Etxetresna Elektrikoen Babesarekin, zure garbigailuaren eta hozkailuaren matxurek ez dizute arazo gehiago sortuko, Iberdrolan ahal dugun guztia egiten baitugu ez dezazun ezertaz kezkatu beharrik izan.

Zer zerbitzu eskaintzen dizkizugu?

Garbigailua eta hozkailua konpontzeko zerbitzu osoa, ez dezazun ustekabeko gasturik izan matxuren ondorioz, hilean 1,95 euroan baino ez (BEZik gabe)

Etxerako lasaitasuna nahi duzu?

Larrialdi elektrikoei erantzuteko zerbitzua kontrata dezakezu bide hauetariko edozeinen bitartez:

Ezbeharren bat jakinarazi edo Etxetresna elektrikoak Babesteko Zerbitzuari lotutako kontsultaren bat egin nahi baduzu, Laguntza Teknikoko Zerbitzuaren telefonora dei dezakezu (900 22 45 22); 24 orduetan dago erabilgarri, asteko 7 egunetan.

Abantailak

Aurreztea

Hileko kuota txiki bat ordainduz gero, teknikari kualifikatu bat etxera joango zaizu garbigailuaren eta hozkailuaren matxura elektrikoak eta/edo elektronikoak doan konpontzeko (*). Eta zure pack-a Etxetresna Elektrikoen Babesa 10 zerbitzura zabaltzen baduzu, sukaldeko etxetresna elektriko guztiak eta telebista ere konpondu ahalko dizkizugu.

Lasaitasuna

Sukaldeko etxetresna elektrikoen eta telebistaren matxurengatik kezkatzea iraganeko kontua da. Etxetresna Elektrikoen Babesa zerbitzuarekin edo Etxetresna Elektrikoen Babesa 10 zerbitzuarekin ez duzu gehiago zerbitzu teknikoen bila ibili beharko.

(*) Joan-etorrien, eskulanaren, piezen eta zergen kostuak barne. Matxura gehienez ere 2 lanegunen buruan artatuko da, larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan izan ezik, baldin eta ez bada ezinbesteko kasu bat. Mota bakoitzeko etxetresna elektronikoen konponketen urteko muga: 300 €. Zerbitzuan ez dira sartuko ez bermea duten etxetresna elektrikoak, ez 10 urte baino gehiago dituztenak. 30 eguneko gabetasun-aldia zerbitzua aktibatu den egunetik aurrera.