Kontsumo-monitorea argindarra neurtzeko wifi gailu bat da. Panel elektrikoan instalatzen da, eta, hari esker, zehatz-mehatz eta denbora errealean jakin ahal izango duzu zenbat kontsumitzen duten zure etxetresna elektrikoek.

Zer eskaintzen dizugu?

Zure etxeko kontsumo elektrikoa zehatz-mehatz jakiteak dakartzan abantailak, soilik 119,50 euroan (BEZa barne). Horrez gain, gure berme osoa ematen dizugu, Iberdrolako bezero izateagatik besterik ez. Gozatu punta-puntako teknologiaz eta diseinuaz, eta aurreztu zure fakturan.

Abantailak

Hobetu eraginkortasuna

Has zaitez zure etxeko kontsumoa denbora errealean kontrolatzen, etxetresna elektrikoen eraginkortasuna kontrolatzen duzun bitartean.

Aurreztu zure fakturan

Aplikazioaren bidezko jarraipena eginda, zure argindarra modu eraginkorragoan erabili ahal izango duzu, eta fakturan aurreztu.