten bezeroek bakarrik baliatu ahal izango dute plan hau. Halakorik baduzun egiaztatzeko, deitu zure argindar-konpainiara, edo, gure bezeroa bazara, deitu 900 24 24 24 telefono-zenbakira.

Energia % 100 berdea

Goza ezazu energia % 100 berriztagarri ziurtatuaz. Horrela, CO2 gutxiago igorriko duzu, eta ingurumena zaindu.

NEGUKO PLANA PAKETEA BALDINTZA PARTIKULARRAK

Neguko Plana packaren barruan sartzen da honako hauen kontratazioa:

  • Neguko Plana
  • Etxeko Babes Elektrikoaren zerbitzua
  • Kontsumo-monitorea

% 100eko deskontua kontsumo-monitorean, Etxebizitzako Elektrizitate Babesa edo Etxebizitzako Plus Elektrizitate Babesa mantentze-zerbitzua izanez gero 24 hilabetez, kontratazio-egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Bezeroak epe hori bukatu baino lehen baja ematen badio Etxebizitzako Elektrizitate Babesa edo Etxebizitzako Plus Elektrizitate Babesa zerbitzuari, bezeroak IBERDROLARI ordaindu beharko dio aplikatutako deskontuari dagokion zati proportzionala, 24 hilabete horiek betetzeko falta denaren arabera. Gehieneko zenbatekoa prezio osoa izango da (zeharkako zergak barne).

 Zenbateko hori modu independentean fakturatuko da, zerbitzuari baja eman ondoren.% 100eko deskontua kontsumo-monitorearen instalazioan, Iberdrolaren aplikazioan alta emanez gero, lehen fakturatik 30 eguneko epean, gailua kontratatu zenetik aurrera zenbatzen hasita. Enpresa instalatzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da gailuaren instalazioa eta Iberdrolaren aplikazioko alta koordinatzeko.

Aldi horretan ez bada aplikazioan alta eman, aplikatu den instalazioaren deskontuaren zenbatekoa itzuli beharko du bezeroak (zeharkako zergak barne). Hori modu independentean fakturatuko da, epe hori bukatu ondoren.

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Eskaintza hau 2019ko june 19era arte egongo da indarrean

ARGINDAR-HORNIKUNTZAREN PREZIOA

Potentzia-terminoaren prezioa (promoziokoa eta promoziotik kanpokoa) finko mantenduko da hamabi hilabetean. Dena dela, litekeena da kontratua indarrean dagoen urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean prezioak eguneratu behar izatea, KPI (1) aldatu delako.

(1) KPI: Estatistikako Institutu Nazionalak argitara emandako Kontsumoko Prezioen Indize Orokorraren aldaketa ezarri aurreko urteko azarotik azarora bitarteko epeari dagokion balio erreal metatua.

Kontratuaren iraunaldian, Administrazioak onar dezakeen goranzko edo beheranzko aldaketa oro egingo da sarbide-tarifa eta -sarietan, kanonetan eta araututako balioetan, 1164/2001 Errege Dekretua eta IET/2735/2015 Agindua oinarri hartuta.

Kontratuaren prezioen gainean erregulatutako kontzeptuen aldaketak aplikatu ahal izateko, hornikuntza-sariaren sarbide-tarifari dagokion REEren indarreko hasierako profila erabiliko da; kontzeptuen aldaketak profil horri aplikatuko zaizkio kontratuaren prezioaren aldietan.

Neguko Plana 2.0DHA eta 2.1DHA sarbide-tarifa duten hornikuntzetarako baino ezingo da kontratatu. Bezeroak ez badu sarbide-tarifa hori, kontratazioaren unean enpresa banatzaileari eskatuko zaio tarifa aldatzeko. Horrek 9,04 euroko kostua izango du (zergarik gabe), enpresa banatzailearen lotura-eskubideen kontzeptuan. Iberdrola Clientesek zenbateko baliokidea emango dio bezeroari, hobari gisa. Kudeaketa hori gauzatu ahal izateko, baliteke kontratatutako potentzia aldatu behar izatea eta horren ondorioz zure banatzaileak kostu gehiago aplikatzea.

Iberdrola Clientesek zenbateko baliokidearekin konpentsatuko du kostu hori. Era berean, zerbitzua kontratatu ahal izateko, ezinbestekoa da urrutitik kudeatutako kontagailu adimenduna edukitzea sisteman integratua. Bezeroak ez badu kontagailu hori, automatikoki aktibatuko da Gaueko Plana.

Unean-unean ez bada banatzailearengandik aldi jakin baterako orduen karga-kurba jasotzen, Espainiako Sare Elektrikoak (REE) argitaratutako batez besteko profilean oinarrituta egingo da faktura.

Energia fakturatzeko, promozioko eta promoziotik kanpoko prezioa dagokion aldian egindako kontsumoarekin biderkatuko da. Aldi bakoitzari (promoziokoari eta promoziotik kanpokoari) honako ordu-tarte hauek aplikatu ahal zaizkio:

Neguko Planaren Tarifa:
- Promoziotik kanpokoa: Martxoaren 2tik azaroaren 30era (biak barne) eginiko kontsumoak.
- Promoziokoa: abenduaren 1etik martxoaren 30era (biak barne) eginiko kontsumoak.

Fakturatu beharreko potentzia kalkulatzeko, eguneko potentzia-terminoa eta fakturan dagokion potentzia biderkatuko dira, eta emaitza fakturazio-epearen egun kopuruarekin biderkatuko da. Eguneko potentzia-terminoa kalkulatzeko, urteko potentzia urteko egun kopuruarekin zatitu behar da.

Energia erreaktiboa fakturatzeko, hala badagokio, Administrazioak onartutako energia erreaktiboko kopurua hartuko da kontuan, indarreko legeari jarraikiz. Gehigarri honi argindarraren gaineko zerga ezarriko zaio.

Neguko Plana ez bada zure beharretara behar bezala egokitzen, beste plan batera alda zaitezke nahi duzunean, betiere plan hori Udako Plana ez bada.

