Smart Mobility

Energia bizitzeko modu berria.

Oferta Integral

Erosi energia
hilabeteka eta aurreztu

Oferta Integral

Hautatu zure energiaren iturria

Plan Vehículo Eléctrico

Erabili nahi duzun tokian

Soluciones Digitales

Kontrolatu dena
zure sakelakoarekin

Deskubritu Iberdrolaren EnergyWallet

Erraza eta azkarrada: Energia Pakete zure saskira gehitu eta ordaintzeko modua hautatu besterik ez duzu egin behar:aldez aurretik, paketea kontsumitzen duzun neurrian edo hilero zenbateko berdina. Gainera, aurrez ordainduta, energia are merkeagoa izango zaizu!

Aztertu nola kontsumitzen duzun:ikusi zenbat gastatzen duzun egunero, eta, are, orduero. Ezarri kontsumo-erronkak, konparatu beste aldi batzuekin eta aurreztu.

Zerbitzu gehigarriak ere sar ditzakezu:minbiziaren aurkako borrokan lagundu, zure etxetresna elektrikoak aseguratu edo langabezian geratuz gero zure elektrizitatea ordainduko duen asegurua kontratatu. Zure saskira gehitu besterik ez duzu

Hautatu zein fabrikatatik jaso nahi duzun zure energia %100 berriztagarria.Iberdrolak kontratatutako energia-kopurua erreserbatuko du fabrika horretan.Halatan energia garbiaren sorkuntza babestuko duzu!

Etxe bat baino gehiago baduzu, gehitu zure Energy Walletera eta kontsumitu Energia Pakete beretik.Oso erraza da.

Eta kontrola itzazu berdin :etxe bakoitzeko kontsumoa batera edo bereiz kontsultatzen jarraitu ahal izango duzu.

Begiratu zenbat geratzen zaizun kontsumitzeko: ikusiko duzu zenbat denbora daukazun zure Energia Paketea bukatzeko. Zure kontsumo errealaren araberako datu eguneratuak izango dituzu egunero, zauden tokian zaudela, zure energiaren kontrola eraman ahal izan dezazun.

Ulertu zer ordaintzen duzun: ez zaitugu kontzeptuz betetako fakturekin aspertuko. Edonoiz kontsultatu ahal izango dituzu zure saldoa eta mugimenduak, zure banku-kontuan bezala.

Eta kudeatu zure Energia Paketea nahi duzun lekuan eta nahi duzunean, % 100 online baita. Iberdrolaren webguneko Nire Bezero Guneare edo Iberdrola Bezeroak APParenbidez, zure sakelakotik edo ordenagailutik sartu ahal izango zara nahi duzun aldiro.

Hautatu zuren fabrika berriztagarria

Goza ezazu Energy Walletekin energia %100 berriztagarriaz(1). Horrela, zure CO2 igorpena murriztu eta ingurumena zainduko duzu.

Gainera, kontratatzen duzun energia zein fabrika berriztagarrik sortzea nahi duzun hautatu ahalko duzu. Horrela, energia garbiaren sorkuntza babestuko duzu.(2)

(1) CNMCk emandako Jatorri Bermearekin egiaztatutako energia
(2) AENORek egiaztatutako prozedura

Ikusi zenbat ordaintzen duten Energy Walleteko gure bezero batzuek

Urtebeteko paketea

1.205

Eta aldez aurretik ordaintzen bada

1.114

-30€ bezero berrientzat *

5.75 kW-ko potentzia instalatua eta 4909 kWh-ko kontsumoa urtean.
Hauek dira azken prezioak:prezioaren barnean daude energiaren kostua eta Kostu Finko Arautuen kostua
(potentzia-terminoaren gehi kontagailuaren alokairuaren prezio arautuak), zerga guztiak barne.
Fabrika berriztagarria hautatzeak kostu gehigarri txiki bat izan dezake.
Adibidez, Eólica Dueñas hautatuz gero, 3€ gehiago baino ez zenuke ordainduko

6 hileko eta 2 urteko paketeak ere eskuragarri dituzu, oso prezio lehiakorrean.

Hauek dira azken prezioak: Prezioaren barnean daude energiaren kostua eta Kostu Finko Arautuen kostua (potentzia-terminoaren gehi kontagailuaren alokairuaren prezio arautuak), zerga guztiak barne?.

Iberdrolako Energy Walleaten prezioak honako hauek dira: potentzia (finkoa): 38,043426 €/kW urtero, energia (kontsumoa): 0,1466 €/kWh..Aurretik ordaintzeagatik energian egindako deskontuak: 24 hilabeterako paketearen energian % 15; 12 hilabeterako paketearen energian % 10; eta 6 hilabeterako paketearen energian % 5. Energy Walleten prezio estandarra (energiaren prezioa energia paketerik ez bada kontratatzen): 0,1466 €/kWh.

Energy Wallet ohituta zaudenaz oso bestelakoa da.

Badakigu galdera asko dituzula.

Deskubritu abantaila
guztiak

Guk zure kontsumoaren arabera kalkulatzen dugu zenbat energia behar duzun erosi nahi duzun denbora-tarte horretan, eta egunero kalkulatzen dugu zenbat gelditzen zaizun, erabili duzuna aintzat hartuta.

Zure etxera iritsiko den energia sarera konektatuta dauden hainbat fabrikatako energiaren konbinazioa izango da. Zure Energia Paketea erostean fabrika bata hautatuz gero, Iberdrolak energia-kopurua hori erreserbatuko du hautatutako fabrikan. eta, kontsumitu ostean, fabrikaren benetako sorkuntza esleituko zaio zure etxebizitzako kontsumoari, AENORek egiaztatutako prozeduraren bidez.

Hornidura bera izango da beti. Paketea bukatuta ez baduzu besterik erosi, Energy Walleten prezio estandarra aplikatuko dizugu, beste bat erosi artean. Hala ere, abisatu egingo dizugu hilabete falta zaizunean, astebete falta zaizunean eta bukatzen denean, eta beti erosi ahal izango dituzu pakete gehiago, momentuan duzuna amaitu baino lehen.

Paketeak erositako energia bukatu artean irauten du, nahiz eta hasieran aurreikusitakoa baino denbora gehiago izan. Ez duzu inoiz galduko erositako energia.

Nahi duzunean alda zaitezke zigorrik gabe, ez da irauteko konpromisorik. Gainera, aldez aurretik ordaindu baduzu, ordura arte kontsumitu ez duzun energiaren zatiari dagokion dirua itzuliko dizugu.

Pakete bakoitzak prezio itxia du. 2 urteko pakete bat erosten baduzu, denbora horretan guztian egon daitezkeen prezio-igoerak saihestuko dituzu.

Oso prezio lehiakorrak izango dituzu (hori egiaztatzera gonbidatzen zaitugu), esperientzia digital zoragarri bat, eta, gainera, orain zuk hartuko duzu zure energiaren kontrola.