Hemen aurkezten dizugu Iberdrolaren App berria
Kudea itzazu erraz zure kontratu guztiak zure sakelako telefonotik. Deskubritu ezazu zein erraza den zure kontsumoa eta fakturetara sartzea. Gainera, Etxe Adimendunaren funtzionalitate berriak sartu ditugu.
Deskubri itzazu aplikazioa zure android-ean edo iPhone-an deskargatzearen abantailak
-
Kontsultatu
Sar zaitez zure kontsumoari buruzko informazioan.
-
Kudeatu
Egin itzazu kudeaketa guztiak zure sakelako telefonotik.
-
Kontrolatu
Administra itzazu zure etxeko gailu adimendunak.
Kontsulta itzazu zure kontsumoaren datuak
Zure kontratu guztiei buruzko informazio zehatza izango duzu, eta une oro izango duzu zure kontsumoaren berri App-ean bertan. Horrela, ahalik eta etekinik handiena atera ahal izango diozu zure planari.
Kudea itzazu erraz zure produktuak
App berriarekin, funtzionalitate berriak sartu ditugu erosoago ibil zaitezen. Orain eskura izango duzu beti zure kontratu guztien kudeaketa. Zure zerbitzuak kudea ditzakezu, erraz alda dezakezu zure plana eta potentzia aldatu, zauden lekuan zaudela.
Egon zaitez eroso etxean une oro
Etxe Adimendunaren gailu guztiak erraz administratzeak ematen dizkizun abantailei esker, APPa instalatu eta lehen minututik optimizatu ahal izango duzu zure kontsumoa.