Neguko Plana kontratatzeko, titularrak argindarraren beste hornikuntza-puntu bat izan beharko du lberdrola Clientes SAUrekin kontratatua, Neguko Plana ez den beste eskaintza batekin.

Plana kontratatzeko, aktibatuta eduki behar da Faktura Elektronikorako harpidetza kontratuaren indarraldi osoan.

Horrez gain, gogorarazten dizugu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) Jatorri Bermearen ziurtagiriarekin kontratatu duzula energia. Horrek esan nahi du energia % 100 berriztagarriak diren eta CO2rik igortzen ez duten iturri ziurtatuetatik datorrela soilik.

KONTAGAILUA ALOKATZEAREN PREZIOA

Argindarraren kontagailua alokatzearen hileroko prezioa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak dagokion sarbide-tarifarentzat ezartzen duena izango da. Enpresa banatzaileak kobratuko du, BEZa (*) barne, eta bezeroari igortzen zaizkion faktura guztietan jasota utziko da. Bezeroak une oro kontsultatu ahal izango ditu indarrean dauden prezioak www.iberdrola.es webgunean.

KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratu honen iraupena 12 hilabetekoa izango da, hornikuntza hasten den egunetik aurrera zenbatuta.

Hornikuntza kontratu hau onartu ostean hasiko da, baldin eta: enpresa banatzailearekin sarbide-kontratua sinatu bada; energia eskuragarri badago; eta instalazioen gaineko lanak eginda badaude, beharrezkoa bada. Hornikuntzaren aurreneko eguna lehen fakturan adierazitako irakurketa-epearen lehen eguna izango da.

Kontratua urtetik urtera luzatu ahal izango da Baldintza Orokorretan jasotakoari jarraikiz.

(*) Zerga-tasa une bakoitzean aplikagarria dena izango da, eta fakturan zehaztu eta xehatuko da. BEZa ez da aplikatuko Kanarietan, Ceutan eta Melillan, hango zerga-araubide berezia dela-eta honako hauek aplikatzen baitira, hurrenez hurren: IGIC zerga (Kanarietako zeharkako zerga orokorra) eta IPSI zerga (produktuen, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zerga).

ETXEBIZITZARAKO BABES ELEKTRIKOAREN ZERBITZUAREN BALDINTZA EKONOMIKOAK BALDINTZA PARTIKULARRAK

Zerbitzuan honako prestazio hauek sartzen dira:

  • Sukaldeko etxetresna elektrikoen konponketa.
  • Premiazko matxura elektrikoen konponketa.
  • Brikolaje elektrikoko zerbitzua.

1. Sukaldeko etxetresna elektrikoen konponketa

Teknikari gaitu bat bezeroaren etxera joango da eta jarraian adierazitako etxetresna elektrikoen matxura mekanikoak, elektronikoak eta/edo barneko matxura elektrikoak konponduko ditu, baldin eta etxetresna horiek Kontratutako Hornikuntzaren Helbideari dagokion hornidura-puntuan (etxea) badaude.
Zerbitzuan sartzen diren etxetresna elektrikoak:

  • Hozkailua
  • Garbigailua
  • Sukalde elektrikoa
  • Labea (ez da sartzen mikrouhin-labea, ekipo independentea bada)
  • Kanpaia
  • Ontzi-garbigailua
  • Lehorgailua
  • Izozkailua
  • Termo edo galdara elektrikoak

Etxetresna elektrikoak ezin badira konpondu arrazoizko zioren batengatik, adibidez ordezko piezarik ez dagoelako, Bezeroak Ordezkapen Ordainketa jasotzeko eskubidea izango du egin ezin izan den konponketagatik, urteko kontratu-aldi berean eginiko konponketen kostua kenduta, jarraian ezartzen diren zenbatekoen arabera:

Etxetresna elektrikoak 10 urte baino gehiago baditu, ezin izango du Ordezkapen Ordainketa jaso.

Kostuaren Urteko Muga: 10 urte baino gutxiago dituzten etxetresna elektrikoen kasuan, konponketa zerbitzuan sartuko da, kostu gehigarririk gabe, baldin eta ez bada etxetresna elektriko bakoitzeko Kostuaren Urteko Muga gainditzen. Etxetresna elektriko bakoitzeko Kostuaren Urteko Muga 300 €-koa da, aplika daitezkeen zerga guztiak barne.

10 urte baino gehiago dituzten etxetresna elektrikoen kasuan, konponketan sartuko dira joan-etorria eta lanaren lehen 3 orduak. Bezeroak ordaindu beharko ditu piezak.

Ordezkapen Ordainketa, egin ezin izan den konponketagatik: Kausa justifikatu bat dela-eta matxura ezin bada konpondu, Ordezkapen Ordainketa ekipamenduaren antzinatasunaren arabera egingo da, jarraian adierazten den moduan:

  • 300 € urteko, 5 urtetik beherako antzinatasuna duten etxetresna elektrikoetarako.
  • 250 € urteko, 5 urte edo gehiagoko eta 7 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten etxetresna elektrikoetarako.
  • 200 € urteko, 7 urte edo gehiagoko eta 9 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten etxetresna elektrikoetarako.
  • 150 € urteko, 9 urte edo gehiagoko eta 11 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten etxetresna elektrikoetarako.

2. Premiazko matxura elektrikoen konponketa

Zerbitzu honen bitartez, abisu eman eta hiru (3) orduren buruan, enpresak bezeroari arreta emango dio Hornikuntzaren Helbi- dea atalean agertzen den bezeroaren helbidean gertatutako elektrizitate-larrialdiengatik, alegia bai etxe osoan bai bezeroaren lokalean (edo bertako gelaren batean) argindarrik gabe geratzeagatik. Egin beharreko zaharberritze-lanen Kostuaren Urteko Muga 551 €-koa izango da. Lanek muga hori gainditzen badute, bezeroak ordaindu beharko dio gainerako kostu hori baimendu- tako instalatzaileari, aldez aurretik aurrekontua jaso eta onartu ondoren.

