Zure Etxebizitzako Elektrizitate Babesaren zerbitzuarekin, zure instalazio elektrikoa eta gama zuriko etxetresna elektrikoak babestuta egongo dira matxurak gertatzen direnean. Ustekabeko gastuez ahatz zaitezen eta ez dezazun ezer alferrik ordaindu behar.

 

Zure klimatizazio-instalazioa ere babes dezakezu Etxeko Babes Elektrikoa Plus zerbitzua kontratatzen baduzu.

Zer zerbitzu eskaintzen dizkizugu?

Zure instalazio elektrikorako eta gama zuriko etxetresna elektrikoetarako babesa, matxurak konpontzeko prezio bereziarekin, hilean 5,95 € ordainduta (BEZik gabe). Horrez gain, teknikari gaitu bat bezeroaren etxera joango da urtero.

Eta oraindik gehiago nahi baduzu...

Pixka bat gehiago ordainduz gero, zehazki hilean 6,95 € (BEZik gabe), ETXEBIZITZARAKO BABES ELEKTRIKOA PLUS zerbitzuak zure klimatizazio-ekipoen matxurak eta instalazioa ere estaliko ditu.

Kontratatu orain, bide hauetako edozein erabilita

Edozein gorabeheraren berri eman nahi baduzu edo Etxebizitz Elektriktrizitate Babesa zerbitzuarekin erlazionatutako edozein kontsulta egin nahi baduzu, zure esanetara duzu 24 orduz, asteko 7 egunetan, Laguntza Tekniko zerbitzuaren telefonoa, 900 22 45 22.

Abantailak

Aurreztea

Aurrerantzean ez duzu kezkatu beharko instalazio elektrikoaren edo gama zuriko etxetresna elektrikoen matxurek eragindako ustekabeko gastuak direla eta: Etxebizitzako Elektrizitate Babesarekin, zure etxea babestuta egongo da, eta Etxebizitzako Elektrizitatearen Plus Babesa zerbitzuarekin, baita klimatizazioa ere. Kontratatu orain, eta ez ordaindu ezertxo ere 2 hilabetean.

Erosotasuna

Ez duzu denbora gehiago galdu beharko adituen bila eta prezioak konparatzen: zerbitzu bakar batean, etxetresna elektronikoak instalatzeaz eta etxeko matxura elektrikoak konpontzeaz arduratuko diren profesionalak izango dituzu eskura. Edozein unetan eman ahalko duzu baja zerbitzuan, inolako zigorrik jaso gabe.

Lasaitasuna

Etxe batean instalazio elektrikoarekin eta etxetresna elektrikoekin lotuta sor daitezkeen arazo nagusi eta ohikoenei aurre egiteko zerbitzu bat izango duzu eskura.

Brikolaje elektriko zerbitzua

Sartuta dago urtean teknikari kualifikatu baten esku-hartzea zure etxean. Sartuta daude joan-etorrien gastuak eta gehienez 3 orduko eskulana..