Mugikorra, goazen tokira goazela gurekin datorren gailu hori, gure egunerokotasunean ezinbesteko elementu bihurtua. Deitzeko, "whatsappeatzeko" edo interneten nagigatzeko erabili ez ezik, gure kontaktu guztiak gorderik dituena, bai eta argazkiak, posta pertsonala, bankuko aplikazioa, argindarrarena... Praktikan, gure eguneroko bizitzan behar ditugun gauza ia guztiak daude gailu txiki horretan kontzentraturik.

Baina, galdetu al diozu inoiz zure buruari zer gertatuko litzatekeen halako batean birus batek eragin eta mugikorrak ibiltzeari utziko balio? Eta galtzekotan, edo norbaitek lapurtzekotan? Zera gertatuko litzateke: ez zenukeela soilik zure gailua fisikoki galduko, bertan dagoen informazio guztia eskuratzerik ere ez baitzenuke izango... Horrek ematen dituen buruhauste guztiekin!

Ez dago, jakina, aipatutakoen gisako egoerak une jakin batean gertatzea galarazteko modurik, baina badugu neurriak hartzerik inoiz halakorik gertatuko balitz gure informazioak inolako kalterik jasan ez dezan.

Nola jokatu jakin nahi baduzu, kasu egin gure gomendioei eta babestu zure mugikorra.

Ransomware