Mikrosorkuntza-ekipoei esker, beroa eta elektrizitatea sortu ahal izango duzu erregai batetik abiatuta; normalean, gas naturala erabiltzen da.

Beroa motorra hozteko uraren bidez sortzen da eta etxeko ur berorako eta/edo berogailurako erabiltzen da.

Zerbitzu hau jaso nahi duzu?

Abantailak

Energia-eraginkortasunaren hobekuntza

Ekipo bakar batek beroa eta elektrizitatea ekoizten duenez, sistema eraginkorragoa da.

Iraunkortasuna

Kogenerazio-instalazioen energia-balantzearen arabera, sistema horiekin CO2aren aztarna asko murrizten da ohiko sistemen aldean.

Hobekuntza teknologikoa

Kogenerazio-ekipoek erregulatze- eta kontrol-teknologia aurreratuena dute.

Ez da inbertsiorik egin behar

Iberdrolak bere gain hartzen du instalazioak egokitzeko behar den inbertsioa, eta sistema aldatzeagatik jaso daitezkeen laguntzak izapidetzen ditu.

Ekipoen errendimendu bermatua

Erabiltzen duzun energia-kopuruarengatik bakarrik ordainduko duzu, ez erabilitako erregaiarengatik. Guk ordainduko ditugu instalazioaren errendimenduan egon daitezkeen bariazioak.

24 orduko Laguntza Teknikoko Zerbitzua

Instalazioak urrutiko kudeaketa-sistemen bidez kontrolatzen dira. Arreta-zerbitzua erabilgarri izango duzu eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan, eta gehieneko epe batean erantzungo dizugu.

Berme osoa

Gure gain hartzen ditugu instalazioaren aldaketa edo matxura guztiak, behar izan daitekeen edozein lanetarako eskulana, joan-etorriak edo aldatutako materialak ordaindu behar izan ez ditzazun.