Energia-ikuskapena
ZERBITZUA, ERREGE DEKRETUAREN OBLIGAZIOA ...
HASI AURREZTEN GURE ENERGIA IKUSKAPENEKO ZERBITZU PERTSONALIZATU ETA INTEGRALAREKIN
Energia-ikuskapeneko zerbitzu pertsonalizatu eta integrala eskaintzen dizugu, zure beharretara egokitutako aurrezpen- eta energia-efizientziako neurriak identifikatzea eta ezartzea ahalbidetzen duena.
Energia-ikuskapenei esker energia-erabilera errentagarriagoa izatea lortuko duzu, eta aldi berean zure instalazioen ingurumen-inpaktua murriztuko duzu.
Ikuskapenak 56/2016 Errege Dekretuari jarraikiegiten dira eta UNE-EN 16247-1:Energia-ikuskapenak Betekizun orokorrak; UNE-EN 16247-2: Energia-ikuskapenak. Eraikinak; UNE-EN 16247-3: Energia-ikuskapenak. Prozesuak; UNE-EN 16247-4: Energia-ikuskapenak. Garraioa arauen betekizunekin bat datoz.
56/2016 Errege Dekretuak enpresa handiek 2016ko azaroaren 14 baino lehen energia-ikuskapena egin beharra ezartzen du. Informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.
ZER DA IKUSKAPEN BAT?
Ingurumen-ikuskapena elektrizitatea eta erregai fosilak kontsumitzen dituzten ekipamenduen energia-efizientzia, instalazioen erabilera-baldintzak, energiaren fakturazioa eta abar aztertzen dituen azterketa bat egitean datza; helburua da dauden prozesuak eta instalazioak energiaren ikuspegitik optimizatzea, eta aurrezteko eta energia efizientzia handiagoz erabiltzeko neurriak hautematea. Lor daitekeen aurrezpena identifikatu ondoren, ikuskapenak soluzio egokienak ezartzen ditu, eta horien balorazio tekniko-ekonomikoa egiten du.
Ikuskapenak jarduera hauek egitea dakar berekin:
- Eskuragarri dagoen informazioa, lanak egiteko interesgarria izan daitekeena, biltzea (proiektuak, hasierako eskemak, kontsumoak, etab.).
- Bisita teknikoak egitea instalazioetara, ekipamenduen funtzionamendua eta ustiatze-modua ezagutzeko, eta azterketa egin ahal izateko beharrezkoak diren ekipamendu edo sistema nagusien energia-kontsumoaren edo bestelako parametroen neurketak egiteko.
- Bildutako informazioaren analisia.
- Ikuskapenaren azken txostena, instalazioen gaur egungo egoera energiaren ikuspegitik deskribatzen duena eta sistema edo eremu desberdinetan energia aurrezteko aukera desberdinak proposatzeaz gain aurrezte-gaitasun estimatuak eta lortu nahi den errentagarritasuna zehazten dituena.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/UE Zuzentarauaren transposizio partziala egiten duen 2016ko otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuakenpresa handiak energia-ikuskapen bat egitera behartzen ditu.
BEHARTUTAKO SUBJEKTUAK:
Enpresa handitzat jotzen diren enpresa guztiek, hau da, 250 langile gutxienez dauzkatenek edo 50M€ baino gehiagoko negozio-bolumena eta aldi berean 43M€ baino gehiagoko balantzen orokorra daukaten enpresek energia-ikuskapena egiteko betebeharra daukate. Baita talde kontsolidatua osatzen duten sozietate guztien magnitude batuak aintzat hartuta enpresa handien betekizunekin bat datozen sozietate-taldeek ere.
IRISMENA:
Energia-ikuskapenak enpresa eta talde horiek bere jarduera ekonomikoaren garapenean kudeatzen dituzten industria-jarduerak, jarduera komertzialak eta zerbitzu-jarduerak osatzen dituzten lurralde nazionalean dauden instalazioen amaierako energia-kontsumoaren ehuneko 85 estali behar du gutxienez.
UNE-EN 16247-1:Energia-ikuskapenak. Betekizun orokorrak; UNE-EN 16247-2: Energia-ikuskapenak. Eraikinak; UNE-EN 16247-3: Energia-ikuskapenak. Prozesuak; UNE-EN 16247-4: Energia-ikuskapenak. Garraioa. arauei jarraiki egin beharko dira.
EPEA:
Energia-ikuskapena egiteko azken eguna 2016ko azaroaren 14 da, aurretik eta lau urte baino gehiago ez dela beste ikuskapen bat egin ez bada (Errege Dekretu horrek eskatzen dituen betekizunekin bat datorrena).
Ondoren, derrigortutako subjektuek lau urtean behin energia-ikuskapen bat egin beharko dute, aurrekoaren datatik aurrera, erakunde independente batek ziurtatutako energia- edo ingurumen-kudeaketa sistema bat ezarri badute salbu, nazioarteko arauei erreparatuz.
56/2016 EDan jasotako informazio guztia hemen sakatuz ikus dezakezu [PDF]Oin-oharra (*).
Oin-oharra:
- Oharra(*)
Gaztelerazko bertsioa.