Ohitura finkoak edukitzeak ere baditu bere alde onak. Aukeratu 8 Ordu Planarekin, jarduera gehien egiten dituzun eguneko 8 orduetan aurreztu ahal izango duzu. Zortzi orduak aldi bakarrean pila ditzakezu, edo bitan banatu (bakoitza 4 ordukoa).

Zer abantaila ditu Aukeratu 8 Ordu Planak zuretzat?

Eskaintzan sartzen den aldia

Une oro erabakitzen dituzun 8 orduak egun bakoitzerako.

Malgutasuna, iraunkortasunik gabe

Aukeratu 8 Ordu Plana ez bada ondo egokitzen zure beharretara, beste plan bat har dezakezu edozein unetan.

Faktura Elektronikoa

Gure planetako edozein kontratatzean, automatikoki baliatu ahal izango dituzu Faktura Elektronikoaren abantailak: online kontsulta; azkarra, ekologikoa eta doakoa.

Baduzu autogestionatutako kontagailu adimendunik?

Urrunetik datuak bidaltzeko gai diren kontangailua duten bezeroentzako eskaintza da plan hau. Egiaztatzeko, deitu zure argindar konpainiara, edo, gure bezeroa bazara deitu 900242424 telefonora.

Energia % 100 berdea

Goza ezazu energia % 100 berriztagarri ziurtatuaz. Horrela, CO2 gutxiago igorriko duzu, eta ingurumena zaindu.

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Eskaintza hau 2019ko april 24era arte egongo da indarrean

ARGINDAR-HORNIKUNTZAREN PREZIOA

Potentziaren prezioa (promoziokoa eta promoziotik kanpokoa) finko mantenduko da hamabi hilabetean. Dena dela, litekeena da kontratua indarrean dagoen urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean prezioak eguneratu behar izatea KPI (1) aldatu delako.

(1)KPI: Estatistikako Institutu Nazionalak argitara emandako Kontsumoko Prezioen Indize Orokorraren aldaketa ezarri aurreko urteko azarotik azarora bitarteko epeari dagokion balio erreal metatua.

Kontratuaren iraunaldian, Administrazioak onar dezakeen goranzko edo beheranzko aldaketa oro egingo da tarifa eta sarbide-sarietan, kanonetan eta araututako balioetan, 1164/2001 Errege Dekretua eta IET / 2735 / 2015 Agindua oinarri hartuta.

Kontratuaren prezioen gainean erregulatutako kontzeptuen aldaketak aplikatu ahal izateko, hornikuntza-sariaren sarbide-tarifari dagokion REEren indarreko hasierako profila erabiliko da; kontzeptuen aldaketak profil horri aplikatuko zaizkio kontratuaren prezioaren aldietan.

8 Ordu Aukeratu Plana 2.0DHA eta 2.1DHA sarbide-tarifa duten hornikuntzetarako baino ezingo da kontratatu. Bezeroak ez badu sarbide-tarifa hori, kontratazioaren unean enpresa banatzaileari eskatuko zaio tarifa aldatzeko. Horrek 9,04 €-ko kostua izango du (zergarik gabe), enpresa hornitzailearen lotura-eskubideen kontzeptuan. Iberdrola Clientesek zenbateko baliokidea emango dio bezeroari, hobari gisa. Kudeaketa hori gauzatu ahal izateko, baliteke kontratatutako potentzia aldatu behar izatea eta horren ondorioz zure banatzaileak kostu gehiago aplikatzea.

Iberdrola Clientesek zenbateko baliokidearekin konpentsatuko du kostu hori. Era berean, zerbitzua kontratatu ahal izateko, ezinbestekoa da kontagailu adimenduna edukitzea Sisteman integratuta eta telekudeatuta. Bezeroak ez badu kontagailu hori, automatikoki aktibatuko da Gaueko Plana.

Unean-unean ez bada banatzailearengandik aldi jakin baterako orduen karga-kurba jasotzen, Espainiako Sare Elektrikoak argitaratutako batez besteko profilean oinarrituta egingo da faktura.

Energia fakturatzeko, promozioko eta promoziotik kanpoko prezioa dagokion aldian egindako kontsumoarekin biderkatuko da. Aldi bakoitzari (promoziokoari eta promoziotik kanpokoari) honako ordu-tarte hauek aplikatu ahal zaizkio:

Aukeratu 8 Ordu Planaren Tarifa:
- Promoziotik kanpokoa: promozioko ordu-tartetik kanpoko orduetan eginiko kontsumoa.
- Promoziokoa: aukeratutako 8 orduetan eginiko kontsumoa.

Fakturatu beharreko potentzia kalkulatzeko, eguneko potentzia kopurua eta fakturan dagokion potentzia biderkatuko dira, eta emaitza fakturazio-epearen egun kopuruarekin biderkatuko da. Eguneko potentzia kopurua kalkulatzeko, urteko potentzia urteko egun kopuruarekin zatitu behar da.

Energia erreaktiboa fakturatzeko, hala badagokio, Administrazioak onartutako energia erreaktiboko kopurua hartuko da kontuan, indarreko legeari jarraikiz. Gehigarri honi argindarraren gaineko zerga ezarriko zaio.

Kontratatutako plana ez bada zure beharretara behar bezala egokitzen, beste Plan batera aldatu zaitezke nahi duzunean.

Plana kontratatzeko, aktibatuta izan behar da Faktura Elektronikorako harpidetza kontratuaren indarraldi osoan. Horrez gain, gogorarazten dizugu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) Jatorriaren Berme ziurtagiriarekin kontratatu duzula energia. Horrek esan nahi du energia % 100 berriztagarriak diren eta CO2 igorpenak saihesten dituzten energia-iturri zertifikatuetatik datorrela soilik.

KONTAGAILUA ALOKATZEAREN PREZIOA

Argindarraren kontagailua alokatzearen hileroko prezioa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak dagokion sarbide-tarifarentzat ezartzen duena izango da. Enpresa banatzaileak kobratuko du BEZa (*) barne eta Bezeroari igortzen zaizkion faktura guztietan jasota utziko da. Bezeroak une oro kontsultatu ahal izango ditu indarrean dauden prezioak www.iberdrola.es webgunean.

KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratu honen iraupena 12 hilabetekoa izango da hornikuntza hasten den egunetik aurrera.

Hornikuntzaren hasierako data kontratu hau onartzearen ostekoa izango da eta honako hauek baldintzatuko dute: Enpresa Banatzailearekin sarbide-kontratua sinatu izana, energiaren eskuragarritasuna, bai eta instalazioen gaineko ekintzak ere, halakorik behar balitz. Horiek guztiak ahalbidetuta, hornikuntzaren aurreneko eguna lehen fakturan adierazitako irakurketa epearen lehen eguna izango da.

Kontratua urtetik urtera luzatu ahal izango da Baldintza Orokorretan jasotakoari jarraikiz.

(*) Zerga-tasa une bakoitzean aplikagarria dena izango da, eta fakturan zehaztu eta xehatuko da. BEZa ez da aplikatuko Kanarietan, Ceutan eta Melillan, hango zerga-araubide berezia dela-eta honako hauek aplikatzen baitira, hurrenez hurren: IGIC zerga (Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra) eta IPSI zerga (Produktuen, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga).