Galdarak berritzea
 

Aurrezkia eta segurtasuna lehen egunetik 
Iberdrolaren negozioentzako eta autonomoentzako energia-zerbitzu integrala: Galdarak berritzea

Kontratazio-aukerak

Zerbitzua, Eskaintza ...

Zerbitzua: BEROKUNTZARAKO ETA UR BEROTARAKO GALDARA-GELAK BERRITZEA

Gure zerbitzua 10 urterako bero-horniduran datza, eta berokuntzaren eta/edo ur beroaren ekoizpen zentralizaturako gasolio bidezko instalazioak energia-efizientzia altuko etaingurumen-inpaktu txikiagoko gas-instalazio berri batekin ordeztea barnean hartzen du, gas naturala erregai gisa erabiliz.

Beroa ekoizteko sistema konbentzionalak ordezteaz gain, efizientzia altuko soluzioen bideragarritasuna ebaluatzen dugu, besteak beste kogenerazioarena; soluzio horiek beroa eta elektrizitatea modu konbinatuan ekoizten dituzte, eta sistema konbentzionalek baino aurrezki handiagoa ahalbidetzen dute.

Zerbitzu honek hainbat abantaila ditu, besteak beste:

  • Energia-aurrezki maximoa: zure instalazioan energia-efizientziaren maila altuena lortzeko erantzukizuna hartzen dugu, ahalik eta gutxien kontsumi dezan.
    Horretarako lehen marketakoak diren, errendimendu, fidagarritasun eta energia-efizientzia egiaztatuak dituzten eta oso bizitza erabilgarri luzea duten ekipamenduak erabiltzen ditugu, efizientzia altuko soluzioak, hain zuzen (kogenerazioa). Eta eskaintza kontsumo elektrikoen optimizazioarekin osatzen dugu (hornidura-eskaintza pertsonalizatuak, tarifei buruzko aholkularitza, potentzien optimizazioa, energia erreaktiboaren kontsumoaren hobekuntza, argiztapen efizienteko ikuskapenak, etab.)
  • Ekipamenduen errendimendua bermatuta: kontsumitutako bero-kantitatea bakarrik ordaintzen duzu, ez erabilitako erregaia. Instalazioaren errendimenduaren aldaketak gure gain hartzen ditugu.
  • Segurtasuna: gozatu segurtasun altuko instalazio berri baten segurtasunaz (gas-isurien kontrola, segurtasun-balbulak, alarma-aparatuak, etab.)
  • Jasangarritasuna: instalazio berria ekipamendu efizienteagoekin, CO2 gutxiago isurtzea eta hornidura jarraitua izatea ahalbidetzen duena, biltegiratu beharrik gabe.
  • 24 orduko Laguntza Teknikoko Zerbitzua: telekudeaketa-sistemek kontrolatutako instalazioak. Arreta-zerbitzua eguneko 24 orduetan emango da, urteko 365 egunetan, eta gehieneko denbora bat igaro aurretik egingo dela bermatuko da.
  • Berme osoa: instalazio berriaren edozein ordezte-lanez edo matxuraz arduratuko gara, egin beharreko edozein jarduketaren eskulana, desplazamenduak edo ordeztutako materialak ordaindu behar izan ez ditzazun.
  • Ez dago inbertsiorik egiteko beharrik: Iberdrolak bere gain hartzen du instalazioa egokitzeko egin beharreko inbertsioa
  • Diru-laguntzen tramitazioa: Iberdrolak izapidetuko ditu egindako aldaketek jaso ditzaketen laguntzak.
  • Zure mintzakide bakarra gara, gure kargu hartzen dugu proiektuaren kudeaketa osoa lanak hasten direnetik kontratua amaitzen denera arte: ingeniaritza, instalazioa, araudia, finantzaketa, gasaren hornidura, mantentze-lanak, etab.

Eskaintza: AURREZKIA LEHEN EGUNETIK

Eskaintza pertsonalizatua, doakoa eta konpromisorik gabea egiten dizugu.

Lehen urratsa instalaziora bisita tekniko bat egitea da; bertan beharrezkoa den informazio guztia biltzen dugu, kudeatzaile pertsonal batek eskaintza bat eta bideragarritasun-azterketa aurkez diezazkizun.

Behin eskaintza onartuta, gela berritzeari ekingo diogu. Aldi horretan Iberdrolak sistemari oinarrizko bero-zerbitzuak ematen jarraituko du, posible den heinean.

Kontratua indarrean dagoen bitartean Iberdrola izango da zure mintzakide bakarra; gure erantzukizuna izango da instalazio berria gauzatzea eta horrek behar bezala funtzionatzea, eta gu arduratuko gara proiektuaren alderdi guztien kudeaketa osoaz:

  • Proiektua, gelaren ingeniaritza-alderdien garapena
  • Baimenak, eta gas-sarera konektatzeko izapideak
  • Instalazioa indarrean dagoen araudira egokitzea
  • Ekipamenduak instalatzea
  • Horiek martxan jartzea
  • Instalatu beharreko ekipamenduak eta sistemak finantzatzea
  • Gas naturalaren hornikuntza egitea kontratuak irauten duen bitartean
  • Gelaren mantentze-lanak egitea
  • Berrikuste-lanak eta ikuskapenak egitea
  • Matxurak berme osoarekin konpontzea

Fakturazioa oso sinplea da, eta bi osagai bakarrik ditu:

  • Termino finkoa: urteko KPIren eboluzioarekin eguneratzen den hileko kantitate finkoa da.
  • Termino aldakorra: bezeroak eskatzen duen bero-kontsumoaren araberakoa (berokuntza eta ur beroa). Prezio hori hilero aldatzen da, Brent upelaren prezioaren eboluzioaren ($/upel) eta €/$ kanbio-tasaren arabera.

Partekatzea

  • Partekatzea non Twitter. Galdarak berritzea Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Facebook. Galdarak berritzea Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Google. Galdarak berritzea Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Linkedin. Galdarak berritzea Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Delicious. Galdarak berritzea Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Meneame. Galdarak berritzea Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Yahoo. Galdarak berritzea Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Bidali gatik Mail. Galdarak berritzea Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du