Efizientzia handiko fluoreszentzia

 

Murriztu energia-kontsumoa Iberdrolaren soluzio honekin 
Iberdrola aurrezkia eta energia-efizientzia negozioentzat eta autonomoentzat: Argiztapeneko soluzioak, errendimendu handiko fluoreszenteak

Kontratazio-aukerak

GURE EFIZIENTZIA HANDIKO FLUORESZENTZIA-SOLUZIOA AURKEZTEN DIZUGU

Lanpara fluoreszenteak jarduera-sektore guztietan erabiltzen dira. Merkatuan denbora luzean presentzia izan duten arren, merkaturatu zenetik gehien eboluzionatu duten lanpara-moten artean dago. Argi-errendimendua, tonalitatea, erreprodukzio kromatikoa, tamaina, diseinua eta abar hobetu dira, gaur egungo egoerara iritsi arte.

Une honetan barne-argiztapenerako lanpara fluoreszenteak erabiltzean oinarritutako soluzioak dira prestazio onenak eskaintzen dituztenak 5-6 m-tik beherako altuera duten espazioetan, baldin eta dekorazio-eskakizunek ahalbidetzen badute.

Lanpara fluoreszenteen artean, efizientzia altukotzat hauek hartzen dira:

  • 16 mm-ko diametroa dutenak, bai linealak bai tolestuak (zenbat eta diametro txikiagoa izan, orduan eta efizientzia handiagoa dute).
  • Neurriak mantenduz potentzia murrizten dutenak ("Eko" motakoak). Ondorioz aurrezten den energia % 10-15ekoa da, hodiak aldatuta soilik.
  • Trinkoak balasto elektronikoarekin, goritasunezko lanparak zuzenean ordezteko.

Lanparen eboluzioarekin batera, maiztasun handiko balasto elektronikoek sistemaren energia-kontsumoa nabarmen murriztea eta erregulazio- eta kontrol-sistema malguak aplikatzea ahalbidetu dute. Gainera, lortu diren luminaria-diseinuek eskakizun zorrotzenak asetzen dituzte energia-efizientziari, begietako erosotasunari eta estetikari dagokienez.

Iberdrolak zure kasu zehatza aztertzeko eta zure gelak argiztatzeko soluzio egokiena proposatzeko aukera ematen dizu.

Partekatzea

  • Partekatzea non Twitter. Efizientzia handiko fluoreszentzia Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Facebook. Efizientzia handiko fluoreszentzia Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Google. Efizientzia handiko fluoreszentzia Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Linkedin. Efizientzia handiko fluoreszentzia Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Delicious. Efizientzia handiko fluoreszentzia Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Meneame. Efizientzia handiko fluoreszentzia Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Yahoo. Efizientzia handiko fluoreszentzia Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Bidali gatik Mail. Efizientzia handiko fluoreszentzia Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du