3. Brikolaje elektrikoko zerbitzua

Zerbitzu honen barnean, teknikari gaitu bat Hornikuntzaren Helbidea atalean agertzen den bezeroaren helbidera joango da urte- ro, Baldintza Berezietan jasotzen diren zerbitzuak emateko.

Sartuta daude joan-etorrien gastuak eta gehienez 3 orduko eskulana. Kostu gehigarriak, halakorik balego, bezeroari fakturatuko zaizkio, aurrekontua aurkeztu eta bezeroak onartu ondoren.

Prezioa: prezioa 5,95 eurokoa da (BEZik gabe) hilabete bakoitzeko.

Prezioa, Urteko Mugak eta Ordezkapen Ordainketa kontratua indarrean dagoen urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratuko dira, KPIaren aldakuntzaren arabera. Erreferentziako KPI hori Estatistikako Institutu Nazionalak argitara emandako Kontsumoko Prezioen Indize Orokorraren aldaketa ezarri aurreko urtearen azarotik azarora bitarteko epeari dagokion balio erreal metatua izango da.

Zerbitzuaren iraupena: Zerbitzuaren iraupena urtebetekoa izango da eta urtez urte automatikoki luzatuko da, alderdietako edozeinek aurkakorik jakinarazi ezean; jakinarazpen hori kontratua amaitu baino hamabost egun lehenago egin beharko da, gutxienez.

Zerbitzu honi lotutako hornikuntza-puntuetan bezeroak Iberdrolarekin izan ditzakeen elektrizitatea edo gas naturala hornitzeko kontratuak amaitzen badira, horrek ez du esan nahi ETXEBIZITZARAKO BABES ELEKTRIKOA zerbitzuan baja eman behar duenik, bezeroak berariaz eskatu ezean.

Hogeita hamar (30) eguneko gabetasun-aldia ezarri da, kontratua indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita, eta aldi horretan ezingo da zerbitzua erabili; hori Baldintza Berezietan zehazten da.

Eskaintza: ETXEBIZITZARAKO BABES ELEKTRIKOA zerbitzua DOAN lehenengo bi (2) hilabeteetan.

BALDINTZA BEREZIAK

1. Xedea

Baldintza Berezi hauen xedea da IBERDROLA CLIENTES SAUk (aurrerantzean, Iberdrola) Baldintza Partikularretan adierazten den ETXEBIZITZARAKO BABES ELEKTRIKOA izeneko zerbitzu gehigarria ematea. Honako hauek barne hartzen ditu zerbitzuak:

1.1 Sukaldeko etxetresna elektrikoen konponketa

Teknikari gaitu bat bezeroaren etxera joango da eta Baldintza Partikularretan adierazitako etxetresna elektrikoen matxura mekanikoak, elektronikoak eta/edo barneko matxura elektrikoak konponduko ditu, baldin eta etxetresna horiek Kontratutako Hornikuntzaren Helbideari dagokion hornidura-puntuan (etxea) badaude.

1.1.1 Etxetresna elektrikoen antzinatasuna

Zerbitzuan sartzen diren etxetresnen antzinatasuna zehazteko, erosketa-eguna hartuko da kontuan, eta bezeroak erosketaren tiketaren edo fakturaren bitartez justifikatu beharko du.

1.1.2 Irismena

1.1.2.1 10 urte baino gutxiago dituzten etxetresna elektrikoak:

zerbitzuan sartzen dira matxurak konpontzeko egin behar diren joan-etorrien, larrialdien, mantentze-lanen, piezen eta zergen gastuak.

Kostu horien guztien baturari Konponketa Kostua esango zaio hemendik aurrera. Teknikariak, bisita egin ondoren, Konponketa Kostuaren xehetasunak emango dizkio bezeroari.

Ez da konponketa-lanen urteko mugarik egongo. Baldintza Partikularretan ezartzen den moduan, Kostuaren Urteko Muga bat ezarri da etxetresna elektriko bakoitzeko.

Bisitaren ondoren bezeroari ematen zaion Konponketa Kostuak etxetresna elektriko bakoitzeko Kostuaren Urteko Muga gainditzen badu, 1.5. klausulan ezarritakoaren arabera jokatuko da.

1.1.2.2 10 urte baino gehiago dituzten etxetresna elektrikoak:

zerbitzuan sartzen dira joan-etorriak eta mantentze-lanaren lehen 3 orduak. Bezeroak ordaindu beharko du piezen kostua.

Bezeroak ordaindu beharko ditu piezen kostua eta 3 ordutik aurrerako mantentze-lanak. Fakturatu aurretik, bezeroari aurrekontua aurkeztuko zaio, eta hark aurrekontua onartu beharko du.

1.1.2.3 Honako matxura hauen kasuan, zerbitzuan joan-etorriak eta mantentze-lanaren lehen 3 orduak sartuko dira; gainerako kostuak Bezeroak ordaindu beharko ditu.

  • Korrosioa edo oxidazioa, hala aparatuaren erabilera normalak edo higadurak nola aproposak ez diren ingurumen- edo klima-egoerek, hondarrak, hautsak, hezetasunak edo gazitasunak eragindakoa.
  • Software-eguneraketak.
  • Aparatua oker edo arauei jarraitu gabe instalatzeagatik, aireztapen desegokiagatik, aldaketa desegokiengatik edo jatorrizkoak ez diren aldaketarako piezak erabiltzeagatik sortutako matxurak.
  • Aparatua IBERDROLAK baimendu gabeko teknikari batek konpondu, aldatu edo desinstalatzearen ondorioz gertatutako kalteak edo matxurak.
  • Aparatuan instalatutako software edo firmwareak eragindako matxurak.

Bezeroak ordaindu beharko ditu piezen kostua eta 3 ordutik aurrerako mantentze-lanak. Fakturatu aurretik, Bezeroari aurrekontua aurkeztuko zaio, eta hark aurrekontua onartu beharko du.

