2009an elektrizitatearen sektorean gauzatutako araudi-aldaketak sarien ordezkapen eta likidazio-prozedura aldarazi zuen, baita erregimen bereziko energia elektriko ekoizpen-instalazioentzako pizgarri eta osagarriak ere.

Zentzu honetan, 2009ko azaroaren 1etik aurrera, IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U. beste agenteren batek ordezkatuak izateko eskatu ez duten instalazioen ordezkaria da CNE, merkatuko operadore (OMEL) eta sistemako operadorearen (REE) aurrean.

Bezeroen arreta hobetzeko konpromisoaren barruan, IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.-n eskura jartzen dizkizugu hainbat komunikazio-bide; horien bitartez gestore espezializatu talde batek eskatzen dizkiguzun kontsulta, azalpen edo informazio guztiei erantzungo die.