Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa (KTBP)

Lehen Azken Baliabideko Tarifa (ABT) izenez ezaguna zena lehenetsitako aukera da merkatu arautuan dauden eta Erreferentziazko Merkaturatzaile batek hornitzen dituen bezeroentzat.

Metodologia hori honetan datza: orduz ordu elektrizitatearen merkatuko kostu errealak aplikatzea. Espainiako Sare Elektrikoak (REE) egunero argitaratzen ditu prezio horiek, hurrengo eguneko ordu bakoitzak izango duen prezioarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa atalera.

Prezio finkoaren eskaintza alternatiboa

Araudiak ezartzen duen moduan, Iberdrola Comercialización de Último Recurso SAU enpresak hala eskatzen duten bezeroen esku jarriko du urteko prezio finkoa duen tarifa bat kontratatzeko aukera. Kontratazio horrek 12 hilabeteko iraunkortasun-konpromisoa dakar berekin.

Kontsultatu baldintzak hemen.

ERREFERENTZIAZKO MERKATURATZAILEAREN URTEKO TARIFA FINKOA TP (€/kW URTEKO) TE (€/kWh PUNTAKO ALDIA)
TE (€/kWh MURRIZTUA)
2.0A Elektrizitatea 38,043426 0,144236