Lege Informazioa

SARTU ETA ERABILTZEKO LEGEZKO BALDINTZAK

Nor gara

IBERDROLA CLIENTES SAUk (aurrerantzean IBERDROLA) Bilboko Euskadi Plazako 5. zenbakian (48003, Bizkaia) du egoitza soziala, eta Madrilgo Tomás Redondo kaleko 1. zenbakian (28033, Madril), berriz, egoitza fiskala. Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke 944151411 telefono-zenbakira deituta edo informacion@iberdrola.com helbide elektronikora idatzita.

Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, A-95758389 IFKrekin: 5448. liburukia, 19. orria, BI-63981 orrialdea, 1. inskripzioa. Halaber, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko energia elektrikoaren eta gas naturalaren merkaturatzaileen zerrendan dago inskribatuta. 

Jokabide-kodeak

Autocontrol (Merkataritza Komunikazioa Autorregulatzeko Elkartea) elkarteko kide da IBERDROLA, eta aipatu elkarte horrek onartutako Publizitateko Jokabide Kodeari eta Merkataritza Elektronikoaren eta Publizitate Interaktiboaren Kode Etikoari atxikita dago. Kode horiek edonoren eskura daude bere webgunean, www.autocontrol.es helbidean.

Era berean, Korporazio Gobernuaren eta Kode Etikoaren barneko arauen menpe daude IBERDROLA eta haren langileak. Arau horiek guztiak eta eurak betetzeari buruzko informazio guztia erabiltzaileen eskura daude, www.iberdrola.es webgunean. 

WEBGUNERA SARTZEKO ETA HURA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK, IZAERA PERTSONALEKO DATUEN SEGURTASUNA ETA BABESA ...

WEBGUNERA SARTZEKO ETA HURA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

IBERDROLAk www.iberdrola.es webgunearen sarbidea eskaintzen du, baldin eta jarraian deskribatutako erabilera-baldintzak betetzen badira:

Sarbidea eta erabiltzaileak

ERABILTZAILE izaera esleitzen zaio www.iberdrola.es webgunera sartzen den orori. ERABILTZAILEak, halaber,  ERABILERA-BALDINTZA guztiak eta baldintzarik gabe onartzen dituela adierazten du espresuki. Eta, horrek ez die kalterik eragingo, ERABILTZAILEak eskainitako ondasunen bat edo zerbitzuren bat kontratatuz gero, hari aplika dakizkiokeen baldintza partikularrei.

Atariak eskainitako zerbitzua doakoa da. Horrekin guztiarekin ere, IBERDROLAk eskubidea gordetzen du zenbait zerbitzutara sarbidea baldintzatzeko. Aipatu zerbitzuetara sartzeko, ERABILTZAILEak, aldez aurretik, izena eman beharko du. Horretarako, ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena eman nahi duenaren eskura dauden Erabiltzaile gisa izena emateko formularioa bete beharko da.

ERABILTZAILEak ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena  eman behar duenean edo zerbitzu jakin batera sartzeko datu pertsonalak eman behar dituenean, izaera pertsonaleko datuen Segurtasunari eta Babesari buruzko kapituluan ezarritako moduan jaso eta tratatutako dira ERABILTZAILEek emandako datu pertsonalak.

Aldaketak

Webgunearen zerbitzua hobetze aldera, IBERDROLAk eskubidea gordetzen du webgunearen aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta edukiak aldatzeko, zabaltzeko edo behin-behinean eteteko. Edonoiz, aldebakarretik eta ERABILTZAILEari aldez aurretik jakinarazi gabe egin dezake hori guztia.

Halaber, eskubidea gordetzen du erabilera-baldintza hauek edonoiz aldatzeko. Baita www.iberdrola.es webguneko beste edozein baldintza partikular ere.

Erabilerraztasuna

IBERDROLAk lehentasuna eman dio gure Konpainiaren webguneko orrialdeetan nabigatzeko inolako sarbide-zailtasunik ez izateari, pertsonen minusbaliotasuna, adina edo erabilitako teknologia edozein izanik ere.

