Ireki menu bakoitza, azalpena ikusteko

  • Miniatura del anverso de factura de electricidad
  • Miniatura del reverso de factura de electricidad

Anverso factura

Anverso de factura de electricidad Reverso de factura de electricidad
  • Goiko aldeko ezkerreko izkina: faktura igortzen duen Iberdrola Taldeko sozietatearen izena.

    Goiko aldeko eskuineko izkina: faktura motaren erreferentzia (elektrizitatea, gasa…).

    FAKTURAREN DATUAK

    Fakturaren aldia: fakturazio-epearen hasiera- eta amaiera-datak.

    Fakturaren zenbakia: faktura identifikatzeko kodea.

    Fakturaren igorpen-data: Iberdrolak faktura igortzen duen unea.

    Karguaren data: faktura honi dagokion kargua zure banku-erakundean gauzatuko den eguna. Kuota Finkoa, zerbitzua kontratatuta badaukazu, karguaren dataren ordez Kuota Finkoa kobratzeko data agertuko da.

    Benetako irakurketarekin gauzatutako faktura: faktura bakoitzean gauzatzen den irakurketa motari buruzko informazioa. Adibidean benetako faktura bat agertuko litzateke, baina balioetsia ere izan daiteke.

    Kontratuaren titularra: kontratuan ageri den pertsonaren izena.

    Titularraren IFZ zenb: identifikazio fiskal-zenbakia da, pertsona fisikoa izateagatik.

    Hornidura-kontratuaren erreferentzia: zure kontratua identifikatzen duen kodea. Edozein kudeaketa egiteko, gure arreta-kanalek kode hori eskatuko dizute identifika zaitezen.

    Hilero ordaindu beharreko Kuota Finkoa: Kuota Finkoa zerbitzuan harpidetuta bazaude hilero ordaintzen duzun zenbatekoa.

    Fakturaren zenbatekoa guztira: guztizko zenbatekoa da, zure fakturan zehazten diren kontzeptu guztiak barne hartzen ditu. Kuota Finkoa zerbitzua kontratatuta badaukazu, datu hori informatzeko besterik ez da izango.

    FAKTURA BIDALTZEKO DATUAK

    Igorlea: faktura igortzen duen Iberdrola Taldeko sozietatea.

    Barra-kodea: Iberdrolak dokumentuak automatikoki tratatzeko erreferentzia.

    Korrespondentzia jasotzeko izena eta helbidea, eta hornidura: faktura bidaltzeko korrespondentzia-datuak. Ez dute zertan bidalketa-datu hauen azpian ikus ditzakezun kontratuaren titularraren izenarekin eta hornidura-helbidearekin bat etorri.

  • Hemen dituzu energiaren laburpena, kontratatutako zerbitzuak eta horiei dagokien BEZa.

    “Kontsumoaren bilakaera” ikus dezakezu eskuinean agertzen den grafikoan. Bertan, azken 14 hilabeteetako elektrizitate-kontsumoa dago xehatuta, kWh-tan. Hartara, zure kontsumoaren bilakaera ikusteaz gain, aurreko urteko aldi berean izan zenuen kontsumoarekin aldera dezakezu. Nabarmendutako marra horizontalak zure kontratuaren batez besteko kontsumoa adierazten du. Kontsumoa balioetsia denean, dagokion grafikoaren barra marrekin agertuko da.

    Horrez gain, fakturatutako aldian eta azken 14 hilabeteetan izan duzun eguneko batez besteko kontsumoari buruzko datuak (eurotan) ere ematen dizkizugu, baita azken urtean pilatutako kontsumoa ere (kWh).

  • Zure faktura ulertzen laguntzen dizugu: zure fakturazioari buruzko informazio garrantzitsua biltzen du; esaterako, Kuota Finkodunefaktura bada, Kuota Finkoa zerbitzua kontratatuta duzula eta zertan datzan gogoraraziko dizugu. Horrez gain, atal honetan zure fakturari eragiten dioten gertakari esanguratsuen berri emango dizugu (adibidez, energiaren edo zerbitzuen prezioak aldatzea).

    Kalitate-zigiluak:

    • AENOR: Iberdrolaren kalitatearen kudeaketa-sistemaren ziurtapen-zigilua, irabazi-asmorik gabeko Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartearen (AENOR) bitartez lortutakoa. Ziurtapen honek Iberdrolak erabilitako Kalitate Sistema UNE-EN ISO 9001 ARAUAn ezarritako betekizunekin bat datorrela ziurtatzen du.

