ZURE ENPRESARAKO ENERGIA-AHOLKULARITZA ONENA ESKAINTZEN DIZUGU

Termografiak energia-galerak kontaktu fisikorik gabe ebaluatzen ditu eta instalazioetan baldintza eskasetan dauden osagaiak identifikatzen ditu.

 

Termografiek hauek ahalbidetzen dituzte:

  • Aztertutako elementuaren puntu desberdinetako tenperaturak grafikoki adieraztea argazkien eta/edo bideoen bitartez.
  • Lan-jarduera eta ikuskapen termografikoa aldi berean egitea, eragozpenik sortu gabe.
  • Aseguruen kostuak murriztea sute- eta/edo leherketa-arrisku handia dakarten jarduerei dagokienez.

Iberdrolak eskaintzen duen zerbitzua:

  • Gaian espezialistak direnek egiten dute, nahi den maiztasunarekin.
  • Beroa transmititzen duten osagai guztiei aplika dakieke (elektrikoak, galdarak, bero-trukagailuak, hodiak, eraikinen itxiturak, etab.).
  • Fidagarria da puntu arriskutsuak hautemateko eta osagaiak ordezteari buruzko erabakiak errazago hartzeko.

Kontratatu nahi duzu?