INTENTSITATEA (A) | MONOFASIKOAK | TRIFASIKOAK |
---|---|---|
220 V 230 V | 3*220/380V 3*230/400V | |
1,5 | 0,330 0,345 | 0,987 1,030 |
3 | 0,660 0,690 | 1,975 2,078 |
3,5 | 0,770 0,805 | 2,304 2,425 |
5 | 1,100 1,150 | 3,291 3,464 |
7,5 | 1,650 1,725 | 4,936 5,196 |
10 | 2,200 2,300 | 6,582 6,928 |
15 | 3,300 3,450 | 9,873 10,392 |
20 | 4,400 4,600 | 13,164 13,856 |
25 | 5,500 5,750 | 16,454 17,321 |
30 | 6,600 6,900 | 19,745 20,785 |
35 | 7,700 8,050 | 23,036 24,249 |
40 | 8,800 9,200 | 26,327 27,713 |
45 | 9,900 10,350 | 29,618 31,177 |
50 | 11,000 11,500 | 32,909 34,641 |
63 | 13,860 14,490 | 41,465 43,648 |
Behe-tentsioko hornikuntzetako hartunea
-
Banaketa-sarearen eta kutxaren edo behe-tentsioko hornikuntzak babesteko kutxa orokorren arteko instalazioaren zatia da.
-
Instalazioak atxiki aurretik instalazioaren egoera eta araututako baldintza teknikoakberrikusi eta egiaztatzea da.
-
Hartunea enpresa hornitzailearen instalazioekin lotzeko eta zerbitzu elektrikoa emateko eragiketa da.
-
Hornikuntza berri bat edo aurretik zegoen hornikuntza areagotzeko beharrezkoak diren ekintzengatik enpresa hornitzaileari ordaindu behar zaiona da.
-
Instalazioek araututako baldintza teknikoak eta segurtasunekoak (1955/2000 ED, 50. art.) betetzen dituztela berrikusi eta egiaztatzeagatik hornitzaileei ordaindu beharko zaiena da.
-
Enpresa hornitzailearen sareari instalazio hartzailea elektrikoki elkartzeko eragiketarengatik hornitzaileek jasoko dutena da. Enpresa hornitzailea izango da eragikeraten erantzule (1955/2000 ED, 50. art.).
-
Aurretik zeuden instalazioetatik abiatuta, hornikuntza berriari erantzuna emateko edo aurretik zegoena areagotzeko beharrezkoak diren ekintzak dira.
-
Luzapen-instalazioei dagokiena da.
-
Luzapen-eskubideak eskatzaileak zuzenean ordaintzen ditu zenbat den dakienean, hartunea burutu aurretik.
-
Ordaindutako luzapen eskubideen kasuan, haiei dagozkien instalazioei, etxeei, lokalei, barrutiei eta abarri geldituko dira atxikita lehenengo energia erabiltzaileari baja eman arte. Berdin dio zenbat denbora igaro den.
Bezero batek baja hartu eta gero, edo potentzia txikiagotzen bada, luzapen eskubideek instalazioari atxikita jarraituko dute, hiru urtez, tentsio baxuko horniduretarako.
Sarbide eskubideak ez dira atxikitzat joko.
-
Azken bezero edo erabiltzaileak, etxebizitza, lokal edo halako batentzat hornikuntza kontratatzeko, kontratuko potentzia erabili ahal izateko eskubideak ordaindu beharko dizkio enpresa hornitzaileari, instalazioan onartutakoa gainditzen duenean izan ezik. Azken bezeroak edo erabiltzaileak kontratuko potentzia baino handiagoa behar badu edo hura areagotu nahi badu, horrez gain, potentzia areagotze horri dagozkion luzapen- eta erabilera-eskubideak ere ordaindu beharko ditu.
-
Ez, sustatzailea udaletxea denean izan ezik.
-
Hornikuntza berriari edo aurretik zegoenaren areagotzeari erantzuna emango dion enpresa hornitzaileak nahitaez jarriko ditu horniketa hori orube izateko baldintzak betetzen dituen hiri-lurzoruan beharrezkoak diren instalazio elektrikoak, 50 kW-ko potentziara arte behe-tentsioan eta erdiko tentsioan 250 kW-ko potentziara arte eskatzen direnean.
Luzapen horren instalazioak arestian zehaztu diren potentziak gainditzen dituenean, eskatzaileak ordaindu beharko ditu beharrezkoak diren luzapenen instalazioak eta hornitzaileak ez ditu luzapen-kuota horiek jasoko. Hornikuntza orubea ez den hiri-lurzorurako eskatu denean, orube bihurtzeko beharrezkoak diren azpiegitura elektrikoak osatu beharko ditu jabeak.
Hirigintzarako lurzoruan, beharrezkoak diren azpiegitura elektrikoak osatu beharko ditu jabeak, kanpoko elikadura-sarea eta errefortzuak barne.
Hirigintzarako erabili ezin diren lurzoruei dagokienez, eskatzaileak beharrezkoak diren azpiegitura elektrikoak osatu beharko ditu eta instalazio horien jabe bihurtuko da.
-
Lanegunak kontuan hartuta, behe-tentsioko hornikuntzen inguruan erantzuteko epeak hauek dira:
- Transformazio-zentroa instalatu beharrik ez dagoenean, 20 egun.
- Erdi-tentsioko transformazio-zentroa behar duen behin betiko zerbitzua, 60 egun.
- Goi-tentsioko transformazio-subestazioa behar duen behin betiko zerbitzua, 90 egun.
-
Hiru hilabete aurrekontua jakinarazi den egunetik hasita.
-
Egingo den obraren arabera, honakoak izan daitezke:
- Kalen edo kanalizazioen Udal Lizentzia
- Kalen edo kanalizazioen Udal Lizentzia
- Proiektuko instalazioa burutzeko hirugarrenen baimenak.
- Burutu behar diren luzapen-instalazioen proiektua enpresa hornitzaileak onestea, ofizialki onetsitako arauekin ados egon behar baitu.
-
Instalazioaren zerbitzua martxan jartzeko 10 laneguneko epeak hauek dira, behe-tentsioko hornikuntzarako eskubideak ordaindu ondoren:
- Baja sarea luzatzen ez denean: 10 egun.
- Baja-sarea luzatu bakarrik behar denean: 50 egun.
- Proiektuko instalazioa burutzeko hirugarrenen baimenak.
- Transformazio-zentroa eraiki behar denean: 90 egun.
- Transformazio-zentro bat baino gehiago eraiki behar direnean: 130 egun.
Kontuan izan behar dira epean eten egingo direla baimenak falta direnean, instalazioetan arazoak daudenean, obrak egiteko lizentziak ez daudenean, eta abar, haiek eskuratu arte.