Erregularizazioa

Hemen aurkituko duzu Curenergía erregularizatzeari buruz behar duzun informazio guztia. Horrela, ez duzu zalantzarik izango.

Zer da erregularizazioa?

Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioak onartutako merkaturatze elektrikoaren kostuen balioa kalkulatzeko egungo metodologia. Kostu horiek kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioen (KTBP) zati dira, eta beharrezkoak dira merkaturatzaileok honako jarduera hauek egiten jarrai dezagun: bezeroentzako arreta, fakturen kudeaketa, kontratazioa, etab.

Ministerioak onartutako metodologia berria KTBPa martxan jarri zenetik aplikatzen da, 2014ko apirilaren 1etik (216/2014 Errege Dekretua). Beraz, 2014ko apirilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra bitarteko aldia erregularizatu behar dugu orain.

Nori eragiten dio?

Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioak (KTBP) 2014ko apiriletik 2016ko abendura bitartean kontratatuta zituztenei soilik eragingo die, gizarte-bonuari atxikita dauden kontsumitzaile kalteberak barne.

2014ko apirilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra bitarteko uneren batean tarifa arautuari (KTBP) atxikita egon bazara, IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U. enpresak erregularizatuko ditu merkaturatze-kostuen kontzeptuan finkatutako balio berria abian jartzearen ondoriozko kopuruak.

Nola kalkulatzen da?

Oso erraza: erregularizazioa kalkulatzeko, bezeroak merkataritza-kostu gisa ordaindu zuenaren 216/2014 Errege Dekretuaren metodologia zaharraren arabera eta 469/2016 Errege Dekretuan ezarritako metodologia berriaren ETU/1948/2016 Aginduan zehaztutako balioekin aplikatzen da arteko aldea egiten da.

Metodologia zaharra
Merkaturatze-kostua kalkulatzeko urtean 4 €/kW-eko prezioa aplikatu behar zaio kontratatutako potentziari.

Metodologia berria
Merkaturatze-kostuak 2 osagai ditu, finkoa eta aldakorra; honela kalkulatzen dira:

Merkaturatze-kostu finkoa: 3,113 €/kW eta urteko prezioa aplikatzen zaio kontratatutako potentziari.

Merkaturatze-kostu aldakorra: Urte bakoitzean kontsumitutako energiari aplikatzen zaio.

Hemen daude prezioen taulak.

Horrenbestez, erregularizazioaren ondorioz kobratzea edo ordaintzea egoki dakizuke, zure kontsumoaren arabera.

Noiz eta nola erregularizatzen da?

IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.-k 2016ko uztailetik irailera arte erregularizatzen hasi zen, eta faktura bakarrean ikusiko duzu, honela:

IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO S.A.U.-ren bezero izaten jarraitzen baduzu: erregularizatzen hasten garenean kontzeptu gehigarri gisa agertuko zaizu fakturan. Zure fakturan ikusiko duzu: Merkaturatze-kostuaren erregularizazioa.

IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.-ren bezero dagoeneko ez bazara: faktura espezifiko bakarra bidaliko dizugu gai honetarako.

Bi kasuetan, fakturarekin batera erregularizazio honen xehetasuna azalduko zaizu, 469/2016 Errege Dekretuko ereduari jarraituz.

Honako hauek ere zure interesekoak izan daitezke…

Bizimodua errazten dizuten beste zerbitzu batzuk.