Mugikortasun elektrikoaren aldeko apustua, hasi gaur aurrezten!

-500€*

Aurreztekoa, argia Iberdrolarekin edukitzeagatik eta zure birkarga-puntua instalatzeagatik. Nire Iberdrolaren saldo gisa metatuko dira.

Pilatu Nire Iberdrolan etxetik kanpoko kargen balioaren % 20 arte!

-20%

*500 €-ko saldoa metatu Nire Iberdrolan. Kontsultatu legezko oinarriak.

Guk denaz arduratzen gara

Birkarga-puntuaren kudeaketa geurea da. Ahaztu instalazioa, mantentze-lanak, eta gozatu besterik ez!

 
  • Check verde
    Birkarga-puntua Aukeratu gehien gustatzen zaizun eta zure beharretara ondoen egokitzen den kargagailua.
  • Check verde
    Instalazioa Iberdrola arduratzen da giltza eskura instalatzeaz, akreditatutako teknikariekin, zauden tokian zaudela.
  • Check verde
    Mantentze-lanak I+Repair Mobilityrekin 24 orduko arreta eta estaldura izango duzu edozein ezustekoren aurrean.

Aukeratu argi-ordutegi merkeenak zure ibilgailua kargatzeko

Ibilgailu Elektrikoa Plana: energia eta dirua aurrezten ditu Iberdrolarekin

Bazenekien 100 km egin ditzakezula 0,50 €bakarrik? Ezagutu gure Ibilgailu Elektrikoa Plana, aprobetxatu tarifarik baxuena eta kargatu zure ibilgailu elektrikoa modu adimentsuan.

Informazio gehiagoflecha

 

Galderarik baduzu zure auto elektrikoa etxean nola kargatu jakiteko?

Hona hemen zalantza ohikoenetako batzuk.

Ibilgailu elektrikoen fabrikatzaileek kable bat eman ohi dute, etxeko entxufe normal bati konektatzen zaiona. Kable hori, ordea, kontuz erabili behar da, eta noizean behingo kargetarako; izan ere, instalazio elektrikoak jasan ahal duen karga-potentzia bat hautatu behar da. Potentzia hori hautatzen ez bada, etxeko entxufea gehiegi berotu daiteke, eta arazo handiagoak ere eragin ditzake. Hori dela eta, errekarga-puntuen bidez ibilgailuak modu seguruan eta unibertsalki kargatzeko arau eta protokolo batzuk ezarri dira, mundu osorako. Abantaila hauek dituzte:

1.Segurtasuna: Karga-puntu batek kontrol pilotuko funtzio bat erabiltzen du ibilgailuaren eta karga-ekipoaren beraren artean datuak transmititzeko. Funtzio horrek segurtasun-baldintza handienak bermatzen ditu karga-prozesu osoan, aparteko edozein egoera gertatuz gero, hala nola bateriak gehiegi berotzea, ustekabeko deskonexioa edo karga-kablea haustea, besteak beste, eta, hala, erabiltzailea, etxebizitzako instalazio elektrikoa eta ibilgailua bera babesten ditu.

2.Erosotasuna: Iberdrola Basic Errekarga Berdearekin, errekarga-puntu bat izan dezakezu garajean, ibilgailuaren bateriak modu erosoan kargatzeko, ekipoan bertan sartuta dagoen karga-kablearen bidez eta ibilgailuaren fabrikatzaileak emandako noizbehinkako kargarako kablea aldiro-aldiro erabili beharrik izan gabe. Kargatzeko puntuko mahuka ibilgailuari konektatu besterik ez duzu egin beharko, eta prest!

3.Birkarga-abiadura: karga-denborak laburragoak izan daitezen, auto elektrikoak etxeko entxufe batek luzaroan jasan dezakeena baino potentzia handiagoa behar izateko diseinatuta daude. Ibilgailu elektrikoen fabrikatzaileek gomendatzen dutenez, ibilgailuak puntuen bitartez kargatu behar dira beti, eta noizean behin baino ez dira erabili behar etxeko entxufeak.

