Zure bizitzan badaukazu definitzen zaituen identitate bat, zure izena, hazpegia, ezaugarri pertsonalak edota ekintzen arabera besteengandik bereizten zaituena. Era berean, Interneten ere badaukazu "identitate digital" gisa ezagutzen dena.

Identitate digitala zure pertsonaren irudi birtuala da, arian-arian eratua Interneten partekatzen duzunaren emaitza gisa (gustuak, datu pertsonalak, iritziaků), baina baita bestek zuri buruz partekatzen duenarena (argazki etiketatuak, iruzkinak...).

Probatu duzu inoiz zure izena Interneten bilatzen?
Argazkiak, profil profesionalak, kirol-probetako emaitzak... Bilaketa soil baten bitartez edonor zutaz jakin dezakeenaren adibide gutxi batzuk besterik ez dira.


Eta inork zure aurka erabiliko balu informazio hori?
Asmo onik ez duen baten batek informazio hori eskuratuko balu, zure aurka erabiltzeko modua aurki lezake, zure pertsonaren kalterako argitalpenak eginez, eta baita, kasurik txarrenean, zure identitatea ordezkatuz ere. Hau gerta ez dadin, eta zeu izan zaitezen betiere besteekin zer partekatu nahi duen erabakitzen duena, zure identitate digitala zaintzen laguntzeko zenbait aholku emango dizkizugu jarraian.

Identitate digitala