Helburu hori dela eta, W3C (World Wide Web) partzuergoak zehaztutako 2.0 Web Edukiarentzako  Erabilerraztasun Jarraibideak betetzean oinarritu da IBERDROLAren webgunearen garapena. Halaxe ziurtatu du Technosite enpresak, ONCE fundazioaren enpresak. www.iberdrola.es atariaren erabilerraztasun-irizpideei buruz informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, atariko Erabilerraztasuna atalean kontsulta dezakezu.

Edukia

IBERDROLAk bermatzen du www.iberdrola.es webgunean eskainitako eduki eta zerbitzu guztiek betetzen dituztela honako printzipio hauek: pertsonaren duintasun-printzipioa; arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik, nazionalitatearengatik, minusbaliotasunagatik edo beste edozein egoera pertsonalagatik edo sozialagatik ez diskriminatzearen printzipioa eta gazteak eta haurrak babesteko printzipioa.

Erabilera-baldintzak

ERABILTZAILEak hitzematen du www.iberdrola.es helbidean eskainitako edukiak eta zerbitzuak ondo erabiliko dituela eta ez dituela legez kontrako jarduerak egiteko edo ordena publikoaren, defentsa nazionalaren edo osasun publikoaren kontrako jarduerak egiteko erabiliko. Edukiak eta zerbitzuak erabiltzean, aurreko paragrafoan adierazitako printzipioak errespetatu behar ditu ERABILTZAILEak.

ERABILTZAILEak espresuki baimena du webguneko edozein informazio ikusteko eta beren sistema informatikoetan erreprodukzio pribatuak egiteko. Betiere, aipatu eduki horiek berak bakarrik erabiltzen baditu eta ez badie, ondoren, hirugarrenei ematen.

Jabetza intelektuala eta industriala

IBERDROLA da honako hauen titularra: www.iberdrola.es web-orrialdeetako edukien jabetza intelektualaren eta industrialaren baimenena, webgunearen diseinu grafikoarena eta kode informatikoena, merkataritza-izenena, marka eta zeinu bereizgarriena. Baldin eta horiek beste titular bat dutela zehazten ez bada.

Titularrek espresuki hala baimendu ez badute,  Legeak babestutako jabetza intelektualaren eta industrialaren baimenak haustea dakar eduki horiek erreproduzitzeak, banatzeak, merkaturatzeak edo aldatzeak.

ERABILTZAILEak baimen horiek hautsiz gero, IBERDROLAk dagozkion ekintza administratibo, zibil edo penal guztiak erabil ditzake.

Bermeak eta erantzukizunak baztertzea

ERABILTZAILEaren erantzukizuna da, soil-soilik, www.iberdrola.es webguneko orrialdeetara sartzea eta eurak erabiltzea.

IBERDROLA ez da erantzule egiten berak egin gabeko eta hirugarren baten informazio-iturrietatik ateratako informazio edo edukien zehaztasunaz, egiazkotasunaz eta jadanekotasunaz. Horri dagokionez, IBERDROLAk honako hauen aurrean soilik erantzungo du: IBERDROLAren berezko zerbitzuen aurrean; zerbitzu horietatik zuzenean sortutakoen aurrean eta IBERDROLAren Copyrightarekin, IBERDROLAren marka edo jabetzea intelektual edo industrial gisa identifikatutako edukien aurrean.

