Entzun al duzu ezer phishing-ari buruz? Gero eta gaurkotasun handiagoa duen zibereraso mota bat da. E-mail, SMS, bat-bateko mezularitza, edota are, sare sozialen bitartezko mezuak bidaltzean datza phishing-a, mezu horietan erakunde ezagun baten identitatea ordezten denean gure informazio konfidentziala eskuratzeko (pasahitzak, bankuko datuak...), orri faltsu batera birbidaliko zaituen esteka batean klik egitera bultzatzeko trikimailua erabiliz.

Urtetik urtera gora egiteaz gain, gero eta sofistikatuagoak eta sinesgarriagoak dira phishing erasoak, eta beren segurtasuna arriskuan ikusten duten hainbat erabiltzaileri iruzur egitea lortzen dute.

Ugariak dira zibergaizkile hauek gure arreta bereganatu eta zilegiak ematen duten iruzurrezko web-orrietara birbidaltzeko erabiltzen dituzten aitzakiak: premiazko eguneraketak, eskatu ez dituzun baina ahalik eta azkarren batu behar dituzun paketeak, azken ordainketa bati buruzko ohartarazpenak, bankuaren mezu bat, zure pasahitzak alda ditzazun eskatuz...

Ikus ezazu orain era honetako erasoak nola hauteman eta horien aurrean nola jokatu, hurrengo biktima zeu izan ez zaitezen.

  • Egiaztatu helbide elektronikoa bat datorrela berau bidali dizun pertsonarekin edo erakundearekin.

  • Mezua premiazkoa bada edo maukaren bat eskaintzen badizu, ez zaitez fidatu.

  • Egiaztatu lotura batek birbidaltzen zaituen orria benetakoa dela, zure datuak eman aurretik.

  • Egiaztatu beti helbide elektronikoa

  • Ez fidatu maukez

  • Egiaztatu maukak benetakoak direla