
Energia-ikuskapeneko zerbitzu pertsonalizatu eta integrala eskaintzen dizugu, zure beharretara egokitutako aurrezpen- eta energia-efizientziako neurriak identifikatu eta ezarri ahal izateko. Gainera, energiaren erabilera errentagarri bihurtuko duzu modu ekologikoan.
Abantailak
Kontratazio-bideak
Kontratatu orain, bide hauetako edozein erabilita:

ZERTAN DATZA?
Energia-ikuskapena elektrizitatea eta erregai fosilak kontsumitzen dituzten ekipamenduen energia-efizientzia, instalazioen erabilera-baldintzak, energiaren fakturazioa eta abar aztertzen dituen azterketa bat egitean datza.
Helburua da dauden prozesuak eta instalazioak energiaren ikuspegitik optimizatzea eta aurrezteko eta energia efizientzia handiagoz erabiltzeko neurriak hautematea. Lor daitekeen aurrezpena identifikatu ondoren, ikuskapenak soluzio egokienak ezartzen ditu, eta horien balorazio tekniko-ekonomikoa egiten du.
Jarduera hauek hartzen ditu:
Eskuragarri dagoen informazioa, lanak egiteko interesgarria izan daitekeena, biltzea (proiektuak, hasierako eskemak, kontsumoak, etab.).
Bisita teknikoak egitea instalazioetara, ekipamenduen funtzionamendua eta ustiatze-modua ezagutzeko, bai eta azterketa egin ahal izateko beharrezkoak diren ekipamendu edo sistema nagusien energia-kontsumoaren edo bestelako parametroen neurketak egiteko ere.
Bildutako informazioaren analisia.
Ikuskapenaren azken txostena: instalazioen gaur egungo egoera deskribatzen du, energiaren ikuspegitik, hainbat sistema edo eremutan energia aurrezteko aukera desberdinak proposatzen ditu eta aurrezte-gaitasun estimatuak eta lortu nahi den errentagarritasuna zehazten ditu.
ERREGE-DEKRETUA BETE BEHARRA
Ikuskapenak 56/2016 Errege Dekretuari jarraikiz egiten dira eta UNE-EN 16247-1:Energia-ikuskapenak. Betekizun orokorrak; UNE-EN 16247-2: Energia-ikuskapenak. Eraikinak; UNE-EN 16247-3: Energia-ikuskapenak. Prozesuak; UNE-EN 16247-4: Energia-ikuskapenak. Garraioa arauen betekizunekin bat datoz.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/UE Zuzentarauaren transposizio partziala egiten duen 2016ko otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuak enpresa handiak energia-ikuskapen bat egitera behartzen ditu.
BEHARTUTAKO SUBJEKTUAK:
Enpresa handitzat jotzen diren enpresa guztiek, hau da, gutxienez 250 langile dauzkatenek edo 50M€ baino gehiagoko negozio-bolumena eta, aldi berean, 43M€ baino gehiagoko balantze orokorra daukaten enpresek energia-ikuskapena egiteko betebeharra daukate. Baita talde kontsolidatua osatzen duten sozietate guztien magnitude batuak aintzat hartuta enpresa handien betekizunekin bat datozen sozietate taldeek ere.
IRISMENA:
Energia-ikuskapenak enpresa eta talde horiek bere jarduera ekonomikoaren garapenean kudeatzen dituzten industria-jarduerak, jarduera komertzialak eta zerbitzu-jarduerak osatzen dituzten lurralde nazionalean dauden instalazioen amaierako energia-kontsumoaren ehuneko 85 estali behar du gutxienez.
UNE-EN 16247-1: Energia-ikuskapenak. Betekizun orokorrak; UNE-EN 16247-2: Energia-ikuskapenak. Eraikinak; UNE-EN 16247-3: Energia-ikuskapenak. Prozesuak; UNE-EN 16247-4: Energia-ikuskapenak. Garraioa arauei jarraikiz egin beharko dira.
EPEA:
Energia-ikuskapena egiteko azken eguna 2016ko azaroaren 14a da, azken lau urteetan beste ikuskapen bat egin ez bada (Errege Dekretu horrek eskatzen dituen betekizunekin bat datorrena).
Ondoren, derrigortutako subjektuek lau urtean behin energia-ikuskapen bat egin beharko dute, aurrekoaren datatik aurrera, erakunde independente batek ziurtatutako energiaren edo ingurumenaren arloko kudeaketa-sistema bat ezarri badute salbu, nazioarteko arauei erreparatuz.
56/2016 EDan jasotako informazio guztia hemen sakatuz ikus dezakezu [PDF].