Egunero erabiltzen dituzu pasahitza eskatzen duten zerbitzuak; adibidez, sare sozialak, banku elektronikoak, posta, online dendak, etab. Zure bizitza digitalera sartzeko giltzak dituzu, horrenbestez, zure pasahitzak.
Etxeko giltzak zaintzen dituzun era berean babestu beharko zenituzke zure pasahitzak; inork lortuko balitu, zure nortasuna ordezkatzeko erabili eta zure izenean eragiketak egin litzake-eta, zure pribatutasuna arrisku larrian jartzera ere helduz.
Nola lortu, beraz, zure zerbitzu guztietarako sarbideak seguruagoak izan daitezen?
Oso erraza: pasahitza indartsu eta seguruagoak erabiliz. Behako bat eman hurrengo gomendioei eta ikusi zure pasahitzak artez nola kudeatu.
