Ordaindu zenbateko bera eguneko ordu guztietan eta urteko egun guztietan, preziorik onenetan.

Zer abantaila ditu Plan Egonkorrak zuretzat?

24 ordu prezio berean, eta prezio lehiakorrekin

Ordu guztietan berdina ordaintzeak ematen duen lasaitasuna.

Malgutasuna, iraunkortasunik gabe

Plan Egonkorra ez bada zure bizi-erritmora egokitzen, beste plan bat har dezakezu edozein unetan.

Faktura Elektronikoa

Gure planetako edozein kontratatzean, automatikoki baliatu ahal izango dituzu Faktura Elektronikoaren abantailak: online kontsulta; azkarra, ekologikoa eta doakoa.

Energia % 100 berdea

Goza ezazu energia % 100 berriztagarri ziurtatuaz. Horrela, CO2 gutxiago igorriko duzu, eta ingurumena zaindu.

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Eskaintza hau 2019ko iraila 25era arte egongo da indarrean

ELEKTRIZITATE-HORNIDURAREN PREZIOA

Potentzia-terminoaren eta energia aktiboaren terminoaren prezioak finko mantenduko dira hamabi hilabetean. Dena dela, litekeena da kontratua indarrean dagoen urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean prezioak eguneratu behar izatea, KPI (1) aldatu delako.

(1) KPI: Estatistikako Institutu Nazionalak argitara emandako Kontsumoko Prezioen Indize Orokorraren aldaketa ezarri aurreko urteko azarotik azarora bitarteko epeari dagokion balio erreal metatua.

Kontratuaren iraunaldian, Administrazioak onar dezakeen goranzko edo beheranzko aldaketa oro egingo da sarbide-tarifa eta -sarietan, kanonetan eta araututako balioetan, 1164/2001 Errege Dekretua eta IET/2735/2015 Agindua oinarri hartuta.

Kontratuaren prezioen gainean erregulatutako kontzeptuen aldaketak aplikatu ahal izateko, hornidura-sariaren sarbide-tarifari dagokion REEren indarreko hasierako profila erabiliko da; kontzeptuen aldaketak profil horri aplikatuko zaizkio, eta kontratuaren prezioan aplikatuko da.

Fakturatu beharreko energia kalkulatzeko, energia kopurua eta epe jakin horretan egindako kontsumoa biderkatuko dira.

Fakturatu beharreko potentzia kalkulatzeko, eguneko potentzia-terminoa eta fakturan dagokion potentzia biderkatuko dira, eta emaitza fakturazio-epearen egun kopuruarekin biderkatuko da. Eguneko potentzia-terminoa kalkulatzeko, urteko potentzia-terminoa urteko egun kopuruarekin zatitu behar da.

Energia erreaktiboa fakturatzeko, hala badagokio, Administrazioak onartutako energia erreaktiboaren potentzia hartuko da kontuan, indarrean dagoen legeriari jarraikiz. Gehigarri honi argindarraren gaineko zerga ezarriko zaio.

Kontratatutako plana ez bada zure beharretara behar bezala egokitzen, beste plan batera alda zaitezke nahi duzunean.

Plana kontratatzeko, aktibatuta eduki behar da Faktura Elektronikorako harpidetza kontratuaren indarraldi osoan.

Plan Egonkorra 2.0DHA eta 2.1DHA sarbide-tarifa duten hornikuntzetarako baino ezingo da kontratatu. Sarbide-tarifa hori izan ezean, kontratazioaren unean tarifa aldatzeko eskatuko zaio hornitzaileari; horrek 9,04 euroko kostua izango du (zergarik gabe), enpresa banatzailearen lotura-eskubideen kontzeptuan. Iberdrola Clientesek zenbateko baliokidea emango dio bezeroari, hobari gisa. Kudeaketa hori gauzatu ahal izateko, baliteke kontratatutako potentzia aldatu behar izatea eta horren ondorioz zure banatzaileak kostu gehiago aplikatzea.

Horrez gain, gogorarazten dizugu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) Jatorri Bermearen ziurtagiriarekin kontratatu duzula energia. Horrek esan nahi du energia % 100 berriztagarriak diren eta CO2rik igortzen ez duten iturri ziurtatuetatik datorrela soilik.

KONTAGAILUA ALOKATZEAREN PREZIOA

Argindarraren kontagailua alokatzearen hileroko prezioa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak dagokion sarbide-tarifarentzat ezartzen duena izango da. Enpresa banatzaileak kobratuko du, BEZa (*) barne, eta Bezeroari igortzen zaizkion faktura guztietan jasota utziko da. Bezeroak une oro kontsultatu ahal izango ditu indarrean dauden prezioak www.iberdrola.es webgunean.

KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratu honen iraupena 12 hilabetekoa izango da, hornikuntza hasten den egunetik aurrera zenbatuta.

Hornikuntza kontratu hau onartu ostean hasiko da, baldin eta: enpresa banatzailearekin sarbide-kontratua sinatu bada; energia eskuragarri badago; eta instalazioen gaineko lanak eginda badaude, beharrezkoa bada. Hornikuntzaren aurreneko eguna lehen fakturan adierazitako irakurketa-epearen lehen eguna izango da.

Kontratua urtetik urtera luzatu ahal izango da Baldintza Orokorretan jasotakoari jarraikiz.

(*) Zerga-tasa une bakoitzean aplikagarria dena izango da, eta fakturan zehaztu eta xehatuko da. BEZa ez da aplikatuko Kanarietan, Ceutan eta Melillan, hango zerga-araubide berezia dela-eta honako hauek aplikatzen baitira, hurrenez hurren: IGIC zerga (Kanarietako zeharkako zerga orokorra) eta IPSI zerga (produktuen, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zerga).