Iberdrolaren Smart Solarrekin, deskubritu ahalko duzu ea eguzki-energia zure premiak asetzeko alternatiba eraginkorra den.

Zer eskaintzen dizugu?

Eguzki-soluzio integrala, zeure energia sortu eta kontsumi dezazun, ahalik eta eraginkortasun eta erosotasun handienarekin..

Telefonozko doako arreta-zerbitzua eguneko 24 orduetan
ETXEBIZITZAK 900 224 522 ENPRESAK 900 400 408

Abantailak

Ingurumenarekiko konpromisoa

Smart Solarrekin, sortzen eta kontsumitzen duzun energia guztiak ez du CO2 emisiorik eragingo, eta ingurumen-baldintzak hobetzen lagunduko duzu.

Eraginkortasuna

Smart Solarri esker, zure energia-kontsumoa optimizatuko duzu, eta zure instalazioaren energia-kalifikazioa hobetuko.

Lasaitasuna

Ez duzu ezertaz kezkatu beharko, beharrezko guztia emango dizun soluzio integrala izango duzulako: aurretiko azterlana, mantentze-lanak, diru-laguntza posibleen izapideak, zure instalazioa nahi duzunean eta edonondik kudeatzeko web-zerbitzuak.

Ohiko galderak

Autokontsumorako instalaziorik izan al dezaket nire jabekideen komunitateko bizilagunentzat?

Bai. Erregulazioak aukera ematen die zenbait kontsumitzaileri autokontsumo berriztagarriko instalazio baten ekoizpena partekatzeko.

Autokontsumo fotovoltaikoko instalazio kolektiboak bere kontagailua izan behar al du?

Bai; instalazio kolektiboak sortutako energia hari lotutako kontsumitzaileen artean banatzeko, ekoiztutako energia neurtu beharra dago. Gainera, ekoizpena kontsumitzaileen artean nola banatzen den jakin beharra dago. Horretarako, legeztatzeko unean, kontsumitzaileek koefiziente batzuk jakinaraziko dituzte, eta horien arabera banatuko da etorkizunean sortutako energia. Koefizienteen baturak % 100 eman behar du, sortutako energia guztia esleitu ahal izateko. Enpresa komertzializatzaileek zure faktura luzatu dezaten, enpresa banatzaileak (kontagailuen irakurketaren arduraduna) orduro ekoiztutako energia banatuko die lotutako kontsumitzaileei, adostutako koefizienteen arabera. Kontsumitzaile bati fakturatu beharreko ordu-energia honela kalkulatuko da: ordu horretan neurketa-ekipoaren energia-irakurketa ken instalazio kolektiboak ekoiztutako energiari dagokion zatia.

Har al dezaket soberakinen konpentsazio sinplifikatua, autokontsumorako instalazio kolektibo batean parte hartzen badut?

Bai. Instalazio kolektiboek ere soberakinen konpentsazio sinplifikatua jaso dezakete, baldin eta barneko sareetan konektatuta badaude. Soberakin horiek ez zaizkio zure bizilagunari pasatuko; beraz, zure energia kuota aprobetxatuko duzu, nahiz eta ekoizten den unean etxean ez zauden. Konpentsazioaren muga fakturatutako hileko energiaren kostua izango da. Potentzia-terminoa hilero ordaindu beharko da, baita konpentsatutako energiaren karguak eta bidesariak ere. Isurketen kontrako sistema duten instalazio kolektiboek ere konpentsazio sinplifikatua jaso dezakete.

Noren izenean egiten da autokontsumo kolektiboko kontratua?

Kontratua jabekideen komunitatearen IFZren izenean egingo da, eta partaide bakoitzaren kuota eta bizilagunen arteko mantentze kostuak kudeatzeaz arduratzen da jabekideen komunitatea.

Autokontsumo kolektiboa jabekideen komunitatearen kontsumo komunei edo etxebizitzei aplikatzen zaie?

Jabekideen komunitateak CUPS bakoitzerako banaketa-koefizientea erabaki dezake, hori kontsumo komuna bai etxebizitzako kontsumoa bada ere.

Nola banatzen dira instalazioaren kostuak eta sortutako energia?

Parte-hartzaileak ados jarriko dira sorkuntzaren banaketan, koefiziente finkoekin, bai kontsumo komunetarako, bai etxebizitzetarako. Eta instalazioaren kostuan eta mantentze-kuotan parte hartzen dute, banaketa-koefiziente berarekin.

Instalazioa legeztatzeko baldintza gehigarririk behar al da?

Instalazioa legeztatzeko, energia-banaketa entregatu behar da, parte-hartzaile guztiek sinatua.

Autokontsumo kolektiborako pizgarririk al dago?

Bai. Hainbat iturritatik etor daitezke; udalerri bakoitzean zer aplikatzen den aztertu behar da:

  • Autokontsumorako instalazioetarako udalaren hobariak OHZ edo EIOZ ordaintzeko.
  • Kenkari fiskalak energia berriztagarrietan inbertitzeagatik.
  • Erkidegoetako edo Estatuko diru-laguntzak autokontsumoko teknologia fotovoltaikorako.

Smart Solar Iberdrolak, eskura dituzun aukera guztiei buruzko aholkuak emango dizkizu, zure bizilekuaren arabera.

Nire autokontsumo fotovoltaikoaren kostua finantzatu dezaket?

Hasierako ordainketa errazteko, Iberdrolak hitzarmenak ditu 10 urtera arte finantzatzeko aukera ematen duten finantza-erakundeekin. Horrela, zure instalazioa ordainduko duzu, zure fakturan aurrezten duzun bitartean.