Argiztapen-soluzioak

 

Aurreztu energia-efizientzia hobetuz 
Iberdrolaren negozioentzako eta autonomoentzako energia-zerbitzu integrala: Argiztapen-soluzioak

Kontratazio-aukerak

GOZATU ARGIZTAPEN-ZERBITZUAZ HASIERAKO ORDAINKETARIK EGIN GABE

Jarduera-sektore askotan, baita zerbitzu jakinetan ere, argiztapena da elektrizitate-kontsumoaren iturri nagusia; adibidez, argiteria publikoan edo bide-argiterian, aire libreko kirol-zelaietan, bizilagunen erkidego batzuetan, kulturako lokaletan edo ikastetxeetan.

Horietan guztietan, energia-efizientzia hobetzeko hartzen diren neurriek diru-aurrezki hautemangarria dakarte.

Iberdrolan zerbitzu integrala eskaintzen dugu, eta, ondorioz, gure gain hartzen ditugu hauekin erlazionatutako zeregin guztiak: diseinua, proiektua (halakorik badago), materialak biltzea, muntaketa, mantentze-lanak, finantzaketa eta adostutako aldian behar den energiaren erosketa.

Horrela argiztapen-zerbitzuaz gozatuko duzu hasierako ordainketarik egin gabe.

Zerbitzua modu binomialean fakturatzen da eta hauek osatzen dute: termino finko bat egindako inbertsioa eta instalazioaren mantenua orekatzeko, eta kontsumitutako energiaren kostuak barnean hartzen dituen termino aldakor bat.

Energia-zerbitzuen kontratua indarrean dagoen bitartean Iberdrola izango da instalazioen jabea; kontratua amaitzen denean, berriz, bezeroari transferituko zaizkio jabetza eta kudeatze-erantzukizuna.

Partekatzea

  • Partekatzea non Twitter. Argiztapen-soluzioak Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Facebook. Argiztapen-soluzioak Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Google. Argiztapen-soluzioak Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Linkedin. Argiztapen-soluzioak Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Delicious. Argiztapen-soluzioak Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Meneame. Argiztapen-soluzioak Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea non Yahoo. Argiztapen-soluzioak Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Bidali gatik Mail. Argiztapen-soluzioak Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du