Animatu eta lagundu

Honako bide hauetatik ere lagun dezakezu:

Gu guztion energia behar da


Minbiziaren kontrako lasterketak AECC

Hiriburuan berriz egin da Madrid en Marcha Contra el Cáncer lasterketa

Hiriburuan berriz egin da Madrid en Marcha Contra el Cáncer lasterketa

Joan den martxoaren 26an, berriro izan ginen Madrid en Marcha Contra el Cáncer IV. lasterketaren babesle nagusiak. Lasterketa horren xedea da AECCrentzat minbiziaren ikerketan aurrera egiteko ezinbestekoak diren funtsak lortzea eta laguntza handitzea. Aurtengo edizioan 15.000 lagunek hartu zuten parte hiriko hiru zirkuitutan: 2 kilometrokoan, 4koan eta 10ekoan. Lau kilometroko proban, nazioarteko triatleta eta , Universo Mujer egitasmoko kide Miriam Casillas eta Inés Santiago izan genituen gurekin. Proiektu horretan Kirolaren Goi Kontseiluaren bidez hartzen dugu parte, kirolean emakumeen partaidetza sustatzeko. Mila esker edizio honetako lasterkari guztiei, oraingoan ere eraman baitugu elkartasuna Madrileko kaleetara.


Minbiziaren aurkako Valladolideko V. martxa abiada bizian hazten ari da

Minbiziaren aurkako Valladolideko V. martxa abiada bizian hazten ari da

Joan den urriaren 23an, Minbiziaren aurkako V. Martxa egin zen Valladoliden, eta marka guztiak hautsi genituen, 35.000 pertsonak parte hartu baitzuten. Horietatik 50 Iberdrolako langileak eta haien senideak ziren; gainera, Iberdrolako 10 boluntariok "Iberdrola Gunean" lagundu zuten. Gero eta gehiago gara minbiziaren aurkako urratsa eman dugunak.

Beti aurrerantz

Beti aurrerantz

2016ko apirilaren 17an, AECCk dirua biltzeko Madrilen antolatzen duen III. Minbiziaren aurkako Lasterketa babestu genuen. La Castellana pasealekua berdez margotu genuen, 10.000 lasterkarirekin.

Ekainean berriz egin genuen lasterketa Zaragozan eta Teruelen.


AECCrekin lankidetzan gauzatutako ekintzak

Guztiok batera Minbiziaren aurkako Egunean

Iberdrolak eta AECCk energia-kontagailu bat instalatu zuten Madrilen, minbiziaren kontra borrokatzeko ahaleginak bateratzeko

Iberdrolak eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) ekintza bat egin zuten elkarrekin otsailaren 4an, Reina Sofía Museoaren plazan, indarrak batu eta minbiziari aurre egiteko asmoz. Zehazki, boxeo-zaku itxurako energia-kontagailu bat jarri zuten. Horren bidez, ematen ziren kolpeen indarra kontabilizatzen zen, bertaratu ziren guztien energia batuz.

Itxaropenaren lorategia

#luzalainvestigacion Ikerketa oso garrantzitsua da minbiziaren aurkako borrokan

Irailaren 24an, kontzientziazio- eta sentsibilizazio-jardunaldi batean hartu genuen parte AECCrekin batera, Madrilgo Reina Sofía Museoaren plazan. Askotariko ekintzak egin ziren -prestakuntza-saioak, zientzialarien hitzaldiak, haurrentzako tailerrak.-, helburu bakar batekin: agerian jartzea zer-nolako garrantzia duen ikerketa zientifikoak gaixotasun horrek gizartean duen eragina murrizteko.


Guztiok batera Minbiziaren aurkako Egunean

Guztiok batera Minbiziaren aurkako Egunean

Otsailaren 4an, Minbiziaren Aurkako Munduko Egunean, AECC elkartearekin egin genuen lan berriro sentsibilizazio-kanpaina batean. Gure bezeroei eta gizarteari dei egin genien, "lazo solidario handi bat" egiten lagun ziezaguten, Madrileko Opera plazan, minbiziaren aurkako borrokaren sinbolo gisa.

Itxaropenaren lorategia

Itxaropenaren lorategia

2016ko otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunean, El Jardín de la Esperanza (Itxaropenaren lorategia) abiarazi genuen AECCrekin batera.

Egitasmo horren xedea da dirua biltzeababes-mezuak idazteko aukera ematen duen webgune baten bidez.


Zehetasun gehiago eskuratzeko egin klik hemen