Energia erosteko modu berri bat atsegin hartu nahi baduzu, Energy Wallet hobezina da zuretzat. 
Aukeratzen duzun planta berriztagarriko Energia Paketeak erosi ahal izango dituzu eta nahi duzun bezala ordaindu. 
Kontrola ezazu zure energia-kontsumoa: egunero zure gastua eta geratzen zaizun energia-denbora ikusiko duzu.

Zein abantaila ditu Energy Walletek zuretzat?

Zein abantaila ditu Energy Walletek zuretzat?

zure Energia Paketearekin, nahi duzun denbora eros dezakezu eta azken prezioa ordainduko duzu, eurotan. Gainera, aurrez ordainduz, energia are merkeagoa izango zaizu.

Hautatu zure energiaren iturria

Aukeratu planta, zeinetik zure energia % 100 berriztagarria jaso nahi duzun, eta sustatu energia garbiaren sorkuntza.

Erabili nahi duzun tokian

Etxe bat baino gehiago baduzu, gehitu zure Energy Wallet-era eta kontsumitu Energia Pakete beretik.

Kontrolatu dena zure sakelakoarekin

Kudeatu zure Energia Paketea nahi duzun lekuan eta unean, % 100 online baita. Kontrola ezazu zure energia-kontsumoa.

Potentzia eta
energia
POTENTZIA terminoa (finkoa)
ENERGIA terminoa
(kontsumoa)
Zure Energia Paketea

38,0434

/kW urte ordainduz gero(**)

0,1448

/kW ordainduz gero

Paketeen prezioak (*)

6 hileko paketea:

362

-%5 aldez aurretik

1 urteko paketea:

724

-%10 aldez aurretik

2 urteko paketea:

1448

-%15 aldez aurretik

Energia-terminoa, Energia Paketea kontratatzen ez bada: 0,1448 /kWh

Gainera, bezero berria bazara eta gure gasa bat online kontratatzen baduzu, 30 -ko deskontua egingo dizugu zure fakturan.

(*)Energia terminoaren prezio osoa jatorria hautatu gabe + Potentzia-terminoa + Kontadorearen alokairua eta 3,3 kW-ko potentzia eta 3000kWh-ko kontsumoa duen batez besteko bezero baten potentzia-terminoa zerga guztiak barne.

(**) Jatorria hautatzeak kostu gehigarri txiki bat izan dezake. %5eko deskontua Kostu Finko Arautuetan, Energy Wallet-en hornidura-puntu bat baino gehiago kudeatzeagatik.

ENERGIA PAKETEAREN BALDINTZA EKONOMIKOAK

Energia Paketearen kontratuaren eta baldintza ekonomikoen iraupena:

Baldintza ekonomikoei eutsiko zaie Energia Paketean jasotako energia kopurua amaitu arte.

Kontratu hau Energia Paketea kontsumitzen hasten den egunean hasiko da, eta 12 hilabete iraungo du. Urtetik urtera luzatu ahal izango da, eta baldintza berberak mantenduko dira Energia Pakete berri bat kontratatu arte.

Kontratu hau onartu ondoren kontsumitu ahal izango du bezeroak Energia Paketea. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da kontratua etengabe Energy Walleten edukitzea, sarbide-kontratu bat izatea Enpresa Hornitzailearekin, energia eskuragarri izatea eta, behar denean, instalazioetan jarduketak egitea.

Energia Paketearen jatorria:

IBERDROLAk bezeroen esku jarriko du Energy Walleten eskuragarri dauden instalazioen zerrenda. Zerrenda hori momentu bakoitzean erreserbatutako energiaren arabera eguneratuko da.

IBERDROLAk Energy Walleten Bezeroak hautatutako energia elektriko berriztagarriko sorrera plantan erositako Energia Paketearen bolumenaren baliokidea erreserbatuko du.

Bezeroak bere paketearen energia kontsumitu duenean, IBERDROLAk planta aukeratuak sortutako energia Bezeroak kontsumitutako energia errealari emango dio egiaztatutako prozesuaren bidez (zeina egiaztapen-teknologia seguru berrien bitartez gauzatu ahal izango den), bezeroari esleipena planta berriztagarriko ekoizpen erreala inoiz ez dezala gaindi ziurtatuta. Plantak Bezeroaren kontsumoari erantzuterik ez badu, IBERDROLAren esku ez dauden arrazoiengatik, Bezeroari CNMVk ziurtatutako energia berde arrunta esleituko zaio, eta Energy Walleteko Bezeroari jakinaraziko zaio.

Bezeroak planten araberako behin betiko esleipenean sartu ahal izango da, kontsumoa Energi Walleteko Nire dokumentuak ataleko “energia berriztagarriaren jatorriari buruzko txostena”-ren bitartez hilabete bat egin ondoren

Energia Paketearen prezioa:

Energiaren unitateko prezioa [€/kWh] bakarra izango da ordu-tarte guztietarako, eta finko mantenduko da Energia Paketeak irauten duen bitartean. Horrez gain, kontratatutako Energia Paketea amaitu arte Administrazioak onar dezakeen goranzko eta beheranzko aldaketa oro egingo da sarbideko tarifetan eta bidesarietan, kanonetan eta araututako balioetan, honako hauek oinarritzat hartuta: 1164/2001 ED eta IET/2735/2015 Agindua.

Energia Paketean erositako energia amaituz gero eta beste paketerik kontratatuta eduki ezean, Energy Wallet-en Prezio Estandarra aplikatuko da [€/kWh] (Energy Wallet-en Baldintza Orokorretan adierazitakoa), hornidura-punturako beste Energia Pakete berri bat kontratatu arte.

Faktura egiteko, energiaren unitateko prezioa eta epe jakin horretan eginiko kontsumoa biderkatuko dira.