1.1.3 Matxura artatzea

Matxura bi (2) laneguneko epean artatuko da gehienez ere, larunbatak, igandeak eta jaiegunak salbuetsita, jakinarazpena egiten denetik aurrera, halabeharrez ez bada.

Matxura artatzeko epea betetzat joko da teknikaria ezarritako epean bezeroarekin harremanetan jarri bada eta gutxienez hitzordu bat eskaini badio arestian aipatutako gehieneko epearen barruan. Bezeroak bisita beste une batean egiteko eskatzen badu, epea ez da urratutzat joko.

1.1.4 Zerbitzutik kanpo

Zerbitzutik kanpo daude honako hauek:

  • Merkataritza- eta industria-instalazioetako zerbitzuak eta, oro har, etxerako soilik erabiltzen ez diren etxetresna elektrikoak.
  • Zerbitzuan berariaz sartzen ez diren etxetresna elektrikoak.
  • Bermealdian dauden etxetresna elektrikoak.
  • Urrutiko kontrolak, sarbideko edo hustubideko gomak, buxadurak, junturak edo burletak, periferikoak edo aparatuaren kanpoko beste elementu batzuk.
  • Zerbitzuari lotutako energia-hornikuntzaren puntuari dagokion etxean egon ohi ez diren eta ohiko erabilerarako instalatuta ez dauden etxetresna elektrikoak.
  • Esmalteak, pintaketak, nikeleztaketak, kromoztaketak eta aparatuaren barne-funtzionamenduari eragiten ez dioten piezak eta osagarri estetikoak edo bestelako piezak.
  • Korrosioa edo oxidazioa, hala aparatuaren erabilera normalak edo higadurak nola aproposak ez diren ingurumen- edo klima-egoerek, hondarrak, hautsak, hezetasunak edo gazitasunak eragindakoa.
  • Aparatua oker erabiltzearen edo kanpoko ekintzaren baten ondorioz sortutako matxurak.
  • Aparatuan nahita sortutako kalteak.
  • Istripu batek edo kanpoko zerbaitek aparatuan eragindako kalte edo kolpeak.
  • Aparatuan gertatzen diren kalteak, betiere ez baditu funtzionamenduaren barne-matxura batek eragin.
  • Aparatua mantentzeko edo kontserbatzeko operazioak; besteak beste, koipeztaketa, doikuntzak edo garbiketak eta aldizkako berrikuspenak.
  • Fabrikatzaileak kontsumigarritzat jotzen duen edozein pieza; esate baterako, lanparak, bateriak, poltsak, etab.
  • Aparatuak erabilgarritasuna galdu duelako erreklamazioak, ezin bada konpondu kausa justifikatu batengatik.
  • Zuzenean nahiz zeharka suteek, ezohiko edo hondamendizko fenomeno naturalek (uholdeak, ekaitzak, urakanak, seismoak, erupzio bolkanikoak, etab.), terrorismoak, matxinadek, iskanbilek edo legezko edo legez kanpoko manifestazioek eragindako gertaerak; erreakzio edo erradiazio nuklearren, gatazka armatuen, indar armatuek bake garaietan egindako jarduketen nahiz administrazio arduradunak hondamenditzat edo zoritxartzat jotako gertaeren ondorio direnak.
  • Aparatuan amiantoa dagoelako gertatutako edozein matxura edo kalte.
  • Elikagaiak hondatzea, edo aparatuenak ez diren elementuetan sortutako edozein kalte eta, oro har, edozein motatako erantzukizun zibilak.
  • Matxuratutako aparatuak emandako zerbitzua beste baliabide alternatibo batekin ordezkatzeagatik bezeroak eta/edo beste edozein pertsonak lortu gabeko irabaziak edo sortutako gastu-konpentsazioak.

1.1.5 Ordezkapen-ordainketa, egin ezin izan den konponketagatik

Kausa justifikatu bat dela-eta matxura ezin izan bada konpondu (esate baterako, ordezko piezak falta direlako), bezeroak eskubidea izango du egin ezin izan den konponketaren ordezkapen-ordainketa jasotzeko. Ordainketa horren zenbatekoa etxetresna elektrikoaren antzinatasunaren araberakoa izango da, Baldintza Partikularretan adierazten den moduan. Ordezkapen-ordainketaren zenbatekoari kendu egingo zaio urteko epealdi horretan eginiko konponketen kostua, halakorik egin bada. Ordezkapen-ordainketa behin baino ezingo da egin kontratua indarrean dagoen urteko epealdian eta aparatu bakoitzeko. Horretarako, Iberdrolak aparatuari buruzko datuak (marka, modeloa, serie zk.) jasoko ditu arreta ematen duenean.

Ordezkapen-ordainketa 10 urte baino gutxiago duten etxetresna elektrikoei baino ezingo zaie aplikatu.

1.2 Premiazko matxura elektrikoen konponketa

Zerbitzu honen bitartez, abisu eman eta hiru (3) orduren buruan, enpresak bezeroari arreta emango dio Hornikuntzaren Helbidea atalean agertzen den bezeroaren helbidean gertatutako elektrizitate-larrialdiengatik, alegia etxe osoan nahiz gelaren batean argindarrik gabe geratzeagatik.

1.2.1 Irismena

Zerbitzu honen bitartez, bezeroaren ez beste inoren sare elektrikoan larrialdi elektrikorik bada, Iberdrolak bere gain hartuko du baimendutako instalatzaile batek egindako konponketaren kostua, Baldintza Partikularretan ezarritako mugaraino. Bezeroaren abisua jaso eta hiru (3) ordu igaro baino lehen esku hartzea bermatzen da. Ez dago frankiziarik, eta zerbitzu horri lotutako energia-hornikuntzaren kontratua indarrean sartu eta hogeita hamar (30) egun arteko gabealdia ezartzen da.

Larrialditzat hartuko da etxeko sare elektrikoan gertatutako ezusteko eta bat-bateko matxura, etxe osoan zein haren atal batean (garajeko, trastelekuko, etxearen eranskineko, igerilekuko eta kanpoko argiztapena salbu) argindarrik eza eragin badezake.