IBERDROLAk ez du bermatzen eta ez da erantzule egiten egoera hauen ondorioz sortutako edonolako kalte-galeragatik:
1. www.iberdrola.es helbidearen funtzionamendua eteteagatik eta webguneak gaizki funtzionatzeagatik. ERABILTZAILEak nahi eta espero dituen emaitzak eskuratzeko, www.iberdrola.es helbidean eskaintzen diren zerbitzuen eta edukien erabilgarritasun, egokitasun eta baliozkotasun ezagatik. ERABILTZAILEaren ordenagailuan birusak edo programak izateagatik edo, www.iberdrola.es helbidearen bidez, hirugarrenek eskainitako zerbitzuetan birusak egoteagatik. ERABILTZAILEek webgunean zein sarbide- eta erabilera-mota, baldintza, ezaugarri dituzten eta hango informazioen eta zerbitzuen berri baimendu gabeko hirugarrenek jakiteagatik. Arduragabekeriagatik, negozioaren galtzeagatik, arrazoia galtzeagatik, onurak galtzeagatik, datuak galtzeagatik sortutako zuzeneko edo bigarren mailako kalteengatik edo kalte bereziengatik edo webgunera sartzeagatik edo hura erabiltzeagatik sortutako kalteengatik edo antzeko kalteengatik.

"Cookie"n erabilera

www.iberdrola.es web guneak bere eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditu, bere web guneetatik errazago nabigatu ahal izateko eta ERABILTZAILEEI eskainitako zerbitzuetan eraginkortasun eta pertsonalizazio maila altuagoa lortzeko. Horien erabilerari buruzko informazio gehiago jasotzeko, kontsultatu IBERDROLAren cookie politika atala

Ingeles eta euskararako itzulpena

Webgune honetan ingeleseratutako eta euskaratutako informazio eta dokumentazio guztiak informatzeko asmoa besterik ez du. Euskarazko bertsioaren eta gaztelaniazko bertsioaren artean alderik balego, azken hizkuntza horretan adierazitakoa gailenduko da.

Eskumena eta legeria aplikagarria

Espainiako legerian zehaztutakoaren arabera zuzenduko dira Erabilera Baldintza hauek.

Erabilera Baldintza hauek edo webguneko edukia interpretatzeko edo aplikatzeko unean alderik edo eztabaidarik sortuz gero, eskuarki, IBERDROLA eta ERABILTZAILEa ERABILTZAILEaren bizilekuko Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira, izan dezaketen edozein eskumenei uko eginda. ERABILTZAILEak egoitza Espainiatik kanpo izango balu, IBERDROLA eta ERABILTZAILEA Bilboko Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira, izan dezakeen beste edozein eskumenei uko eginda.

                                                                               © 2016 Iberdrola, S.A. Eskubide guztiak gordeta.

IZAERA PERTSONALEKO DATUEN SEGURTASUNA ETA BABESA

Erabiltzaile erregistratu gisa zerbitzuetan izena ematea

Zerbitzu jakin batzuetara sartzeko, beharrezkoa izango da www.iberdrola.es webguneko ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena ematea. Izena emateko formularioa betetzeko datuak libre eta borondatez emango dira; beraz, datuak benetakoak eta errealitatearekin bat datozenak izan beharko dute.

Arduraz jokatzeko eta bere erabiltzaile-izena eta pasahitza hirugarrenen eskura ez jartzeko konpromisoa hartuko du ERABILTZAILEak. Halaber, hitzemango du IBERDROLAri, albait arinen, jakinaraziko diola datu horiek lapurtzen badizkiote, galtzen baditu edo hirugarrenek horiek eskuratzeko bestelako arriskurik badago.

ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena emanez gero, ERABILTZAILEak baimena ematen du bere datu pertsonalak eta/edo emandako beste edozein datu modu automatizatuan edo eskuz erabiltzeko.

Datu pertsonalen babesa

IBERDROLAn zu zaintzen zaitugu. Hori dela eta, IBERDROLAk www.iberdrola.es guneko ERABILTZAILE gisa ematen dizkiguzun izaera pertsonaleko datuen segurtasun eta konfidentzialtasuna bermatzen du, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

Datu pertsonalak jaso eta tratatzearen helburu bakarra da, ERABILTZAILEaren datuak eskatzen diren web guneko galdetegietan besterik aipatu ezean, ERABILTZAILEAK IBERDROLAri web gunearen bitartez egindako kontsulta, produktu edo zerbitzuen kontratazio, web gunearen erabilera baldintzak betetzen direla kontrolatzea eta gure legezko betebeharrak betetzea.