Kostu Finko Arautuen prezioa:

Kostu Finko Arautuen urteko prezioak ez du kontratatutako Energia Paketearekin zerikusirik izango, nahiz eta pakete aktiborik ez izan, kontratua Energy Walleten mantentzen baldin bada.

Administrazioak dagokion sarbide-tarifarako une oro onartutako Potentzia Kopuruaren Sarbide Tarifaren prezioen batura izango da prezioa, eta horri kontagailuaren alokairua gehituko zaio. Bezeroak une oro kontsultatu ahal izango ditu indarrean dauden prezioak www.iberdrola.es webgunean.

Fakturazioa honako bi faktore hauen biderkadura izango da: Kostu Finko Arautuak (hileko kostu finko arautuak bider hamabi, zati urteko egunak) bider fakturazio-epearen egunak.

ENERGY WALLETEN BALDINTZA ZEHATZAK

Energy Walleten Prezio Estandarra:

Energy Walleten Prezio Estandarra [€/kWh] bakarra izango da ordu-tarte guztietarako eta Energy Walleteko bezero guztientzat.

Energiaren unitateko prezioa IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAUren tarifa finkoko energia-terminoaren bezalakoxea izango da beti (www.iberdrola.es helbidean ikus daiteke).

Aplika daitezkeen sarbide-tarifak:

Energy Walletek 10 kW-eko edo hortik beherako potentziak baino ez ditu onartuko, bi aldiko ordu-bereizketa dutenak eta 1 modukoak.

Kontratu baten tarifa Energy Walletena ez den tarifa batera aldatzen bada, baja egingo da automatikoki Energy Walleten, eta bezeroaren kontsumo-profilera ondoen egokitzen den Zure Neurrirako Planera aldatuko da.

Kontagailu adimenduna:

Energy Wallet kontagailu adimenduna sisteman behar bezala integratua eta urrutiko kudeaketa duten kontratuak baino ez ditu onartuko. Kontagailu hori ez badu, baztertu egingo da alta.
Unean-unean ez bada banatzailearengandik aldi jakin baterako orduen karga-kurba jasotzen, Espainiako Sare Elektrikoak argitaratutako batez besteko profilean oinarrituta egingo da faktura.

Unean-unean ez bada Banatzailearengandik aldi jakin baterako orduen karga-kurba jasotzen, Espainiako Sare Elektrikoak (REE) argitaratutako batez besteko profilean oinarrituta egingo da faktura.

Ordu-bereizketa duen kontratazioa:

Energy Walleten kontratuan alta emateko, 2.0DHA ordu-bereizketa duen sarbide-tarifa izan behar da.

Sarbide-tarifa hori izan ezean, kontratazioaren unean tarifa aldatzeko eskatuko zaio hornitzaileari; horrek 9,04 euroko kostua izango du (zergak sartu gabe), bezeroaren enpresa hornitzailearen lotzeko eskubide moduan.

Kudeaketa hori gauzatu ahal izateko, baliteke kontratatutako potentzia aldatu behar izatea eta, horren ondorioz, zure banatzaileak kostu gehiago aplikatzea. IBERDROLA Clientesek zenbateko baliokidearekin konpentsatuko du kostu hori

Faktura Elektronikoa:

Energy Walletekin online eragiketak egin behar dira maiz. Hori dela-eta, Energy Walleten kontratu bat izateko, Faktura Elektronikoa aktibatu behar da eta kontratazioa Nire Bezero Gunearen bitartez kudeatu behar da. Bezeroak beti izango ditu eskura bere faktura guztiak Energia Bankuko menuan: "Nire Dokumentuak/Fakturak”. Faktura jaulkipenaren jakinarazpenik ez da egingo.

Kontratu baterako Faktura Elektronikoaren zerbitzua aktibatzen edo bertan baja eskatzen badu, baja egingo da automatikoki Energy Walleten, eta zure kontsumo-profilari hoberen egokitzen zaion Zure Neurrirako Planera aldatuko da

IBERDROLAko bezeroek Energy Walleten alta egitea:

IBERDROLArekin hornidura elektrikoko kontratu bat duten bezeroek Energy Walleten alta egitea eskatu ahal izango dute. Halere, horretarako, hemen adierazitako Energy Walleten baldintza orokorrak bete behar dituzte eta orain dituzten hornidura-baldintzei uko egin.

Energy Walleten Prezio Estandarrarekin eskatu ahal izango da alta, edo zuzenean Energia Pakete bat kontratatuta.

Horniduraren baldintza teknikoetan aldaketaren bat egin behar bada, alta ez da egingo baldintza horiek bete arte

Energy Walleten baja egitea:

Bezeroak edozein unetan egin ahal izango du baja Energy Walleten, IBERDROLAk inolako konpentsazio ekonomikorik eskatu gabe. Baja egin dezake, bai IBERDROLAren Energy Walletetik kanpoko produktuak kontratatuta (hornidura-baldintza berriak onartuta) baita enpresa banatzailea aldatuta ere.

Bezeroak bere aldeko saldoa badu Energy Walleten, saldo hori mantendu egingo da Energy Walleten alta-kontratuak dauden bitartean. Bezeroak baja egiten badu Energy Walleteko kontratu guztietan, kontsumitutako energia fakturatu eta geratzen den saldoa bezeroaren kontuan ordainduko da Energy Walleten baja egin eta hurrengo hilean. 

Energy Walleten titularra aldatzea:

Energy Walletek ez du horniduraren titularra aldatzen utziko. Bezeroak eragiketa hori eskatu nahi badu, baja eskatu beharko du Energy Walleten IBERDROLAren Energy Walletetik kanpoko produkturen bat kontratatuz, eta gero eskatu beharko du titularra aldatzeko.