Sare sozialak gure argazki-albumak bihurtu dira, gure iragarki-taulak, baita gure ahots bera ere. Egunean zehar gertatzen zaiguna publikatzen dugu, albisteei buruz dugun iritzia plazaratu, edota eztabaidetan parte hartu. Askotan, gainera, publikoki egiten dugu.
Twitter, Facebook, Instagram, Snapchat, LinkedIn eta beste hainbat sare sozialek milioika lagunen bizitzaren erakusleiho gisa funtzionatzen dute. Gertatzen zaizkigun gauzak gure kontaktuekin partekatzea gustuko badugu ere, alabaina, zenbait neurri hartu ezean argitaratzen dugun informazio oro sare sozial horietako beste erabiltzaile batzuen eskuetara hel daitekeela kontuan izan behar dugu, pertsona horiek gure bizitzen erradiografia bat egin lezaketela jakitun izanik.
Izan ere, zibergaizkileek sarritan erabilitako taktika dugu hau. Gure argitalpenak baliatzen baitituzte informazioa jasotzeko, identitateak faltsutzeko, egiaztagiriak lapurtzeko, edota, are, xantaia egiteko, irudi edo argitalpen bat ez banatzearen truke hau edo bestea eskatuz.
Beste biktima bat izatea saihesten jakin, eta era seguruan balia itzazu sare sozialak. Oraintxe bertan argituko dizugu nola.