ERABILTZAILEari web guneko galdetegietan eskatzen zaizkion datuak nahitaezkoak izango dira dagokion galdetegian aurkakorik adierazi ezean. ERABILTZAILEAk nahitaezko izaerarekin eskatutako datuak emango ez balitu, IBERDROLAk ezin izango du dagokion galdetegia tramitatu.

Lortutako datuak Iberdrolak une bakoitzean indarrean den araudiaren arabera onetsitako segurtasun-neurri eta pribatutasun-politikei atxikiko zaizkie.

Eskaera beste pertsona fisiko baten izenean egiten denean eta eskaeran haren datu pertsonalak idatzi behar direnean, pertsona fisiko hark datuak eman aurretik, klausula honetako edukiaren berri eman behar die erabiltzaileak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoko 5.4. artikuluan zehaztutakoa betez.

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Lege Organikoan (15/1999 LO) ezarritakoaren arabera une oro datu horietara sartu, zuzendu, aurka egin eta ezabatzeko eskubidea gauzatu ahal izango duzu, zure NAN edo Pasaportearen kopiarekin batera idazki bat bidaliz, izaera pertsonaleko datuen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapen-araudia onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitako bitartekoen bidez.

Bezeroekin eta erabiltzaileekin komunikatzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko onespena

Gure bezeroei zuzentzen dizkiegun merkataritza-komunikazio guztiek indarrean dagoen legeria betetzen dutela bermatu nahi dugu IBERDROLAn.

Hori dela eta, 34/2002 Legea, Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa, eta 9/2014 Legea, 2014ko maiatzaren 9koa, Telekomunikazioei buruzkoa, betez, jakinarazten dizugu, datuak emateko unean espresuki hala adierazi baduzu, IBERDROLAk bere edo hirugarrenen produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidal diezazukeela bitarteko elektronikoen bitartez. Produktuen eta zerbitzuen izaera askotarikoa izan daiteke: energiari –ala ez–, etxeari, aisialdiari, telekomunikazioei edo zerbitzu finantzarioei buruzkoa.

Onespen hori edonoiz baliogabetu dezakezu  Lssi@iberdrola.es  helbidean edo jasotako merkataritza-komunikazioetan horretarako gaitutako estekaren bidez.

Segurtasun-neurriak

Transakzio-orrialdeen sarbidea ingurune seguruan egiten da. Orrialde horien bidez, IBERDROLAren produktuak edo zerbitzuak kontratatzen ditu www.iberdrola.es webguneko ERABILTZAILEak. Gure Konpainiaren webgunean zaudela ziurtatzeko, egiaztatu egoeraren goiko lerroan IBERDROLA hitza ageri dela. Era berean, ingurune seguruan zaudela ziurta dezakezu, propietateetan ageri den “url” helbidearen bitartez (saguaren eskuineko botoia sakatuta). Aipatu “url” helbide hori “https”  hizkiekin hasten da eta “s” hizkiak adierazten du eskainitako edukiak zerbitzari seguru batetik datozela.

Estekak

Hirugarrenen jabetzakoak diren webguneetarako edo edukietarako estekak ageri dira www.iberdrola.com webguneko orrialdeetan. Informazioa osatzeko aukera eskaini nahi zaio ERABILTZAILEari esteka horien bitartez. IBERDROLA ez da inongo kasutan erantzule egingo aipatu esteka horietan sartzeagatik ERABILTZAILEak paira ditzakeen ondorioengatik.

ERABILTZAILEak, eta oro har edozein pertsona fisikok edo juridikok, bere webgunearen eta www.iberdrola.es webgunearen artean edozein gailu tekniko jarri nahi izanez gero, aldez aurretik, IBERDROLAren baimena lortu beharko du idatziz. Esteka ezartzeak ez du esan nahi inongo kasutan IBERDROLAren eta estekatu den webguneko jabearen artean harremanik dagoenik. Ezta IBERDROLAk eduki edo zerbitzu horiek onartzen edo baimentzen dituenik ere.

                                                                             © 2016 Iberdrola, S.A. Eskubide guztiak gordeta.