email

Galderaren bat duzu?

Hemen aurkituko dituzu zalantza ohikoenetako batzuk, baita dagozkien erantzunak ere.

Ibilgailu elektrikoen fabrikatzaileek kable bat eman ohi dute, etxeko entxufe normal bati konektatzen zaiona. Hala ere, kable hau kontuz erabili behar da, eta noizean behingo kargetarako; izan ere, instalazio elektrikoak jasan ahal duen karga-potentzia hautatu behar da . Potentzia hori hautatzen ez bada, entxufe domestikoa gehiegi berotu daiteke, eta arazo handiagoak ere eragin ditzake. Horregatik, modu seguruan eta unibertsalean kargatzea ahalbidetzen duten arauak eta protokoloak ezarri dira nazioarteko mailan birkarga-puntuen bidez. Abantaila hauek dituzte:

1.Segurtasuna: Birkarga-puntu batek kontrol pilotuko funtzio bat erabiltzen du ibilgailuaren eta birkarga ekipoaren artean datuak transmititzeko. kargatzeko prozesu osoan segurtasun-baldintza maximoak bermatzeko, edozein egoera ezohikoa gertatuz gero, adibidez, baterien gehiegizko berotzea, ustekabeko deskonexioa edo karga-kablearen haustura, besteak beste; horrela, erabiltzailea, etxebizitzako instalazio elektrikoa eta ibilgailua bera babestuko dira.

2.Erosotasuna: Iberdrola Birkarga Berdearekin, birkarga-puntu bat eduki ahal izango duzu garajean, ibilgailuaren bateriak eroso kargatzeko, ekipoan bertan integratutako karga-kablea erabiliz, eta aldi bakoitzean erabili behar izan gabe ibilgailuaren fabrikatzaileak noizbehinka kargatzeko ematen duen kablea. Birkarga-puntuko mahuka ibilgailuarekin konektatu besterik ez duzu egin beharko, eta kito!

3.Birkarga-abiadura: Kargen iraupena murrizteko, auto elektrikoak diseinatuta daude etxeko entxufe batek luzaroan jasan dezakeena baino potentzia handiagoa eskatzeko. Ibilgailu elektrikoen fabrikatzaileek gomendatzen dute karga normalean puntu horien bidez egitea, eta noizean behin bakarrik entxufe domestikoa bat erabiltzea.

Instalazio elektrikoak indarrean dagoen araudia bete behar du, eta, horregatik, egokitu egin behar da. Ibilgailu elektrikoek potentzia esanguratsuak eskatzen dituzte kargatzeko prozesuan, eta, beraz, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak eta, zehazki, ITC-BT 52k segurtasun-baldintza batzuk ezartzen dituzte, instalazioa egokia dela eta pertsonak, ibilgailua eta etxebizitza bera babesteko beharrezko elementu guztiak dituela bermatzeko. Etxebizitzako beste ekipamendu batzuekin gertatzen den bezala, hala nola aire girotuarekin, berokuntza elektrikoarekin edo lehorgailuarekin, birkarga-puntua zirkuitu esklusibo batez elikatuta egon behar da, gainerako kargetatik bereizia, aurreikusitako kargarako behar bezala dimentsionatua, eta zuzeneko eta zeharkako kontaktuen, gainintentsitateen eta gainetensioen aurkako babes espezifikoak dituena. Instalazio elektrikoei eskatzen zaizkien segurtasun-baldintzak ez datoz bat kargatu behar duten ibilgailu-motarekin. Araudiak ez du diferentziarik ezartzen ibilgailu elektrikoen edo hibrido entxufagarrien, kargatzeko potentziaren edo erabilitako karga-sistemaren artean (entxufe domestikoa edo birkarga-puntua).

Bai, baldin eta birkarga-puntua bateragarria bada kargatu beharreko ibilgailu motarekin. Gure birkarga-puntuak baliagarriak dira autoetarako eta motorretarako.

Birkarga-puntua garaje integratua duen familia bakarreko etxebizitza batean instalatzen bada, ez da beharrezkoa izango hornidura elektrikoko kontratu berri bat egitea. Birkarga-puntua garaje komunitario batean instalatzen bada eta garaje hori etxebizitzaren eraikin berean badago, printzipioz, ez da hornidura elektrikoko kontratu berririk beharko.

Kontrataturiko potentzia zein den, ibilgailuak zer ezaugarri dituen eta karga noiz egiten den menpe dago. Iberdrolak ibilgailua gauez kargatzea aholkatzen dizu, etxeko kontsumoa txikiagoa denean. Egunez kargatu nahi baduzu, baliteke potentzia handitu behar izatea.

Jabetza horizontalari buruzko legea aldatu egin da, garaje komunitarioetan birkarga-puntuak errazago instalatzeko; beraz, dagoeneko ez da beharrezkoa zure bizilagunen komunitatearen baimena azpiegitura elektrikoa espazio komunetan muntatzeko; nahikoa da egingo den instalazioaren berri ematea. Interesa izanez gero, Iberdrolak aholku emango dizu eta zure erkidegoan behar diren instalazioa eta izapideak kudeatuko ditu.

Estatuko eta autonomia-erkidegoetako laguntzak daude.

Ibilgailu Elektrikoen Plana % 100 berriztagarriak diren iturrietatik baino ez dator, 2001/77/EE Europako Zuzentarauak ezartzen duenaren arabera, berotegi-efektua eragiten duten gasak isurtzea saihesten baitute. Iturri % 100 berriztagarritzat jotzen dira energia eolikoa, eguzki-energia edo energia hidraulikoa. Ibilgailu Elektrikoa Planarekin birkargatzen baduzu, joan-etorrietan ez ezik, energiaren sorreran ere isuriak saihestuko dituzu.