
Iberdrola Termostato Adimendunarekin zure berokuntza-sistema piztu eta itzali ahal izango duzu, baita tenperatura kontrolatu ere, zauden tokian zaudela: termostatotik, mugikorretik, tabletatik edo ordenagailutik.
Egiaztatu hemen ea zure egungo termostato edo galdarak balio duen, eta hasi Termostato Adimenduna erabiltzen!
Zer eskaintzen dizugu?
Zure etxean Netatmo termostato adimenduna edukitzearen abantaila guztiak, prezio ezin hobean eta gure berme osoarekin, Iberdrolaren bezero izateagatik bakarrik. Baliatu punta-punta teknologia eta diseinuaz, eta aurreztu zure fakturan.
* Prezioa zergak barne. Barne hartzen ditu: Zeharkako zergak: BEZ-a (% 21) penintsula eta Balearretan. Kanarietan IGIC (% 7) aplikatzen da eta Ceuta eta Melillan IPSI (% 4) aplikatzen da.

Abantailak
Kontrola
Kontrola itzazu etxeko tenperatura zauden lekuan zaudela.
Aurreztea
Aire girotua modu efizienteagoan erabili eta fakturan aurreztu ahal izango duzu.
Konforta
Konfigura ezazu etxera heldu aurretik pizteko eta ez zaudenean itzaltzeko.
Galderak Orokorrak
Produktua erosten dudanetik, zenbat denbora igarotzen da bidalketa jaso arte?
Eskaeraren norakoaren arabera, entrega-epea 4 lanegunetik 8ra bitartekoa izango da.
Zein da zerbitzuaren kostua?
Ez dago zerbitzuaren kosturik, bakarrik produktu beraren erosketa. Produktuaren zerbitzu guztiak doakoak dira.
Nire galdara bateragarria al da termostato adimendunarekin?
Termostato adimenduna berokuntza-sistema ugarirekin da bateragarria: gaseko galdara indibidualak, egurrezko berogailuak, bero-ponpak, elektrobalbulak, etab. Sistemen bateragarritasuna hemen egiazta daiteke: check.netatmo.com
Internet zerbitzua edo zerbitzu elektrikoa eteten bada, termostatoak funtzionatzen jarraitzen du?
Interneteko zerbitzuan eteteren bat ematen bada, termostatoak konektatu gabeko beste edozein termostato bezala funtzionatzen jarraituko du, hau da, berogailua mozketa gertatu baino lehenago zehaztutako azken kontsigna-balioaren arabera erregulatzen jarraituko du.
Zerbitzu-eteteak irauten duen bitartean ezin izango da urrunetik elkarreragin, ezta programak edo doikuntzak aldatu ere, baina eskuzko doikuntzak bortxatu ahal izango dira termostatoaren botoi fisikoetan klik eginez.
Konexioa berrezartzen denean, termostatoaren funtzio guztiak erabilgarri egongo dira berriro automatikoki. Hornikuntza elektrikoan mozketaren bat egotekotan, berogailuak eta termostatoak funtzionatzeari utziko diote, konektatu gabeko beste edozein termostato bezala. Halere, termostatoak elikadura elektrikoa berriz jasotzen duenean automatikoki martxan jartzeko diseinatuta dago.
Nola instala diezaioket termostatoa nire galdarari?
2 instalazio-eskema daude: Haririk gabeko instalazioa, Instalazioa horman:
