

Zer dira eguzki‑soberakinak?
Ez zenekien Espainia dela eguzki-erradiazio handiena duen Europako herrialdea? Horri esker, eguzki-autokontsumo fotovoltaikoaz goza dezakezu, Iberdrola bezero gisa.
Baina, zer dira soberakinak? Eguzkiaren erradiazio konstanteari esker, zure teilatuak kontsumitzen ez duzun energia sortzen du, eta energia hori sarera isuri ahal izango duzu, zure fakturan konpentsazio bat jasotzeko.
Zer egiten dugu guk? Zure argi‑fakturan ekonomikoki konpentsatu ahal izango duzu. Eta instalazioa gurekin egiten baduzu, izapide guztiez arduratuko gara.
% 70erainoko aurrezkia zure argindar-fakturan100 kW-ra arteko instalazioetarako bakarrikTeilatu propioetarako edo eguzki-komunitateetarako egokia
Autokontsumo‑soberakinen konpentsazioa aktibatzearen abantailak
Ekonomikoa
Jasangarria
Erosoa
Nola aktibatzen du Iberdrolak soberakinen konpentsazioa?
Jarraian, konpentsazioa aktibatzeko egingo ditugun hiru urrats errazak erakutsiko dizkizugu:
1. Dokumentazioa
Lehenik eta behin, eman diguzun dokumentazioa bidaliko diogu banatzaileari.
2. Egiaztatzea
Ondoren, banatzaileak jasotako dokumentazioa egiaztatuko du eta, zuzena bada, eskaera onartuko du.
3. Aktibazioa
Zure autokontsumoa aukeratutako modalitatean aktibatu ondoren, has zaitez zure soberakinak konpentsatzen zure hurrengo fakturan!