Erabiltzailearen ez beste inoren sare elektrikoa Behe Tentsioko Araudi Elektroteknikoan (2002ko abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onartua) ezarritakoa da. Bezeroa bizilagunen elkarte batean badago, kanpo utziko da bizilagunen elkartearen jabetzako sarea. Neurgailuak bereizten ditu bizilagunen sareak eta erabiltzailearena, eta elementu hori azken erabiltzailearen sarean sartzen da.

Zerbitzuan sartzen dira joan-etorriak, piezak, mantentze-lanak eta zergak, Baldintza Partikularretan ezarritako Urteko Muga gainditu gabe eta gehieneko esku-hartze kopururik ezarri gabe. Baldin eta entxufeak, etengailuak edo beste gailu batzuk aldatu behar badira matxura konpontzeko, instalatzaileak aukeratzen dituen elementuekin ordezkatuko dira, betiere bezeroak ez baditu aldaketa egiteko beste pieza batzuk ematen bere kontura. Ezin da bermatu konponketan erabilitako piezak etxebizitzaren inguruneko estetikarekin bat etorriko direnik.

1.2.2 Zerbitzutik kanpo

Zerbitzutik kanpo daude honako hauek:

  • 15 kW-tik gorako potentzia duen hornikuntza elektrikoa duten etxebizitzak edo lokalak.
  • Hainbat gailu elektronikoren konponketa, hala nola etxetresna elektrikoak, ordenagailuak, airea girotzeko aparatuak, ponpak, berogailuak, motorrak, haizagailuak, sorgailuak, eguzki-panelak, antenak eta etxebizitzaren instalazioetan integratuta edo integratu gabe dagoen beste edozein aparatu elektriko.
  • Argiztapenerako gailuen konponketa edo aldaketa; adibidez, lanparak, bonbillak eta hodi fluoreszenteak.
  • Neurgailuen konponketa, elektrizitatea banatzen duen enpresarenak baldin badira.
  • Erabiltzailearenak soilik diren instalazioetatik kanpo gertatzen diren akats elektrikoak, aurrez aipatutakoaren arabera.
  • Hornikuntza elektrikoa erabat edo partzialki falta izatearen ondoriozko kalteak.
  • Erabiltzaileak berak, nahita edo ez ikusiarena egiteagatik, eragindako kalteak.
  • Matxurarik aurkitu ez den kasuak.
  • Matxura aurkituta ere larrialditzat jotzeko ezaugarririk ez duten kasuak.
  • Merkataritza- edo industria-instalazioetako zerbitzuak eta, oro har, kontratuan agertzen den etxebizitzari edo egoitzari ez dagozkionak.
  • Bezeroak bere kontura kontratatu eta gauzatu dituen zerbitzuak, aurrez Iberdrolak baimendu ez baditu.
  • Egin zirenean indarrean zegoen legeria betetzen ez duten instalazioen konponketa.

1.3 Brikolaje elektrikoko zerbitzua

1.3.1 Irismena

Zerbitzu honen barnean, teknikari gaitu bat bezeroaren etxera joango da urtero, honako zerbitzu hauek emateko:

  • Mekanismo elektrikoak aldatzea (entxufeak, etengailuak eta pultsadoreak).
  • Hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak, lehorgailuak, ontzi-garbigailuak, labeak, sukalde elektrikoak eta termo edo galdara elektrikoak konektatzea eta martxan jartzea. Lehendik zeuden ur eta hustubideen hartuneetara konektatzea ere sartuko da.
  • Ekipo teknologiko jakin batzuk konektatzea eta martxan jartzea: telebistak, DVDak, kontsolak eta home cinema ekipoak.
  • Sukalde eta komunetako erauzgailuak instalatzea edo aldatzea.
  • Tenporizadoreak eta termostatoak instalatzea.
  • Argi-puntuetan lanparak edo aplikeak instalatzea edo aldatzea.
  • Zerbitzuan sartzen dira joan-etorrien kostuak eta gehienez 3 orduko eskulana.

Zerbitzu honen bidez, eskaera egin eta gehienez 2 lanegunen buruan emango da arreta (larunbat, igande eta jaiegunak zenbatu gabe), ezinbesteko kasuetan izan ezik. Bi aldeek lanak gauzatzeko hitzordu bat adostuko dute, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 19:00etara.

1.3.2 Zerbitzutik kanpo

Zerbitzutik kanpo daude honako hauek:

  • Lanak egiteko erabilitako materialen kostua.
  • Baldintza Partikularretan ezarritako muga gainditzen duten eskulan-orduak.
  • Lehendik zeuden argi-puntu edo instalazioak ez diren beste batzuk, baita horiek instalatzeko jarri behar diren erretenak ere.
  • Lehendik zeuden ur eta hustubideen hartuneak ez diren beste batzuk, baita horiek instalatzeko jarri behar diren erretenak ere.
  • Instalazio elektrikoak araudietara edo beharrizan tekniko jakin batzuetara egokitzea.
  • Ekipo elektroniko eta informatikoetako softwareak instalatzea edo konpontzea.
  • Gailuak kentzea eta edozein motatako hondakinak kudeatzea.

1.4 Mugak gainditzen dituzten kostuen fakturazioa

Bezeroak zerbitzuak barne hartutako prestazioetakoren bat eskatzeak Baldintza Partikularretan sartzen ez diren kostuak ekar litzake berekin. Zehazki, kasu hauek gerta litezke:

  • Etxetresna elektriko baten konponketaren kostuak, etxetresna baterako urte betean egindako konponketei gehitutakoan, etxetresna bakoitzeko Kostuaren Urteko Muga gainditzen du guztiz edo parte batean. Baita zerbitzuan sartutakoen gaineko kostu gehigarriak ere.
  • Premiazko matxura elektriko bat konpontzeko kostuak Urteko Muga gainditzen du.
  • Brikolaje elektrikoaren erabileran zerbitzuak barne hartutakoez bestelako kostuak daude.