    • KONTSUMO-ARBITRAJEA: IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAU eta IBERDROLA CLIENTES SAU Kontsumo Arbitraje Sistemari atxiki zaizkio, gatazkak ebazteko. Hori dela eta, Iberdrolari erreklamazio bat jarri eta 30 eguneko epean behar bezalako erantzunik jaso ez baduzu, dagokion Arbitraje Batzordera jotzeko modua izango duzu, Iberdrola arbitraje horren menpe jarri den kasuetarako, erreklamatutako gaia enpresa merkaturatzailearen erantzukizuna bada. Informazio gehiagorako Erreklamazioak atalera jo dezakezu..

    • PEFC: horren bidez ziurtatzen da fakturak egiteko erabiltzen den papera era jasangarrian kudeatutako basoetatik eta kontrolatutako iturrietatik datorrela.

Ireki menu bakoitza, azalpena ikusteko

  • Miniatura del anverso de factura de electricidad
  • Miniatura del reverso de factura de electricidad

Reverso factura

Anverso de factura de electricidad Reverso de factura de electricidad
  • Kontagailu-zenbakia: zure neurgailua edo kontagailua identifikatzen duen kodea.

    Hornidura-kontratuaren erreferentzia: zure kontratua identifikatzen duen kodea. Edozein kudeaketa egiteko, gure arreta-kanalek kode hori eskatuko dizute identifika zaitezen.

    Enpresa banatzailea: tzure enpresa banatzailearen izena. Harekin harremanetan jarri behar duzu sare elektrikoarekin loturiko matxurarik edo gorabeherarik izanez gero.

    Sarbide-kontratuaren zenbakia: enpresa banatzailearekin duzun hornidura-kontratuaren erreferentzia.

    Hornidura puntuaren identifikazioa (CUPS): hornidura-puntua identifikatzen du edozein enpresa banatzaile edo merkaturatzaileren aurrean.

    Ordaintzeko era: tfakturak ordaintzeko aukeratzen duzun modua. Kasu gehienetan bankuan helbideratuz egiten da. Ordainketa helbideratuta ez dagoenean, barra-kode bat agertuko da fakturaren atzealdean. Kasu horretan, hitzartutako banku-erakundeetan ordaindu beharko da, faktura bera aurkeztuta.

    Erakundearen datuak, IBAN, BIC eta agindu-kodea: ordainketak helbideratzen diren lekua. IBANaren azken digituak ezkutatu egiten dira zure bankuko datuen konfidentzialtasuna bermatzeko.

    Kontratatutako potentzia: kW-tan agertzen da..

    Sarera sartzeko bidesaria (ATR): zure hornidura-puntuari sarera sartzeko dagokion bidesaria.

    Bidesarien prezioak: aplika daitezkeen sarbide-bidesariak BOEn argitaratu zireneko data.

    Kontratuaren iraupena: Kontratua amaitzen den data; une horretan, hortaz, berriztatu edo indargabetuko litzateke. Automatikoki berritzen da.

    Helbide fiskala: zerga-arloko administrazio publikoan erregistratutako helbidea.

  • ENERGIA

    Energia-hornidurarekin loturiko kontzeptuak:

    Fakturatutako potentzia: kontratatutako potentzia (kW) faktura-aldiaren egun kopuruarekin eta kW-aren prezioarekin biderkatuta kalkulatzen den zenbateko finkoa.

    Energia erreaktiboa: aprobetxatu ez daitekeen aparteko energia-kontsumo bat da, zenbait tresna elektrikoek eragiten dutena. kVArh-etan neurtzen da (kilovoltamper erreaktibo orduko). Energia erreaktiboak gainkarga sortzen du linea, transformagailu eta sorgailuetan, errendimendu erabilgarririk sortzera iritsi gabe. Edonola ere, energiaren fakturak kontabilizatzen duenez, fakturaren zenbatekoa dezente handitzera irits daiteke. Energia mota hau ekipamendu bereziak instalatuz saihestu daiteke, era horretan zure fakturan dagokion kontsumoan aurreztuz.

    Fakturatutako kontsumoa: fakturatutako aldian egin duzun kontsumoaren zenbatekoa. Aldi horretarako kontsumoa (kWh) eta kWh-aren prezioa biderkatuta kalkulatzen da.

    Beherapenak: halakorik badagokio, aurreztutako zenbatekoa adierazten da.

