Gaueko Planari esker, merkeago aterako zaizu gau osoko argindar kontsumoa goiz erdira bitartez.

Zer abantaila ditu Gaueko Planak zuretzat?

14 orduz aurreztuko duzu, gauez eta goiz erdira arte

Neguan, 22:00etatik 12:00etara, Udan 23:00 etatik 13:00etara.

Malgutasuna, iraunkortasunik gabe

Gaueko Plana ez bada zure bizi-erritmora egokitzen, beste plan bat har dezakezu edozein unetan.

Faktura Elektronikoa

Gure planetako edozein kontratatzean, automatikoki baliatu ahal izango dituzu Faktura Elektronikoaren abantailak: online kontsulta; azkarra, ekologikoa eta doakoa

Energia % 100 berdea

Goza ezazu energia % 100 berriztagarri ziurtatuaz. Horrela, CO2 gutxiago igorriko duzu, eta ingurumena zaindu.

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Eskaintza hau 2019ko iraila 25era arte egongo da indarrean

ARGINDAR-HORNIKUNTZAREN PREZIOA

Bai potentziaren prezioa bai energia aktiboaren prezioa (promoziokoa eta promoziotik kanpokoa) finko mantenduko dira hamabi hilabetean. Dena dela, litekeena da kontratua indarrean dagoen urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean prezioak eguneratu behar izatea KPI (1) aldatu delako.

(1) KPI: Estatistikako Institutu Nazionalak argitara emandako Kontsumoko Prezioen Indize Orokorraren aldaketa ezarri aurreko urteko azarotik azarora bitarteko epeari dagokion balio erreal metatua.

Kontratuaren iraunaldian, Administrazioak onar dezakeen goranzko edo beheranzko aldaketa oro egingo da sarbide-tarifa eta -sarietan, kanonetan eta araututako balioetan, 1164/2001 Errege Dekretua eta IET/2735/2015 Agindua oinarri hartuta.  

Gaueko Plana 2.0DHA eta 2.1DHA sarbide-tarifa duten hornikuntzetarako baino ezingo da kontratatu. Bezeroak ez badu sarbide-tarifa hori, kontratazioaren unean enpresa banatzaileari eskatuko zaio tarifa aldatzeko. Horrek 9,04 euroko kostua izango du (zergarik gabe), enpresa banatzailearen lotura-eskubideen kontzeptuan.

Energia fakturatzeko, promozioko eta promoziotik kanpoko prezioa dagokion aldian egindako kontsumoarekin biderkatuko da.

Promoziotik kanpoko eta promozioko aldiak une oro sarbide-tarifetarako arauz ezarritakoak izango dira.

Fakturatu beharreko potentzia kalkulatzeko, eguneko potentzia-terminoa eta fakturan dagokion potentzia biderkatuko dira, eta emaitza fakturazio-epearen egun kopuruarekin biderkatuko da. Eguneko potentzia-terminoa kalkulatzeko, urteko potentzia urteko egun kopuruarekin zatitu behar da.

Energia erreaktiboa fakturatzeko, hala badagokio, Administrazioak onartutako energia erreaktiboko kopurua hartuko da kontuan, indarreko legeari jarraikiz. Gehigarri honi argindarraren gaineko zerga ezarriko zaio.

Kontratatutako plana ez bada zure beharretara behar bezala egokitzen, beste plan batera alda zaitezke nahi duzunean.

Plana kontratatzeko, aktibatuta eduki behar da Faktura Elektronikorako harpidetza kontratuaren indarraldi osoan.

Horrez gain, gogorarazten dizugu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) Jatorri Bermearen ziurtagiriarekin kontratatu duzula energia. Horrek esan nahi du energia % 100 berriztagarriak diren eta CO2rik igortzen ez duten iturri ziurtatuetatik datorrela soilik.

KONTAGAILUA ALOKATZEAREN PREZIOA

Argindarraren kontagailua alokatzearen hileroko prezioa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak dagokion sarbide-tarifarentzat ezartzen duena izango da. Enpresa banatzaileak kobratuko du, BEZa (*) barne, eta Bezeroari igortzen zaizkion faktura guztietan jasota utziko da. Bezeroak une oro kontsultatu ahal izango ditu indarrean dauden prezioak www.iberdrola.es webgunean.

KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratu honen iraupena 12 hilabetekoa izango da horniduraren hasiera datatik aurrera.

Banatzailearekin sarbide kontratua egin bada eta, hala dagokionean, instalazioetan egin beharreko jarduketa amaituta badago, hasiera data ezarritako irakurketa-epearen lehen eguna izango da, lehen fakturan azalduko den legez.

Kontratua urtetik urtera luzatu ahal izango da Baldintza Orokorretan jasotakoari jarraikiz.

(*) Zerga-tasa une bakoitzean aplikagarria dena izango da, eta fakturan zehaztu eta xehatuko da. BEZa ez da aplikatuko Kanarietan, Ceutan eta Melillan, hango zerga-araubide berezia dela-eta honako hauek aplikatzen baitira, hurrenez hurren: IGIC zerga (Kanarietako zeharkako zerga orokorra) eta IPSI zerga (produktuen, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zerga).