Kasu horietan, bezeroak ordaindu behar du zerbitzuan sartzen ez diren kostu horien zenbatekoa, eta fakturatu egingo zaio, aurrekontua aurkeztu eta bezeroak onartu ondoren.

1.5 Lotutako hornikuntza-puntua

Zerbitzu honek energia elektrikoaren hornikuntza-puntu bati lotuta egon beharko du, eta 15 kW edo gutxiagoko potent- zia eduki beharko da kontratatuta. Edo, bestela, behe-presioko gas naturalaren hornikuntza-puntu bati egon beharko du lotuta, eta horrek 3.1 edo 3.2 tarifa izan beharko du.

Bezeroak hornikuntza-punturako kontratatutako potentzia elektrikoa areagotzen badu (15 kW-etik gora) edo 3.3 edo gehiagoko gas-tarifa batera igarotzen bada, baja emango zaio zerbitzu honetan.

1.6 Bermea

Konponketa-lanek sei (6) hilabeteko bermea izango dute, konponketa amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

2. ZERBITZUA EMATEKO BALDINTZAK

2.1 Kontratua aktibatzea

Hogeita hamar (30) egun naturaleko gabetasun-aldia ezarri da, kontratua indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasita (kontratu honen 3.1 klausulan dator zehaztuta). Aldi horretan ezin izango da zerbitzua erabili; beraz, ez zaie erantzunik emango bezeroak egiten dituen eskaerei.

2.2 Zerbitzua eskatzea

Bezeroak zerbitzua eskatu ahal izango du:

  • Iberdrolaren Laguntza Teknikoko Zerbitzuaren telefono-zenbakira deituz.
  • Iberdrolaren Aurrez Aurreko Arreta Puntu batera joanez.

2.3 Zerbitzua emateko baldintzak

Iberdrolak, hurrengo baldintzetan jasotakoaren arabera emango du ETXEBIZITZARAKO BABES ELEKTRIKOA zerbitzua:

  • Bezeroak eskatutako jarduketa estalita egongo ez balitz (aipatu salbuespenetako bat delako), egindako gastu oro fakturatuko zaio. Horretarako, dagokion aurrekontua aurkeztuko zaio, bezeroak onar dezan.
  • Iberdrola kontratu honen xede diren lanak ongi egitearen erantzule besterik ez da izango. Bereziki, enpresak ez du erantzukizunik edukiko kasu hauetan:
  • Behar bezala ez erabiltzeagatik edo ongi ez mantentzeagatik pertsonengan eragindako kalteak edo kalte materialak.
  • Edozein gailuri edo haren funtzionamenduari eragindako kalteak, ez badira gailuak berak eragindakoak.
  • Zerbitzuan sartzen diren gailuek hirugarrenei eragindako kalteak.
  • Ezusteko edota ezinbesteko kasuak.
  • Iberdrola ez da greba, matxinada, muturreko fenomeno meteorologiko eta halako ezinbesteko kasuetan gerta litezkeen atzerapenen edo arazoen erantzule izango.

3. ZERBITZUAREN INDARRALDIAREN HASIERA, IRAUPENA, BERRITZEA ETA BAJA

3.1 Indarrean jartzea

Bezeroak Iberdrolarekin duen hornikuntza elektrikoaren edo gas naturalaren kontratua zerbitzu honi loturiko hornikuntza- puntuari badagokio, kontratazio berritik kanpo, kontratu hau elektrizitatearen edo gas naturalaren hornikuntza hasten denean sartuko da indarrean, dagokion gabetasun-aldia albo batera utzi gabe.

Zerbitzu hori bezeroak Iberdrolarekin duen hornikuntza elektrikoaren edo gas naturalaren kontratu bati gehitzen bazaio, sinatzen den egunean sartuko da indarrean, ezarritako gabetasun-aldia albo batera utzita.

3.2 Iraupena

Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, indarrean jartzen denetik hasita.

3.3 Berritzea

Zerbitzua automatikoki berrituko da urtez urte, alderdietako edozeinek aurkakorik jakinarazi ezean; jakinarazpen hori kontratua amaitu baino hamabost egun lehenago egin beharko da, gutxienez.

3.4 Baja

Alderdietako edozeinek zerbitzuan baja eman dezake edozein unetan, inolako zigorrik jaso gabe. Dena den, zerbitzua eskaintzaren bat duen hornikuntza elektriko bati lotuta badago, hornikuntza elektriko horren Baldintza Partikular eta Berezietan ezarritakoa aplikatuko da.

Zerbitzu honi lotutako hornikuntza-puntuetan bezeroak Iberdrolarekin izan ditzakeen elektrizitatea edo gas naturala hornitzeko kontratuak amaitzen badira, horrek ez du esan nahi ETXEBIZITZARAKO BABES ELEKTRIKOA zerbitzuan baja eman behar duenik, bezeroak berariaz eskatu ezean.

Baja eskatzaileak behar bezala frogatuta jakinarazten duen egunean hasiko da.

KONTSUMO-MONITOREA ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

Kontsumo Monitorea Iberdrolaren Etxebizitza Adimenduna familiako produktuetako bat da, eta aukera ematen du etxe osoan kontsumitu den elektrizitatea neurtzeko eta etxetresna elektriko nagusienen kontsumoa bereiz ikusteko. Produktuaren ezaugarri xehatuak eta funtzioak Iberdrolaren webgunean daude eskuragarri.

Kontsumo Monitorea instalatzeko, etxebizitzako panel elektrikoa manipulatu behar da; hori dela eta, teknikari gaitu batek instalatu beharko du. Iberdrolak instalazio-enpresa bat jar dezake zure eskura, hala nahi izanez gero; hala ere, lan horrek eragindako kostu guztiak ordaindu beharko dizkiozu aipatutako instalazio-enpresari.

