Irudikatu aplikazio jakin bat deskargatu nahi duzula, baina mugikorrean nahikoa datu izan ez. Ez da ezer gertatzen... Ondo-ondoan, hain justu, badago "WIFIA DOAN" afixa tipikoa eskegita duen taberna bat. Primeran! Han konektatuz gero, hain beharrezko duzun aplikazio hori deskargatzeko modua izango duzu.

Baina... zer gertatuko litzateke wifi hori zuk uste bezain segurua ez balitz?

Askotan konektatzen gara tankera horretako wifiekin, gauza bera egiten duten bakarrak ez garela kontuan hartu gabe. Wifia behar bezala konfiguraturik ez badago, ezagutza jakin batzuk dituen edonork sare horretan garraiatzen den trafiko guztia bidean atzeman eta nahierara bidera dezake. Hau da, nahiz eta zuk orri jakin batera sartzen ari zarela uste izan, itxura berdintsua duen baina erasotzaile batek eraldatutako beste batean egon zintezke. Zertarako?

Trikimailu honen bitartez, tentuz gordetzeko moduko datuak eskura ditzakete erasotzaileek, esate baterako, pasahitzak eta bankuko datuak (orrien eta egiten diren eragiketen arabera), eta baita wifi horretara konektatu diren gailuak infektatu ere.

Horregatik da hain garrantzitsua era honetako wifiekin modu seguruan konektatzen jakin dezazun. Oraintxe zehaztuko dizugu hori nola egin.

Redes sociales