iberdrola

Iberdrolan kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitzeko plan bat atera dugu, zure osasuna eta gure langile eta kolaboratzaileena babestuz.

información

Koronabirusak (Covid-19) eragindako egoera dela eta honako neurri hauek jarri ditugu martxan:

icono de consultas

Kanal digitalak eta telefono bidezkoak indartzea

Arreta eskaintzen jarraituko dugu kanal digitalen bidez (Iberdrola.es eta Iberdrola Bezeroen Aplikazioa) eta doako arreta telefonoan (900 225 235). Gure bezero eta kolaboratzaileen segurtasunagatik, aldi baterako itxi ditugu Arreta puntuak. Gogoratu premiazko kudeaketak egin ahal izango dituzula linean edo telefono bidez asteko edozein egunetan eta ordutan.

Erregistra zaitez Nire Bezero Gunean edo deskargatu Iberdrola Bezeroen Aplikazioa une hauetan erabilgarriagoak diren honako zerbitzu hauetara sarbidea edukitzeko:

  • Kontsultatu eta deskargatu zure etxebizitzetako elektrizitatearen eta gasaren fakturak

  • Unean duzun tarifa aldatuunean dituzun ohiturei hobeki egokitzen zaion baten ordez

  • Egin aldaketak kontratatuta duzun indarrean

  • Jakinarazi premiazko konponketen zerbitzuan sartzen diren etxeko matxurak

  • Ordaindu txartelarekin edo Bizum bidez ordaintzeke dituzun fakturak

Deskargatu aplikazioa
Google Play
App Store
icono servicio de urgencia

Premiazko zerbitzuak ematea

Lasai egon zaitezen, premiazko konponketak egiten jarraituko dugu. Matxura larriren bat baduzu, zure eskura jarri dugu 900 22 45 22 telefono zenbakia.Iberdrola Bezeroen Aplikazioan ere jakinaraz dezakezu eta ahalik eta azkarren konponduko dugu.

icono asesoramiento

Aholkularitza plana

Zure kontsumo ohitura berriei ondoen egokitzen den Planari buruzko aholkularitza eskainiko dizugu. Fakturan aurreztu dezazun nahi dugu, gehien behar duzunean. Gainera, hurrengo 30 egunetan, Aukeratu 8 Ordu plana kontratatuta baduzu, zure orduak aldatu ahal izango dituzu modu mugagabean eta, beti bezala, inongo kosturik gabe.

icono factura

Erraztasunak fakturak ordaintzeko

Fakturen ordainketa erraztuko dizugu: Zailtasunak badituzu argiaren, gasaren edo beste energia-zerbitzuen fakturak ordaintzeko, zatikatuta ordaindu ahal izango dituzu, hile anitzetan eta inongo kosturik gabe.

icono seguridad

Segurtasun neurrien inplementazioa

Gainera, gure langile eta kolaboratzaileen osasuna babesteko, agintariek gomendatutako segurtasun eta prebentzio neurri guztiak muturreraino eramaten ari gara..

  • Gure langileak etxetik lan egiten hasi dira dagoeneko.

  • Premiazko zerbitzu gisa, bezeroei kalitatezko arreta ematen jarraitzen diegu. Horretarako, espezializatutako enpresek kudeatzen duten doako arreta telefonoa dugu, erabilgarri 24 orduetan eta urteko egun guztietan. Lehentasuna da gurekin lan egiten duten enpresek langile guztien babesa bermatzen duten beharrezko neurriak inplementatzen dituztela ziurtatzea.

icono reparacion

Premiazko konponketa elektrikoen doako zerbitzua

Zerbitzurik onena eskaintzeko, konponketa-zerbitzua jarri dugu martxan; doakoa da eta hiru eskulan-ordu eta joan-etorriak hartzen ditu barnean. Arazo elektrikoren bat baduzu, jarri harremanetan gurekin hemenedo 900 13 13 31 telefonoaren bidez, eta 3 ordu igaro baino lehen erantzungo dizugu.Termino .

icono te atendemos

Informazio eguneratua

Egoeraren eboluzioaren eta energia-hornidurarekin lotutako aldaketa guztien berri emango dizugu iberdrola.es webgunean.



Guztion artean egoera hau gaindituko dugulakoan, zu eta zure senitarteko eta lagunak ongi egotea espero dugu.Horretarako gure energia guztia izango duzu.