Instalazioaren prezioa: prezioa 55 € da, BEZik gabe

IBERDROLA ETXEBIZITZA ADIMENDUNAREN BALDINTZA OROKORRAK

1. Xedea

Hona hemen baldintza hauen xedeak:

(a) Kontsumitzaileei jakinaraztea IBERDROLA etxebizitza adimendunaren salmenta-terminoak eta -baldintzak zein diren. Horiei buruzko zehaztapenak eta loturiko zerbitzuen xehetasunak IBERDROLAren webgunean edo produktuen hornitzaileen webgunean ageri dira.

(b) IBERDROLAk bezeroei produktuak saltzeak alderdiei eragiten dizkien eskubideak eta betebeharrak zehaztea.

2. Geografia-esparrua

IBERDROLA etxebizitza adimendunaren produktuak Espainiako lurraldean daude salgai.

3. Zerbitzua Erabiltzeko Baldintzak

Produktuen sareko ezaugarriak, mugikorretarako app-ak eta webguneko tresnak erabiltzeko, ezinbestekoa izango da sarean izena ematea eta produktuen hornitzaileen webgunean ageri diren Zerbitzuen Baldintzak onartzea. Zerbitzuak erabiltzeko, baldintza horiek irakurri eta onartu dituzula adierazi beharko duzu.

Halaber, aipatu zerbitzuak eskaintzeko produktuek erregistratzen dituzten datuak IBERDROLAri bidaliko zaizkio (hala zuzenean nola produktuen hornitzaileen bitartez); IBERDROLAk datu horiek zertarako erabili nahi dituen jakinarazi beharko dizu, eta zuk erabilera hori onartu beharko duzu datuak erabili baino lehen.

4. Fakturazioa eta Ordainketa

Produktuen prezioaren fakturazioa zure energia- erabileraren fakturarekin batera egingo da, eta faktura hori ordaintzean ordainduko da.

Bezeroak ordainketa atzeratuz gero, osoa edo zati bat, aldez aurreko errekerimendurik gabe, lege- interesari dagokion urteko atzerapenaren interesa gehi ehuneko bi puntu sortuko ditu, ordainketa egiteko aurreikusitako dataren hurrengo egunetik hasita.

Aurrekoari kalterik egin gabe, ordaindu ez izaneko kasuan, eta 1720/2007 Errege Dekretuan ezartzen diren betekizunekin bat, IBERDROLAk diru-obligazioak betetzeari buruzko informazio- zerbitzuei horren berri eman diezaieke, bezeroari aurretik eskakizuna eginda, 12. baldintzan jasotakoaren arabera.

5. Produktuak ezagutzea eta bateragarritasuna

Baldintza hauek onartzean, adierazten eta onartzen duzu produktuak eta horien zehaztapenak ezagutzen dituzula. Produktu bat eskatu baino lehen, zure erantzukizuna izango da, oso-osorik, eskatu dituzun produktuak eta horiekin erabiliko dituzun ekipoak zein instalazioak bateragarriak direla egiaztatzea.

6. Etxera bidaltzen diren eskaerak entregatzea

Produktuak etxera igortzeko eskatzen baduzu, erosketa-prozesuan zuk emandako helbidean entregatuko ditugu aipatu produktuak. IBERDROLAk ez ditu eskaerak baldintza hauetan aipatutako lurraldetik kanpo banatzen.

Arazoren bat egon litekeela uste izatekotan, garraiolariaren prozedurei jarraitu beharko diezu (zehazki, kalteak jakinaraztea, erreklamatzea eta erreserbak egitea), eta salgaia onartzeari uko egin; horrez gain, garraiolariari berehala adierazi beharko diozu produktua ez dagoela baldintza onetan, eta IBERDROLAri jakinarazi beharko dizkiozu eskaerari dagokionez hauteman dituzun gorabeherak.

7. Etxera bidaltzen diren eskaerak entregatzeko epea

Etxera bidaltzen diren eskaeraren bat egin baduzu, eskaera hori entregatzeko ohiko epea 4 eta 8 egun baliodun artekoa da, entregatzeko helbidearen arabera.

Hasieran adierazitako entrega-egunari dagokionez atzerapenik egongo balitz, zure ardura izango da IBERDROLAri horren berri ematea. Horren bitartez, garraio-enpresan zer gertatu den aztertu ahal izango dugu. Ikerketa horrek gehienez ere 21 egun baliodun har ditzake. Epe horretan produktuak aurkitzen baditugu, berehala igorriko ditugu eskaera-aginduan adierazitako helbidera.

Bestalde, 21 eguneko epe hori igaro ondoren ez baditugu eskatutako produktuak aurkitzen, IBERDROLAk berriz bidali beharko ditu galdutako produktuak, eta hura arduratuko da horrek eragindako gastuez.

Eskatutako produktuak eskuragarri ez badaude, ahal bezain laster emango dizugu horren berri, eta produktuak eskuragarri daudenean igorriko dizkizugu. Hori gertatzen bada eta zure eskaera ezeztatu nahi baduzu, IBERDROLAk berehala itzuliko dizu ordaindutako zenbatekoa, gehienez ere ordaindu zenuenetik 30 eguneko epean. Produktua aldatzen baduzu, igortze-gastuak zeuk, kontsumitzaileak, ordaindu beharko dituzu.

Mesedez, kontuan izan entrega-epe horiek gida gisa baino ez dutela balio. Produktuak hemen adierazitako epea igaro ondoren iristen badira, zuk ezin izango dituzu kalte-galerak erreklamatu, zenbatekorik atxiki edo eskaririk  bertan  behera utzi. Alabaina, galdutako produktuak agindua erregistratu zenetik 30 eguneko epean entregatuko dizkizugu, beranduenez. Hala ez bada, eskaera ezeztatu ahal izango duzu. Kasu horretan, ordaindutako zenbatekoa berehala itzuliko dizugu, baina ez bestelako kalte-ordainik.

