Interneten nabigatzea ohiko baino ohikoagoa da gaur egun. Noiznahi, klik bakar baten bitartez, informazioa bila dezakegu web-orri batean, sare sozialetan zerbait argitaratu, gure posta elektronikoa kontsultatu, produktuak erosi, eta baita bankuko eragiketak egin ere.

Interneten ibiltzeko erraztasun honek berehalako sarbidea ematen digu egunerokoan behar ditugun hainbat gauzatarako, gure bizimodua asko sinplifikatuz, baina... Konturatzen ote gara klik bakoitzaren atzean dauden arriskuez?

Bizitza errealean gaizkileak dauden era berean, Interneteko zibergaizkileek ere huts pertsonal edo teknikorik txikiena balia dezakete informazioa osteko, birusak zabaltzeko, edo beren onuran erabiltzeko moduko edozein ekintza burutzeko.

Baina Internetera konektatzeak honelako mehatxuen arriskupean jartzen bagaitu ere, modu seguruan nabigatzea posible da. Nola? Dauden arriskuen jakitun izanez, eta jarraian zehaztuko dizkizugun gomendio errazak betez, besterik ez.

Behako bat emaiezu ondoko infografia eta bideoari, xehetasunetan arreta jarriz.

Seguridad en cada click