Iberdrolaren zirkuitu elektrikoei esker, kaxa elektrikoak babesteko gailuekin konektatu ahal izango dituzu amaierako hargailuak. 

Horrez gain, potentziaren banaketa optimizatuko duzu, segurtasunaren eta ingurumenaren arloko eskakizun zorrotzenak betetzen dituzten materialei esker.

Zer eskaintzen dizugu?

Iberdrolaren zirkuitu elektrikoa prezio ezin hobean lortzeko aukera. 

Horrez gain, gure berme osoa edukiko duzu, gure bezero izateagatik. 

Gozatu instalazio elektriko eraginkor eta seguruaz.

Zerbitzu hau erabili nahi duzu?

Kontratatu ezazu zure jabekideen erkidegoarentzat, hauetako edozein bide erabilita:

Abantailak

Optimizatu potentziaren banaketa

Guk egingo ditugu behar diren izapideak, instalazioaren behe-tentsioko buletina eduki dezazun.

Hobetu zure instalazio elektrikoaren segurtasuna

Segurtasun-eskakizun zorrotzenak betetzen dituzten materialak erabiltzen ditugu, hala nola suteak zabaltzen ez dituzten kableak; gainera, gure materialek ke-emisio eta opakutasun murriztuak dituzte.

Hobetu zure instalazioaren ingurumen-zaintza

Ingurumena errespetatzen duten materialak erabiltzen ditugu.