8. Atzera egiteko eskubidea

Bezeroak bertan behera utz dezake kontratua erabakia justifikatzeko beharrik gabe eta inolako zigorrik jaso gabe, produktua jaso den edo zerbitzua aktibatu den egunetik aurrera zenbatzen hasita hamalau (14) eguneko epean, kontsumitzaile eta erabiltzaile izaera izanez gero. Kontratua bertan behera uztea erabakitzen badu, produktua itzultzean ordaindutako prezioa bueltatuko zaio, hurrengo klausulan ezarritako baldintzetan. Horrek ez ditu barne hartzen merkataritza- zein enpresa- jarduera batekin edo jarduera profesional zein lanbide batekin loturiko kontratuak. Kontratua bertan behera uzteko, bezeroentzako arreta- telefonora (900 22 45 22) dei dezakezu edo harremanetarako beste bide bat erabil dezakezu, eta kontratua eten nahi duzula adierazi.

9. Itzulketa-politika

Produktu bat itzuli nahi baduzu edo ez bazaude ados produktuak dituen baldintzekin, beste batekin aldatu edo ordaindutako dirua bueltan jaso ahal izango duzu. Horretarako, baldintza hauek bete beharko dituzu:

Prozedura honek 3 urrats hauek ditu:

1. urratsa: itzulketa eskatzea

Eskatutako produktua entregatu zen egunetik aurrera zenbatzen hasita 14 egun naturaleko epean erosketa bertan behera utzi eta produktua itzuli ahal izango duzu; hala ere, zeuk ordaindu behar izango dituzu itzulketak eragindako gastuak. 14 eguneko epea igarotzen denean, produktuak akatsen bat duenean edo adierazitako funtzio guztiak betetzen ez dituenean baino ezingo dira itzulketak egin.

Itzulketa eskatzeko, deitu telefono-zenbaki honetara: 900 22 45 22.

2. urratsa: produktua itzultzea

Zure itzulketa-eskaera jasotzen dugunean, mezu elektroniko bat igorriko dizugu; bertan, itzulketa egiteko inprimakia eta bidaltzailearen helbidea agertuko dira. Produktuak IBERDROLAk itzulketa-inprimakia igorri zuenetik 7 egun balioduneko epean itzuli beharko dira. Epe hori igaro ondoren, IBERDROLAk ez ditu eskatutako produktuak ordezkatuko edo horien truke ordaindutakoa itzuliko.

Produktuak itzultzeak  eragindako  kostu  eta arrisku guztiak zure ardura izango dira. Produktuak posta ziurtatuz igorri beharko dituzu, hartu-agiriarekin, adierazitako helbidera iritsi dela ziurtatzeko. Onartzen duzu paketea helmugara iristen ez bada eta IBERDROLAk jasotzen ez badu IBERDROLAk ez duela horren inguruan inolako erantzukizunik izango. Bidaltzailea zu zaren heinean, zu izango zara garraio-enpresari gertatutakoa ikertzeko eska diezaiokeen bakarra.

Hauek dira IBERDROLAk zure itzulketa onar dezan bete beharreko baldintza guztiak:

(a) Produktuarekin batera, IBERDROLAk igorritako produktua itzultzeko inprimakia ere bidali beharko duzu.

(b) Produktuaren jatorrizko egoera (zigiluak, bilkaria, osagarriak, jarraibideak, etab.) errespetatu beharko duzu.

(c) Produktua behar ez bezala edo gehiegi erabiltzen bada, aurkezpenean akatsak baditu eta, oro har, produktuaren xede ez diren beste erabilera batzuetarako erabili bada, ezin izango da produktu hori itzuli.

(d) Produktuak kalterik badu edo jatorrizko bilkariak kalterik badu, ez da produktuaridagokion zenbatekoa itzuliko. Zehazki, produktuaren bilkaria produktua itzultzeko igorri zenean kaltetu bada, IBERDROLAk ez du produktua itzultzea onartuko.

3. urratsa: dirua itzultzea

IBERDROLAk, itzulitako produktua jasotzen duenean, mezu elektroniko bat igorriko dizu produktua ondo jaso dela jakinarazteko.

IBERDROLAren eskubidea da baldintza hauek bete diren ala ez fede onez erabakitzea. Itzulketa onartzen bada eta dirua itzultzea erabakitzen bada, dirua 30 eguneko epean itzuliko da gehienez ere, produktua jaso zela jakinarazi zen egunetik aurrera zenbatzen hasita.

10. Erantzukizuna eta berme mugatua

IBERDROLAk eskaintzen dituen produktuek Espainian indarrean dagoen legedia betetzen dute. Produkturen bat stockean ez badago, eskuragarri ez badago edo ezinbesteko kasuren bat gertatzen bada (besteak beste: Interneteko segurtasunean akats larria, akats teknikoak, baimendu gabeko sarbideak webguneko zerbitzarietan, edozein eratako grebak eta informatika-ekipoen zein telefonozko arreta-zerbitzuaren akatsak) eta, horren ondorioz, kontratua zati batean edo osorik betetzen ez bada zein betetze hori atzeratu egiten bada, IBERDROLAk ez du horren erantzukizuna bere gain hartzen.

11. Baldintza hauek hein batean baliogabetzea

Eskumendun jurisdikzioko auzitegiren batek baldintza hauetan ageri den xedapenen bat baliogabetzen badu, edo lege zein  araudi  batek baliogabetzat jotzen badu, xedapen hori baliogabetzeak ez dio gainerako xedapenen balioari eragingo, eta indarrean jarraituko dute.

12. Lege aplikagarria eta erreklamanzioak

Espainiako legeriak arautzen ditu oso-osorik baldintza hauek.
IBERDROLAren produktuen salmenta gaur egun Espainian indarrean dauden urrutiko salmentari buruzko arauen mendekoa da.

Kontratu honekin lotuta, egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzake bezeroak. Horretarako, erreklamazioa hona bidali beharko du: IBERDROLA CLIENTES SAU, posta-kutxa zk. 61090 - 28080 Madril; bestela, 900 22 45 22 telefono-zenbakira deitu beharko du edo IBERDROLAren beste edozein bide erabil dezake: helbide elektronikoa: clientes@iberdrola.es; www.iberdrola.es/ clientes,webgunearen bidez eta aurrez aurre, IBERDROLAren edozein arreta-puntutan.