I+Pack Mobility

Ibilgailu elektrikoan egiten dituzten joan-etorrietan edozein egoeraren aurrean estalita daudela jakinda atseden hartzen dutenentzat. I+Repair Mobility eta I+Help Mobility zerbitzuak sartuta izango direlako Pakete honetan, eta ordezko autoa zure eskura izango duzulako zure etxeko birkarga-puntua konpontzen duten bitartean. Hilean 8,95 €-ren truke bakarrik (10,83€/hil. Zergak barne)*.

Kontrata ezazu

Zergatik da niretzat?

Zure ibilgailu elektrikoa kargatzean gorabeheraren bat gertatuz gero, estalita zaudelaren segurtasuna izango duzulako. Aurreztu eta lasai egon.

Zer hartzen du barne?

I+ Pack Mobility

8,95€/hil. (10,83€/hil. Zergak barne)* hau izango duzu...

I + Repair Mobility

  • Zure birkarga-puntuan edozein matxura izanez gero teknikari espezializatu bat joango da konpontzera urtean 300 €-rainoko estaldura batekin.

I + Help Mobility

  • Oporretarako konponbidea: Ibilgailu elektrikoa zure opor-lekura eramatea eta abiapuntuko helbidera itzultzea edo ordezko errekuntza-autoa urtean 15 egunez.

  • Onuraduna lekualdatzea: Helmugara eramatea zure ibilgailuaren kargak huts egiten badu.

  • Informazioa bidaietan: 24/7ko telefono laguntza zure bidaiari buruzko edozein informazio emateko.

  • Bateria faltagatiko laguntza: Zure ibilgailu elektrikoa in situ kargatzea, bateriarik gabe geratzen bazara.

  • Eta gainera, errekuntza-auto bat utziko dizugu doan zure birkarga-puntua konpontzen dugun bitartean.

Kontrata ezazu

Baduzu galderarik?

Hemen aurkituko dituzu zalantza ohikoenetako batzuk, baita dagozkien erantzunak ere, ea lagunduko dizuten.

I+Pack Mobility zerbitzuari esker, oporrak ez dira arazo izango, Oporretarako Soluzioa zerbitzuarekin zure ibilgailu elektrikoa opor-lekura eramango dugu edo errekuntzako ibilgailu bat utziko dizugu 15 egunez.

Zure etxeko birkarga-puntuaren matxurak ez dira eragozpen izango. Teknikari gaitu bat joango da zure etxera birkarga puntuaren matxura elektrikoak eta/edo elektronikoak konpontzeko. Konponketaren kostu guztiak hartzen ditugu barne (joan-etorriak, eskulana eta piezak), urtean 300 €-raino eta esku-hartzeen mugarik gabe. Birkarga-puntua ezin bada konpondu justifikatutako arrazoiren batengatik, 300 eurorainoko konpentsazioa emango dizugu, antzinatasunaren arabera. Eta/edo birkarga-puntua konpontzen dizugun bitartean, errekuntzako auto bat utziko dizugu.

Ez kezkatu bidaian bateriarik gabe geratzen bazara, zure autoa insitu birkargatuko baitugu. Eta zure ibilgailu elektrikoaren kargak huts eginez gero, ez da arazorik izango zure egunean; izan ere, ordubete baino gutxiagoan taxi/GTI batek jaso eta eraman egingo zaitu joan behar duzun lekura, urtean 100 €-rainoko saldoarekin.

Gainera, eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan, telefono bat izango duzu eskura, ibilgailuaren birkarga-puntuei eta autonomiari buruzko informazio guztia emateko. Esate baterako, bateria gutxi badago, telefono bidezko orientazioa, helmugarainoko ibilbide optimoa edo gertuen dagoen birkarga-puntua kalkulatzeko.

Bizilekuko bezeroek. Ez da beharrezkoa Iberdrola Clientes-ekin energia-hornidurarik izatea kontratatuta.

900 92 92 93 telefonora deituz kontrata dezakezu edo, nahiago baduzu, hurbilen duzun arreta-puntura joanez.

Gure aplikazioaren edo webgunearen bidez ere kontrata dezakezu.

Edozein zerbitzu easteko 7 egunetan eska dezakezu 24 orduetan 900 92 92 93 telefonora deituz edo gure APP-aren bitartez.

Birkarga-puntuen konponketak 48 lanordu baino gutxiagotan egingo dira.

Edozein unetan eman dezakezu baja, inolako zigorrik gabe, Oporretarako Soluzioa zerbitzua erabili ez baduzu.

Oporretarako Soluzioa zerbitzua erabili baduzu eta baja ematen badiozu, erregularizazio-faktura bat egingo da, fakturazio-urtea osatzeko geratzen den zenbatekoarekin.

Jarri gurekin harremanetan

Gure edozein kanaletan argituko dizkizugu.

Honako hauek ere zure interesekoak izan daitezke...