Hondartza edo mendia duzu nahiago?

Zoazen lekura zoazela, Udako Planarekin zure neurrirako prezioez baliatu ahal izango duzu, oporrez gozatzea beste kezkarik izan ez dezazun.

24 ordu oporretarako etxean
UDA OSOAN ekainaren 15etik irailaren 15era

Hemen ere kontratatu dezakezu:

Zer abantaila ditu Udako Planak zuretzat?

Zure kontsumoaren % 60, gutxienez, eskaintza honi dagokion aldian kontzentratzen bada, Plan hau egokia da zuretzat

Malgutasuna, iraunkortasunik gabe

Udako Plana ez bada zure bizi-erritmora egokitzen, beste plan bat har dezakezu edozein unetan, Neguko Plana izan ezik.

Faktura Elektronikoa

Gure planetako edozein kontratatzean, automatikoki baliatu ahal izango dituzu Faktura Elektronikoaren abantailak: online kontsulta; azkarra, ekologikoa eta doakoa.

Baduzu autogestionatutako kontagailu adimendunik?

Urrunetik datuak bidaltzeko eta jasotzeko gai diren kontagailua duten bezeroek bakarrik baliatu ahal izango dute plan hau.

Halakorik baduzun egiaztatzeko, deitu zure argindar-konpainiara, edo, gure bezeroa bazara, deitu 900 24 24 24 telefono-zenbakira.

Energia % 100 berdea

Goza ezazu energia % 100 berriztagarri ziurtatuaz. Horrela, CO2 gutxiago igorriko duzu, eta ingurumena zaindu.