3.0 Plana 15 kW baino gehiagoko potentzia kontratatu duten bezeroentzako baino ez da, eta 3 prezio-epe izango dituzu hala finkoan nola kontsumoan.

Zer abantaila ditu 3.0 Planak zuretzat?

Malgutasun handia; 3 aldi, prezio desberdinekin

Iraunkortasun-konpromisorik ez

Faktura elektronikoa

Gure planetako edozein kontratatzean, Faktura Elektronikoaren abantailez gozatu ahal izango duzu automatikoki: online kontsulta azkarra, ekologikoa eta doakoa.

Energia % 100 berdea

Goza ezazu energia % 100 berriztagarri ziurtatuaz. Horrela, CO2 gutxiago igorriko duzu, eta ingurumena zaindu.

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Eskaintza hau 2019ko iraila 25era arte egongo da indarrean

ARGINDAR-HORNIKUNTZAREN PREZIOA

Taulan adierazten diren aldiak Sarbide Tarifa Orokorretan ezarritakoak izango dira (3.0 A, 3 aldiko modalitatean), eta une oro aplika daitezke (ITC 2794/2007 Agindua eta horren ordezko araudia).

Potentzia-terminoaren eta energia aktiboaren terminoaren prezioak finko mantenduko dira hamabi hilabetean. Dena dela, litekeena da kontratua indarrean dagoen urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean prezioak eguneratu behar izatea, KPI (1) aldatu delako.

(1) KPI: Estatistikako Institutu Nazionalak argitara emandako Kontsumoko Prezioen Indize Orokorraren aldaketa ezarri aurreko urteko azarotik azarora bitarteko epeari dagokion balio erreal metatua.

Kontratuaren iraunaldian, Administrazioak onar dezakeen goranzko edo beheranzko aldaketa oro egingo da sarbide-tarifa eta -sarietan, kanonetan eta araututako balioetan, 1164/2001 Errege Dekretua eta ETU/1976/2016 Agindua oinarri hartuta.

3.0 Plana 3.0A sarbide-tarifa duten hornikuntzetarako baino ezingo da kontratatu.

Energia fakturatzeko, aldi bakoitzeko prezioa dagokion aldian egindako kontsumoarekin biderkatuko da.

Fakturatu beharreko potentzia kalkulatzeko, eguneko potentzia-terminoa eta fakturan dagokion potentzia biderkatuko dira, eta emaitza fakturazio-epearen egun kopuruarekin biderkatuko da. Eguneko potentzia-terminoak kalkulatzeko, urteko potentzia urteko egun kopuruarekin zatituko da. Eskatutako potentziak kontratatutako potentziaren %105 gainditzen badu edozein ordutan, aintzat hartutako epealdian fakturatu beharreko potentzia erregistratutako balioa gehi erregistratutako balioaren eta kontratatutako potentziaren %105ari dagokion balioaren arteko aldearen bikoitza izango da.

Energia erreaktiboa eta, hala badagokio, gainerako fakturazio-kontzeptuak fakturatzeko, Administrazioak onartutako indarreko araudia hartuko da kontuan.

KONTAGAILUAREN ALOKAIRUAREN PREZIOA

Argindarraren kontagailua alokatzeko hileroko prezioa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak dagokion sarbide-tarifarentzat ezartzen duena izango da. Enpresa banatzaileak kobratuko du, BEZa (*) barne, eta bezeroari igortzen zaizkion faktura guztietan jasota utziko da. Bezeroak une oro kontsultatu ahal izango ditu indarrean dauden prezioak www.iberdrola.es webgunean.

KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratu honen iraupena 12 hilabetekoa izango da, hornikuntza hasten den egunetik aurrera zenbatuta.

Hornikuntza kontratu hau onartu ostean hasiko da, baldin eta: enpresa banatzailearekin sarbide-kontratua sinatu bada; energia eskuragarri badago; eta instalazioen gaineko lanak eginda badaude, beharrezkoa bada. Hornikuntzaren aurreneko eguna lehen fakturan adierazitako irakurketa-epearen lehen eguna izango da.

Kontratua urtetik urtera luzatu ahal izango da Baldintza Orokorretan jasotakoari jarraikiz.

(*) Zerga-tasa une bakoitzean aplikagarria dena izango da, eta fakturan zehaztu eta xehatuko da. BEZa ez da aplikatuko Kanarietan, Ceutan eta Melillan, hango zerga-araubide berezia dela-eta honako hauek aplikatzen baitira, hurrenez hurren: IGIC zerga (Kanarietako zeharkako zerga orokorra) eta IPSI zerga (produktuen, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zerga).