    Elektrizitatearen gaineko Zerga: zerga berezia, alkohola, tabakoa edo hidrokarburoak zergapetzen dituztenak bezalakoa. Zerga Bereziei buruzko Legeak (38/1992) ezartzen duen moduan kalkulatzen da, kontsumoarengatik ordaintzen dena eta fakturatutako potentzia bider % 5,1127 eginez.

    ZERBITZUAK ETA BESTE KONTZEPTU BATZUK

    Energiaren osagarri diren beste zerbitzu batzuekin loturiko kontzeptuak

    Neurketa-ekipamenduen alokairua: fakturazio-aldiko egun-kopurua kontagailuaren alokairuaren prezioarekin biderkatuz kalkulatzen da, kontagailua bezeroarena ez bada, kasu horretan ez baita fakturatzen. Administrazioak arautzen du prezioa.

    Beste zenbait zerbitzu mota ager daiteke, ETE Laguntza Zerbitzua, esaterako, kontratatu baldin badituzu.Horien zenbatekoa kalkulatzeko, fakturazio-aldia bider zerbitzuaren hileroko prezioa egiten da. Deskontuak ere ager daitezke, halakorik aplikatu behar izanez gero.

    ENERGIAREN, ZERBITZUEN ETA BESTE KONTZEPTU BATZUEN GUZTIZKOA

    Energiagatik, zerbitzuengatik eta aurreko ataletan zehaztutako beste kontzeptuengatik fakturatu beharreko guztizko zenbatekoa jasotzen du. Zenbateko horri BEZa gehitzen zaio.

    • BEZ: Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Indarrean dagoen tasa aurreko kontzeptuen baturari aplikatzen zaio. Kanarien kasuan, IGIC aplikatuko litzateke indarrean dagoen tasan, eta Ceuta eta Melillako kasuan IPSI, indarrean dagoen tasan.

    • Fakturaren zenbatekoa guztira: ordaindu beharreko fakturaren azken zenbatekoa da.

    Batzuetan lerro bat baino gehiago ager daiteke kontzeptu bakar batean. Bi arrazoirengatik gerta daiteke hori:

    • Fakturazio-aldi baten barruan aplikatu beharreko prezioetan aldaketaren bat gertatu denean.

    Ordu-tarte bat baino gehiago kontratatu direnean.

  • Zure fakturatik indarreko araudiak ezartzen dituen zergak eta gainordainak ordaintzeko eta energia elektrikoa eta banaketa-sareak ekoizteko eta hornitzeko erabiltzen diren euroen kopuruari buruzko informazioa.

    Zura fakturan ordaintzen duzunaren norakoa

  • Fakturazioaren xehetasunaren ondoren "Ezagutu fakturazioren xehetasunak" atala aurkituko duzu. Kontagailuaren aurreko eta oraingo irakurketak zehazten dira, baita horiei dagozkien egunak ere, ordu-tarte bakoitzerako, ordu-bereizketa duen tarifa kontratatuta izatekotan.

    Oraingo irakurketari aurreko irakurketa kenduz, adierazitako epealdiko kontsumoa (kWh) lortzen da. Kontsumo hau fakturazioaren xehetasunean jasotzen denaren berdina da, Kontsumitutako energian.

    Energia-kontsumoaz gainera, energia erreaktiboari eta maximetroei buruzko informazioa ere ager daiteke, halakorik egoki bada.

  • "Informazio baliotsua" atalak zuretzat garrantzitsuak eta erabilgarriak diren gai desberdinekin erlazionatutako informazio gehigarria biltzen du.

  • Iberdrolarekin harremanetan jartzeko modu desberdinak zehazten dizkizugu:

    Bezeroen Arreta 24 orduz: Edozein kontsulta egin edo informazioa eskatzeko 900 225 235 telefonoaren bitartez.

    Zerbitzuak - Laguntza Teknikoa:  Iberdrolarekin kontratatutako zerbitzuekin erlazionatutako edozein gorabehera baduzu (energia-hornidurakoa ez dena), agente espezializatuekin arreta esklusiboa izateko telefono bat eskaintzen dizugu.

    Sarearen Matxurak - Arreta zerbitzua: Sarearekin loturiko matxurak eta larrialdiak jakinarazteko telefono espezifikoa.

    Gure Arreta Gune guztietara jo dezakezu. Zure fakturan zure helbidetik gertuen dauden bi Saltoki Laguntzaileak zein diren adierazten dizugu.

    Gure web gunea, kontsulta-postontzi atalean.

    Eta orain Twitterren ere jarrai gaitzakezu: www.twitter.com/TuIberdrola eta Facebookren: www.facebook.com/IberdrolaClientes.