Instalazio elektrikoak indarrean dagoen araudia bete behar du, eta, horregatik, egokitu egin behar da. Ibilgailu elektrikoek potentzia handiak behar dituzte karga-prozesurako. Hori dela eta, Behe Tentsioko Araudi Elektroteknikoak, eta zehazki ITC-BT 52 jarraibideek, segurtasunaren inguruko eskakizun batzuk ezartzen dituzte instalazioa ondo dagoela eta pertsonak, ibilgailua eta etxebizitza bera babesteko beharrezko elementu guztiak dituela ziurtatzeko. Etxebizitzako beste ekipamendu batzuekin gertatzen den bezalaxe (aire girotuarekin, berogailu elektrikoarekin eta lehorgailuarekin, esaterako), errekarga-puntua gainerako kargetatik bereizita dagoen zirkuitu esklusibo batek elikatu behar du. Zirkuitu hori behar bezala dimentsionatuta egongo da aurreikusitako kargarako, eta kontaktu zuzen eta zeharkakoen, gehiegizko intentsitateen eta gehiegizko tentsioen kontrako babes espezifikoak izango ditu. Instalazio elektrikoek bete beharreko segurtasun-baldintzak ez dira kargatuko den ibilgailu-motaren araberakoak. Hau da, araudiak ez du desberdintasunik ezartzen ibilgailu elektrikoen eta entxufa daitezkeen hibridoen artean, karga-potentzien artean edo erabiliko diren karga-sistemen artean (etxeko entxufea edo errekarga-puntua).

Bai, baldin eta birkarga-puntua bateragarria bada kargatu beharreko ibilgailu motarekin. Gure errekarga-puntuek hala autoetarako nola motoetarako balio dute.

Kargatzeko puntua garaje integratua duen familia bakarreko etxebizitza batean instalatzen bada, ez da beharrezkoa hornidura elektrikoko beste kontratu bat egitea.
Karga-puntua garaje komunitario batean instalatzen bada eta hura etxebizitzaren eraikin berean badago, a priori, ez da beharrezkoa izango hornidura elektrikoko beste kontratu bat egitea.

Kontrataturiko potentzia zein den, ibilgailuak zer ezaugarri dituen eta karga noiz egiten den. Iberdrolak ibilgailua gauez kargatzea aholkatzen dizu, etxeko kontsumoa apalagoa baita orduan. Egunez kargatu nahi baduzu, baliteke potentzia handitu behar izatea.

Jabetza horizontalaren legea aldatu egin da, garaje komunitarioetan errazago instala daitezen errekarga-puntuak. Hala, aurrerantzean ez da beharrezkoa izango bizilagunen komunitatearen baimena lortzea azpiegitura elektrikoa gune komunen bitartez egiteko; nahikoa da zer-nolako instalazioa egin asmo duzun jakinaraztea. Nahi baduzu, Iberdrolak instalazioaren eta zure komunitatean beharko dituzun izapideen inguruko aholkuak eta laguntza emango dizkizu.

Zure Ibilgailu Elektrikorako Argindar-plana % 100 iturri berriztagarrietatik bakarrik dator, 2001/77/EE Europako Zuzentarauak ezartzen duenaren arabera, berotegi-efektuko gasak isurtzea saihesten baitute. Iturri % 100 berriztagarritzat jotzen dira energia eolikoa, eguzki-energia edo energia hidraulikoa. Zure ibilgailu elektrikorako Argindar-planarekin kargatzen baduzu, joan-etorrietan emisioak saihesteaz gain, energia sortzeko ere erabiliko duzu.

Consulta un expert sobre mobilitat elèctrica

Els nostres serveis de mobilitat elèctrica tenen tot el que necessites per utilitzar el teu vehicle elèctric de manera còmoda i fàcil.

Deituko dizugu

Zure emaila